“Inorekin traturik izatekotan”. Dos de Mayo Arte Zentroko irakurketa-taldea

by

Georg Simmelen “Inorekin traturik izatekotan, norekin ari zaren jakin beharra daukazu aurrena” esaldia hartu dugu irakurketa-talde honen abiaburutzat, egunean-egunean gure eguneroko bizitza mugatzen duten akordio, kontratu eta harreman desberdinei buruzko eztabaida eragiten duelako. Kontratu esplizituek edo ezkutuek egikera desberdinak eratzen dituzte, beti baldintza berberen azpian: lehenengoa, noren artean egiten den ituna; bigarrena, nola lortzen den; eta hirugarrena, zein eduki duen.

Lehen baldintzari erantzuteko, tratua izan nahiko genuke gure eguneroko bizitza arautzen duten baldintzak berrikusteko eta izan litezkeen itun-ereduak irudikatzeko prest dauden pertsonekin. Nola egingo dugu? Denboran luzatuko den irakurketa-talde egonkor bat eratuz. Bertan, lau esparrutatik ekingo diogu eztabaidari –komisariotza, kritika literatura-genero gisa hartuta, teoria soziala eta dantza eta koreografia garaikideak–. Horretarako, hainbat testu aukeratuko ditugu, besteak beste, saiakerak, testu historikoak, epaile-aktak, hitzaldiak, poemak, prosa, filmen kritikak, albisteak, elkarrizketak, filmak edota audio-erregistroak. Zertaz eztabaidatuko dugu? Bada, aztertuko dugu historiako une jakin batzuetan lau arlo horien definizioak nola eratu ziren, forma eta balio batzuk besteen gainetik jarrita; eta batez ere horrek guztiak nola sorrarazi duen gu barne hartzen gaituen praktika-multzoa.

“Inorekin traturik izatekotan” Bulegoa zenbaki barik ekimenak abiarazi du, EL CONTRATO izeneko aurretiazko esperientzian oinarrituta, AlhóndigaBilbaorekin elkarlanean bi urtez eta bi zatitan garatutako proiektuan –irakurketa-taldean eta erakusketan–. CA2M-ko saioetan, Tamara Díaz Bringas arituko da moderatzaile gisa, Bulegoa z/b ekimenarekin hizketan, Bulegoko kideek abendu eta urtarrileko saioetan parte hartuko baitute. Irakurketa-saio bakoitza egin baino bi aste lehenago, testuak bidaliko zaizkie parte-hartzaileei. Irakurketa-taldean parte hartu ahal izateko, testuak irakurri behar dira saioa izan aurretik, eta parte hartzeko asmoz joan behar da saioetara.

Izena emateko:

http://www.ca2m.org/es/actividades-biblioteca/grupo-de-lectura

Koordinazioa: Tamara Díaz Bringas
Egunak: 2014ko azaroaren 20a eta abenduko 4a eta 18a, eta 2015eko urtarrilaren 8a eta 22a, otsailaren 5a eta 19a, martxoaren 5a eta 19a, eta apirilaren 9a eta 23a.
Ordutegia: 17:00 – 20:00
Lekua:
CA2M Centro de Arte Dos de Mayo
Avda. Constitución, 23
28931 Móstoles
Madril
http://www.ca2m.org/