POST-STUDIO KRIT KLASS BULEGOA Z/B. ERLEA MANEROS ZABALA

by

1976tik 2008ra arte Michael Asher-ek California Institute of the Arts-en eman zuen Post-Studio ikastaroa eredutzat hartuta, crit-en hiru saioko maratoi hau egingo dugu 2018ko abenduaren 19tik 21era arte. Parte-hartzaileek bukatutako obra bat aurkeztuko dute, eta taldeak kritika zehatz-mehatz egingo du. Tailer honen bidez, praktika artistiko kritikoa sustatu eta landu nahi da. Ahalik eta ikuspegi gehien hartuko dira kontuan artelanak aztertzeko, sakon ikasi eta ikertzeko.

Egunak: Abenduaren 19a, 20a eta 21a, 10:00etatik 18:00etara.

Taldea: 9 artista.

Inskripzioa: idatzi bulegoa@bulegoa.org helbidera, eta bidali 200 hitzeko curriculuma eta amaitutako obra aurkezten duen 300 hitzeko motibazioko gutuna.

Inskripzioko epearen amaiera: Abenduaren 14a.

Erlea Maneros Zabala (Bilbo, 1977) artista da, eta Kaliforniako Joshua Tree-n bizi da eta lan egiten du. Glasgow School of Art-en eta California Institute of the Arts-en egin zituen ikasketak. Besteak beste, instituzio hauetan izan ditu lanak erakusgai: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madril), Museo Experimental El Eco (Mexiko Hiria), REDCAT (Los Angeles), Guggenheim Bilbao Museoa (Bilbo), CAPC Musée d’Art Contemporain (Bordele) eta Bombas Gens Centre d’Art (Valentzia).