Posts Currently viewing the category: "Zinema_ilegala"

Ainhoa Akutainek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Mister Lonely (Harmony Korine, 2007, 112 min) Mister Lonelyk imitazioetatik eta imitatzaileengandik harantz jotzen du. Errepresentaziotik errepresentazioaren errepresentaziora eramaten gaitu, eta galdetzen digu ea benetan gai garen besteen aurrean garen moduan azaltzeko. Betiere nor garen baldin badakigu. Edo hori esaten dute, behintzat. Oraindik ez dut ikusi. Ainhoa…(Gehiago irakurri)

Camila Téllezek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Rock My Religion (Dan Graham, 1982-1984, 55 min) Hasieran, film bat bilatzen ari nintzen, irudiaz eta bere kontraesanaz gogoeta egin, eta begiaren eta betazalaren artean dagoen harreman estuaz aritzeko. Mintz horrek begia hidratatzen du ekintza erreflexu bat eginez, eta, horrez gain, aukera ematen digu borondatezko…(Gehiago irakurri)

Mikel Eskauriazak proposatutako filmaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia. Agur Everest – Namasté, Chamo Longmu (Fernando Larruquert / Juan Ignacio Lorente, 1981, 84 min / 126 min) “1974an Everestera egindako euskal espedizio batek atzera egin behar izan zuen gailurrera iristeko 300 metro eskas falta zirela, montzoiaren ondorioz. 1980an izan zen beste espedizio bat ‘munduko puntu gorenera’…(Gehiago irakurri)

Loida A. Gómez Rubiok proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. 2005. urtea Arte Traumatikoko Goi Eskolan, Murtzian. Hiru ikaskidek antzerki garaikideko tailerra ematen dute. Oraingoan, ordu berezi-berezian, 00:00etan. Gaur, Artauden txanda da, Ankerkeriaren Antzerkiarena. Zigarro berde-berdez beteriko zilarrezko erretilu batekin egiten digute harrera. “Erre!” “Garrantzitsua da erretzea!”, eta pozik erretzen dugu…(Gehiago irakurri)

Julia Morandeira Arrizabalagak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Sur (Hegoa, Fernando “Pino” Solanas, 1988, 118 min) 1983, Argentina. Hegoa filmak amodio-istorio bat kontatzen digu. Erresistentziak, espetxea, adiskidetasuna, mamuak eta maitaleak hizpide dituen istorio bat. Hegoa desiren lurraldea ere bada. Gaueko ibilaldi bat, historia eta memoriaren txataletan barrena. Hegoa geroa da, etorkizun dena. Eta…(Gehiago irakurri)

Nikole Hurtado Vergarak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Ponyo amildegian (Hayao Miyazaki, 2008, 100 min) Nikole Hurtado Vergara (Bilbo, 2009) Atxuriko Maestro Garcia Rivero Herri Ikastetxeko 5 urteko ikasgelako ikaslea da Bilbon. Astean zehar, eskolaz kanpoko hainbat jarduera egiten ditu, esate baterako, judoa, txikirritmoa eta euskal dantzak. Handitan “arkeologoa albaitaria” izan nahi du…(Gehiago irakurri)

Ibai Baldesek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Fred Can Never Be Called Bald (Harry Dodge, 2011, 39:56)  “Zer gertatzen da ‘kokapen’ batean ez bagaude? Edo gure kokapenak etengabe aldatzen badira? Nola era dezake kokapenaren indarrak substantzia bat ‘kokapen horretan egotean’, hau da, mugimendu edo aldaketa izenez ezagutzen den horretan dagoen bitartean? Nola egin…(Gehiago irakurri)

Marion Cruza Le Bihanek eta Leire San Martinek proposatutako filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. We Can’t Go Home Again (Nicholas Ray & Co., 1973, 93 min.) We Can’t Go Home Again zinema-talde berezi batek egindako esperimentu bisual bat da, eta, horrez gain, Johnny Guitar filmeko zuzendari txalokatua den Nicholas Ray-ren errotikako…(Gehiago irakurri)

Marion Cruza Le Bihanek eta Leire San Martinek proposatutako filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. We Can’t Go Home Again (Nicholas Ray & Co., 1973, 93 min.) We Can’t Go Home Again zinema-talde berezi batek egindako esperimentu bisual bat da, eta, horrez gain, Johnny Guitar filmeko zuzendari txalokatua den Nicholas Ray-ren errotikako…(Gehiago irakurri)