Formagabeko ezagutza-formak
Ordutegia: abuztuaren 25, 26 eta 29 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 Hamar bat pertsonako jende talde bat modelo baten inguruan eserita. Bera marrazten ari dira. Modeloak marrazkiak begiratzean, zenbat jende ikusiko du? I don´t understand you Bulegoa z/b-ko Glosariotik abiatzen da; eduki amankomun bat ikuspuntu ezberdinetatik interpretatua izatearen…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
“1992. Hiriburutzak, erakusketak eta estrategia kritikoak”. 2014ko urtarrilaren 10a, ostirala – 19:00 Espainiako estatuko erakusketa-politikan eta artean, erabateko iraultza izan zen 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsalaren inguruan, “Konkistaren” V. Urteurrena ospatzeko ekitaldiak zirela-eta. Une hori ezinbestez hartuta, aurkezpen honetan proposatzen dugun ibilbideak sigi-saga egiten du aurrera, ikusgarritasunaren eta kritikotasunaren molde berrien artean, hala…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
2010eko udazkenean, gure bulegoa zabaldu eta berehala, Ana Vujanović eta Marta Popivodari gonbit egin genien TkH – Teoria Ibiltaria plataformaz ( http://www.tkh-generator.net ) hitz egitera etor zitezen. Plataforma hori 2000. urtean sortu zen Belgraden, hainbat artista, teorialari eta ikertzaileren ekimenez. Orduko hartan, Bulegoa Zenbaki Barik ekimena sostengatzen duen ingurunea ezagutu ahal izan zuten. Bulegoa…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
Mintegian, ehunak aztertu nahi ditugu, hegoaldeko ikuspegi epistemologikotik abiatuta, arte garaikidearen eta artearen historiaren barruan ehunak betetzen duen eginkizun estetikoa ikertzeko, eztabaidatzeko, jakitera emateko eta gogoeta egiteko dauden molde batzuk adierazte aldera. Aurkezpenetan, ehunek zatiketa hierarkiko edo bitarretan sortzen dituzten hausturak adierazten dira, adibidez, arte eta artisautzaren arteko bereizketa, ukimen eta ikusmenaren arteko mugak edota…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
Emmánuel Lizcanori jarraiki, “ez dago patata ‘bat’”. Nola azaldu, gure irizpide intelektual, gure gustu edo gure definizioen azpitik, liluratu eta harrapatzen gaituzten forma horiek? Pataten gaineko irudiak istorioz, mitoz eta tradizioz osatutako ez-ohiko koktel bat dira, jakintzez eta zaporez, akatsez eta ilusioz, istorioz eta eromenez eratutako koktela. Las Patatas y Las Cosas. Lurpeko…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
Althusser denboran atzeraka begira dago. Osatu gabeko lanaren diskurtso isila, zabalik dagoen lanari aurrez aurre jarrita, denboran agertzen da, eta ez lekuan, laburbiltze baten itxuran azaltzen da. Izan ere, Althusser hizpide hartuta, antzerkiaren helburua “mugitzen ez dena mugiaraztea” bada, mundu mitikoaren “irudipenezko kontzientziaren betiereko esfera” abian jartzea, orduan, antzezlana, azken batean, hauxe da: ikuslearen baitan…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
Bojana Kunstek “Glosarioko” saio bat aurkeztuko du “denboraren” ideiaren inguruan. Filosofo, dramaturgo eta performancearen teorialari honek “Alferrikako denbora” (2013) testua proposatzen du, etortzen diren ikusleekin hizketan aritzeko aurrerapen gisa. Saioan parte hartu eta testu osoa gaztelaniaz jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org. Saioa ingelesez izango da. Jarraian, “Alferrikako denbora” testutik ateratako pasarte…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
Mintegi honetan, erakusketako formatu garaikide batean ehunak erakusteko gaia landuko dugu. Goizean zehar hainbat aurkezpen egingo dira, non ehunek arte garaikidearen praktikan eta komisariotzaren jardueran gaur egun betetzen duten lekua aztertuko dugu. Artistek eta komisarioek adibideak azalduko dituzte, ehunek –material, metafora edo artxibo gisa– arte garaikidearen barruan izan dezaketen ahalmena aztertu baitute. EHUNAK: OPEN LETTER…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
Otsailaren 24an, Xavier Le Royk Retrospectiva (Atzera begirakoa) izeneko erakusketa inauguratuko du Bartzelonako Fundació Tàpiesen. Bertan, atzera begirako kontzeptua ekoizteko modu gisa agertzen da, artista gisa izan duen ibilbidea antolatzeko modu bat bezala azaldu ordez. Otsailaren 25ean, Xavier Le Royk “formaz” ematen duen definizioa entzun ahal izango da Bulegoa z/b ekimenaren eskutik, Bat…(Gehiago irakurri)