“Like now (would be good)”. Affect/Production proiektuaren performance-instalazioa Bilbon

by

Affect/Production proiektuak aurkeztuko duen performancea Bilbon eta hiri-inguruetan astebeteko tailer batean egindako lankidetza-lanaren emaitza da. Artista hauek ekoitzi dute performancea: Ingeborg Entrop, Frederik Gruyaerts, Yunjoo Kwak, Toeh Meisami, Lara Morais, Emilio Moreno, Charlotte Rooijackers, Gonçalo Sena, Vanja Smiljanic, Vittoria Soddu, Witta Tjan eta Barbara Wagner.

Affect/Production ikerkuntzako proiektu bat da, Phil Collins-en tutoretzapean dago, eta If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution plataformak egiten du komisario-lana, Dutch Art Institute-n, Arnhem-en (Holandan) kokatutako Arte Ederren programako masterrean. Sharon Smith da Bilbon gonbidatuta egongo den tutorea.

Affect/Production proiektuan, Phil Collins hilean behin elkartzen da DAI institutuko ikasleekin Arnhem-en. Testu kritikoak lantzen dituzte han, afektuarekin eta performance eta zuzeneko artearekin zerikusia duten testuak. Orain arte, Simon Will (Gob Squad), Sanja Mitrovic (Stand Up Tall Productions), Sharon Smith (Max Factory) eta Nick Powell (OSKAR) irakasle gonbidatuen bisita izan dute. Bilbora etortzean, ikasleek lankidetzako proiektu bat garatuko dute, eta horretako tailerrak eta bilerak egingo dituzte Euskal Herriko artistekin, bertako ikasleekin, eta Bulegoa z/b taldearekin. Bidaia horren barruan, egonaldia egingo dute Azalan, Idoia Zabaleta koreografoaren egoitza-gunean.


If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution
plataformak epe luzeko ikerketa-proiektuetan lan egiten du artistekin. Plataformaren izena Emma Goldman (1869 – 1940) feminista eta anarkistaren hitzak direla uste da, hari egotzitako aipu batetik ateratako esaldi bat baita. Ondo islatzen du If I Can’t Dance plataformaren asmoa, hau da, praktika artistikoan gurutzegunea egituratzea kritikoa denaren eta ospatzekoa denaren artean. If I Can’t Dance plataformak Amsterdam-en du kokalekua, eta lanak ekoizten ditu artistekin, nazioarteko erakundeekin lankidetzan arituta.

Phil Collins-en praktika artistikoaren oinarriak performancea eta kontzeptualismoa dira, eta bideoa eta argazkigintza baliatzen ditu lanerako. Herri-kulturako eta dokumentaleko osagaiak erabiliz, bere lanetan, gizarte-harremanen ñabardurak aztertzen ditu hainbat kokaleku eta erkidegotan. Era horretan, kamera nabarmentzen du tresna gisa, benetakoa eta aldi berean etsipenezkoa den tresna gisa. Orain dela gutxi egindako erakusketen artean, leku hauetan egindakoak azpimarratu behar ditugu: British Film Institute, Londres, eta Marabouparken, Sundbygerg (2011), Cornerhouse, Manchester, eta daadgalerie, Berlin (2010) eta Tramway, Glasgow (2009).

Sharon Smith Max Factory (UK) taldeko kide sortzailea da, eta gaur egun Gob Squad taldean sartuta dago (Berlin). Bere jardutean, dantza, antzerki eta ikusmen-arteetako mintzairen arteko elkargunean aritzen da. Normalean, bere proiektuak lankidetzaren, elkarrizketaren eta negoziazioaren emaitza dira. Katie Duck-ekin batera lan egiten du Amsterdamen, bat-bateko saioa eta performancea lantzen dituen talde batean. Bere ustez, inprobisatzea tresna baliagarria eta erabilgarria da zuzeneko ekitaldietan izaten den inplikazio performatiboa hobeto ulertzeko. Blue Stocking Social Club-a zuzentzen du, performance esperimentala Ingalaterrako Iparraldekoa den eta ikusleekin harremana eta batasuna lortzen duen tradizio batean sustraituz. Sharon Smith doktorea da Performancearen zuzeneko praktikan.

The Dutch Art Institute/MFA ArtEZ taldeak lekua eskaintzen du arte-hezkuntza konbentzionalaren mugak gainditzen dituen ikerkuntza eta esperimentazioa lantzeko. Abangoardiako kuradoreen