Zinema_ilegaleko hogeita hamaseigarren saioa

by

Pablo Lafuentek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Como era gostoso o meu francês (Nelson Pereira dos Santos, 1971, 88 min.)

Nelson Pereira dos Santosek 1971. urtean zuzendu zuen Como era gostoso o meu francês filmean, pertsonaia gehienek biluzik ematen dute denbora gehiena, Tupiri buruz hitz egiten da gehienbat, eta kultura eta zibilizazio desberdinen arteko elkarketa hain da pizgarria eta bizia, non bukaeran kanibalismoa agertzen baita. Edo, beharbada, ez da kanibalismoa, antropofagia baizik. Kultura ulertzeko modu horretan, hurbiltzeko, trukatzeko eta integratzeko moldeak oso bestelakoak dira, gaur egun ohikoa dugunarekin alderatuta. Jarraikitasunik eza, oroimenaren eraikuntza eta asimilazio eza dira jendarteko harremanen oinarri ezegonkorra. Ingelesezko esaera bat erabiliz, bizi garen garai hauetan, filma ezin hobea da food for thought gisa (hau da, “hausnartzeko elikagai gisa”).

Pablo Lafuente (Portugalete, 1976) Londres eta Sao Paulo artean bizi da, eta hiri horietan lan egiten du. Afterall aldizkariko argitaratzailea izateaz gain, Londresko Central Saint Martins – University of the Arts-eko irakaslea, eta Sao Pauloko Bienalaren hogeita hamaikagarren edizioko kuratore-taldeko kidea da (2014).