Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk


Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk topaketa batzuk dira, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketarekin doazen zazpi artelanen ingurukoak. Haietako batzuk erakusketan sartuta daude, eta beste batzuk bere marko kontzeptualaren barrukoak dira. Topaketa bakoitzean, artelan batek hainbat artista eta arteko aditu batu eta elkartuko ditu.

Museoko denbora husteko… topaketek museoak barnean hartzen dituen objektuen bidez museoaz hausnartzeko ideia dute ardatz. Hala 68aren ostean erakusketa barnean duen museo zehatzaz, haren izaera eta historia bereziaz, nola museoaz oro har, iraganeko objektuak etorkizunerako gordez orainaldiaz kontakizun bat egiten duen instituzio gisa hartuta.

Museoko denbora husteko… topaketen abiaburua da artelan guztiek dutela interpelatzeko gaitasuna. Hau da, artelan bat begiesten den une zehatzari dagokio; arreta-uneak sortuko dituzten etenak eta hausturak egin ditzake.

TOPAKETAK
2018ko azaroaren 27a
Malevitx-i omenaldia (Jorge Oteiza, 1957) eta”Museoa’ ekintza (EAE, Euskal Artisten Elkartea, 1983-2001)
María Luisa Fernández eta Beatriz Herráez

2018ko abenduaren 18a
Pilgrimages for a New Economy (Ekonomia berri baterako erromesaldiak, Erlea Maneros Zabala, 2007-2012)
Erlea Maneros Zabala eta José Díaz Cuyás

2019ko urtarrilaren 22a
Espazio publikoetan eta pribatuetan pixa egitea (Itziar Okariz, 2000-2004)
Itziar Okariz eta Chus Martínez

2019ko otsailaren 19a
Mallarmé revisé edo Malarmatu berrikusia (Esther Ferrer, 1968)
Esther Ferrer eta Laurence Rassel

2019ko martxoaren 26a
Risveglio/Esnatzea (Nemesio Mogrobejo, 1903)
Mikel Eskauriaza eta Asier Mendizabal

2019ko apirilaren 9a
Bilbao Song (Peter Friedl, 2010)
Ismael Manterola eta Leire Vergara

Astearteetan, 19:00etan, Bilboko Arte Ederren Museoko Auditoriumean edota erakusketa-aretoetan. Doako sarrera, edukiera mugatua. Gonbidapenak museoko leihatilan egongo dira eskuragarri, saio bakoitza egin aurreko astelehenetik aurrera.

Museoko denbora husteko… topaketak Bulegoa z/b eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetzako proiektua da.