Posts Currently viewing the category: "Zinema_ilegala"

Gold Diggers of 1933 (Busby Berkeley, 1933) 1h 37min. Zuz.: Mervyn LeRoy. Dirudunak ehizatzen saiatzen ziren Broadwayko koruko neskak ziren “Gold Diggers”. Horrez gain, 1919an Brodwayn sortu ziren musika-ikuskizunen saga baten titulua ere bada; zinemara eraman ziren, lehenik zinema mutura eta gero, soinudunera. Busby Berkeleyk horietako lau filmetan hartu zuen parte, koreografo- eta/edo…(Gehiago irakurri)

Karlos Martinezek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Africa Addio (Gualtiero Jacopetti eta Franco Prosperi, 1966, 140 min). Jatorrizko bertsioa italieraz (azpitituluekin). “Zenbat eta esplotatuago egon gizakia, orduan eta sarriago kokatzen da huskeriaren planoan. Zenbat eta gehiago aurre egin, orduan eta gehiago kokatzen da piztien tokian. Hala ikusten da Jacopetti faxistak egindako Africa Addio filmean: Afrikako…(Gehiago irakurri)

Daniel Gallantek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Shakespeare mugimenduan Saio honek 92nd Street Y kultura-zentroarentzat New York hirian egin ditudan hainbat mintegi eta hitzaldi ditu oinarrian. Saioan, Shakespeareren bi piezetatik hautatutako eszena batzuk irakurriko ditugu, eta, horren ondoren, eszena horien egokitzapen zinematografiko batzuk proiektatuko ditugu. Lehenengo pieza Macbeth izango da. Orson Wellesek eta Akira…(Gehiago irakurri)

Maia Villot de Diegok proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Zinema_ilegaleko saio hau neuk proposatu dut, baina aitak egiten zuen zerbait du oinarrian. Galiziarra, zelta eta hargina dut aita. Gazte-gaztetatik hasi zen bidaiatzen, herrialde askotan bizi izan da, hainbat hizkuntzatan hitz egiten du, eta eskuetara iristen zaion guztia irakurtzen du. Badira hogeita hamar urte inguru…(Gehiago irakurri)

Magmadamek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.  Zinema_ilegalaren 61. edizio honetan, gure ustez ezinbestez ezagutu behar diren bi dokumental partekatu nahi ditugu zuekin, sexualitate anitz, osasuntsu eta askeen errealitate itxaropentsuak diren aldetik. “Lo que queda por recorrer(se)…” Nahitasun bizitik partekatzen dugun aniztasunaren bi adibidez osatutako collagea: Yes, we fuck! (Antonio Centeno eta Raúl de…(Gehiago irakurri)

Ismael Iglesiasek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. “Mugituz gero, hil itzazu.” (The Wild Bunch, 1969) “Okerreko tokian aurkitu nuen.” (The Ballad of Cable Hogue, 1970) “Urrezko ardi-larrua aurkituko dugu.” (Bring Me the Head of Alfredo García, 1974) “Egia oraindik desestali ez den gezur bat da.” (The Osterman Weekend, 1983) “Askoren esanetan mundu honetara…(Gehiago irakurri)

Xabier Elorriaga Laraudogoitiak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Footage (Gordon & Smith, 1990, 58 min). Jatorrizko bertsioa ingelesez. Proiekzioaren hasieran, film hau zergatik aukeratu dudan azalduko dut. Xabier Elorriaga Laraudogoitia. Zabale Goitisolo baserrian (Bakion) jaio nintzen 1977ko otsailaren 7an. Batez ere patinatzailea naizela uste dut. Hamabi urte nituenean aitak lehenengo patina oparitu zidan, eta…(Gehiago irakurri)

Rosa Parmak proposatutako filmen proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. El tercero de los vídeos va al principio de los tres (Unai Requejo, Jorge Nuñez, 2004, 08:23) Ayer Kandinsky, hoy Rothko, mañana Pollock (Unai Requejo, Jorge Nuñez, 2004, 05:01) Los artistas guays son los que se lo toman en serio (Unai…(Gehiago irakurri)

Ibon Rodriguezek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. A Bookshelf on Top of the Sky: 12 Stories About John Zorn (Claudia Heuermann, 2002, 82 min) JBOA (euskaraz) Urte asko dira musikaren inguruko film honen (eta beste hamar baten) azpitituluak euskaratu nituela, sekula gauzatu ez zen halako ziklo bat egiteko. Zalantzak sortzen dizkit pelikulak, baita aztertua…(Gehiago irakurri)