CALL FOR PAPERS. ERAKUSKETAREN SAIOA (1987-1997)

by

Deialdia: irekia 2019ko apirilaren 1etik ekainaren 3ra arte.

Erakusketaren saioa (1977-2017) Azkuna Zentroak eta Bulegoa z/b ekimenak elkarlanean landutako proiektu bat da. Haren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu nahi dira. Horretarako, nazioarteko topaketa batzuk izaten ari dira, bakoitza hamarkada batean ardaztuta.

Orain arte, bi edizio izan dira: lehena, Hitzaurrearen formatuan, eta bigarrena, 1977. eta 1987. urteen arteko hamarkadari eskainitako lehenengo topaketa. 2019ko uztailaren 9 eta 10ean izango den topaketan, 1987-1997 hamarkadako kasuak aztertuko dira.

2019ko topaketetan, parte hartzeko modalitate berria izango dugu, komunikazioen bidezkoa, eta, horretarako, nazioarteko deialdia egingo dugu apirilaren 1etik ekainaren 3ra arte. Komunikazioak hautatuko dira, hautapen-batzordeak haien laburpenak zehatz berrikusi ondoren; eta Azkuna Zentroak, Bulegoa z/b ekimenak eta Euskal Herriko Unibertsitateak eratuko dute batzorde hori.

BIGARREN BILERA (1987-1997):
1987-1997 aldiko urteetan, hurrengo hamarkadetan eragin bizia izan zuten aldaketa batzuk jarri ziren abian: 1989an Berlingo harresia erori ondoren izandako berrantolamendu geopolitikoa eta, ondorioz, ideologiaren amaieraren aldarrikapena, globalizazioko prozesuen azkartzea, HIESAk eragindako krisia…

Artearen arloan ere aldaketen prozesu hori nabarmen sentitu zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, arte garaikidearen “boom-a” izenekoa hasi zen. Gertaera honen bereizgarri gisa, bizirik zeuden artisten artelanen merkatuko balioa igo zen, eta arte garaikideko museoak, bienalak eta erakusketa handiak ugaldu ziren mundu osoan barrena. Bestalde, artearen boom-ari lotuta, museoko instituzioak ardatz izango dira, hiriaren eredu ekonomiko berria turismoa erakartzeko polo gisa antolatzeko.

Euskal Herriari dagokionez, hamarkadaren hasieran, Arteleku jarri zen abian 1987an, Donostian; eta hamarkadaren amaieran, berriz, Guggenheim Bilbaok zabaldu zituen ateak, hiriaren eredu global berri bati hasiera eman zion museoa, turismoa eta kulturaren kontsumoa erakarpen gisa hartzen dituen ereduari.

Hizlariak: Aimar Arriola, Catherine David, Corinne Diserens, Ines Schaber, Joaquín Vázquez, Rachel Weiss.

CALL FOR PAPERS:
Komunikazioen jakinarazpenak azkunazentroa@azkunazentroa.eus e-postara bidali behar dira, dokumentu hauekin batera:
– Datu pertsonalak.
– Curriculum laburtua (gehienez, orrialde bat).
– Proposatutako komunikazioaren laburpena (gehienez, 1.000 hitz).

DATAK:
Proposamenak bidaltzea: Apirilaren 1etik ekainaren 3ra arte.
– Onartutako proposamenak argitaratzea:  Ekainak 10.
– Ekainaren 17ra arte: komunikazioen bidalketa osoa.
– Ekainaren 21a: komunikazioen ebaluazioa.
– Uztailaren 5era arte: komunikazioen berrikuspena eta aldaketak.

www.azkunazentroa.eus