MALLARMÉ REVISÉ EDO MALARMADO ERREBISATUA. ESTHER FERRER ETA LAURENCE RASSELEKIN

by

  • Esther Ferrer: "Mallarmé revisé edo Malarmado revisado" (1968). Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalaren eskaintza.

  • Esther Ferrer: "Mallarmé revisé o Malarmado revisado". Performerra: Ines Bermejo. Argazkia: Ana Inés Landeta, Bilboko Arte Ederren Museoa.

  • Esther Ferrer: “Suspiros de España” (1981). Performerrak: Ines Bermejo, Mikel Tejada, Ainhoa Ortells eta Paula Brezo. Argazkia: Ana Inés Landeta, Bilboko Arte Ederren Museoa.

  • Esther Ferrer: “Suspiros de España” (1981). Performerrak: Ines Bermejo, Mikel Tejada, Ainhoa Ortells eta Paula Brezo. Argazkia: Ana Inés Landeta, Bilboko Arte Ederren Museoa.

  • Laurence Rassel telefonoz Esther Ferrerrekin solasean. Argazkia: Ana Inés Landeta, Bilboko Arte Ederren Museoa.

Esther Ferrer-en Mallarmé revisé edo Malarmado errebisatuta (1968) inguruko topaketa, artistaren eta Laurence Rasselen laguntzarekin. Ekitaldia Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk serieko parte da, hau da, Bilboko Arte Ederren Museoko, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketarekin batera doazen zazpi artelanen inguruko topaketetan sartuta dago. Topaketa bakoitzean, artelan batek hainbat artista eta artean aditu batu eta elkartuko ditu.

Museoko denbora husteko… topaketek museoak barnean hartzen dituen objektuen bidez museoaz hausnartzeko ideia dute ardatz. Hala 68aren ostean erakusketa barnean duen museo zehatzaz, haren izaera eta historia bereziaz, nola museo generikoa iraganeko objektuak etorkizunerako gordez orainaldiaz kontakizun bat egiten duen instituzio gisa hartuta.

Lekua: Bilboko Arte Ederren Museoko 33. Aretoa eta Auditorioa.
Ordua: 19:00.
Doako sarrera, edukiera mugatua. Gonbidapenak museoko leihatilan egongo dira eskuragarri otsailaren 18tik –astelehenetik– aurrera.

Obrari buruz
“(…) aurretik markatutako galtzada-harri bat dado bat bezala kokatzea buruaren gainean. Agertoki batera irten (nahiz eta beste edozein lekutan ere egin daitekeen). Paseatu edo ez, baina edozein kasutan zoru gainean erortzen utzi (zenbat eta soinu handiagoa atera zoruak, hobe). Makurtu, jaso, ozenki esan zenbakia eta publikoari erakutsi (uler dezan ez dagoela tranparik). Operazioa nahi adina bider errepikatu. Agertokitik (edo dena delako lekutik) irten galtzada-harria buru gainean dela, baina oraingoan atzeraka ibiliz edo galtzada-harria agertokiaren (edo hautatutako lekuaren) erdian utzi, beste norbaitek esperientzia errepikatu nahiko balu ere”.

Mallarmé revisé edo Malarmado errebisatuta egin nahi duenarentzako jarraibideak argiak eta laburrak dira. Agertoki bat izatea beharrezkoa da, baina ekintza beste edozein lekutan ere egin daiteke. Nahikoa da publikoa egotea, dadoa edukitzea eta lekuak zorua izatea. Soinua egiten duen zorua. Museo baten zorua, adibidez.

Ekintza Stéphane Mallarméren Un coup de dés jamais n’abolira le hasard (1897) obrari egindako omenaldi-aipua da. Esther Ferrerrek egiten duen berrirakurketan, gauza batzuk aldatu egiten dira. Aldaketek ekintzako elementuen arteko harreman espazialei eragiten diete. Horrela, dadoen tiraldia ez da egiten, logikoa izango zen moduan, eskuarekin, buruarekin baizik. Dadoa ez da erortzen mahai baten gainean, zoruaren gainean baizik, zoru soinudun baten gainean. Hori, ondorioztatzen da, une hartan –Esther Ferrerrek ekintza estreinakoz egin zuen unean– Parisko kaleetan gertatzen ari zenari egindako erreferentzia bat da.

Mallarmé revisé edo Malarmado errebisatuta ikusgai dago 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian 1968-2018 erakusketan.

Esther Ferrer (1937, Donostia-San Sebastián) artista Parisen bizi da. 1967. urtean egin zuen lehenengo performancea, bere lanaren haria izango zen iraupen gutxiko praktika. Besteak beste, zenbaki lehenen sailetan oinarritutako sistemak, objektuak eta argazkiak daude bere ekoizpenean. 1967. urtean, ZAJ talde esperimentalean sartu zen. Ramón Barcek, Juan Hidalgok eta Walter Marchettik 1964an osatutako talde hori 1996an desegin zen. 2008an Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zioten; 2012an Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria; eta 2014an MAV saria (Emakumeak Arte Bisualetan), Marie Claire de l’Art Contemporain saria eta Arte Plastikoen Velázquez saria. Azken erakusketen artean, hauek nabarmentzen dira: Todas las variaciones son válidas, incluida esta, Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionala, Madril (2017), eta Centre national de la danse C DN, Pantin (2018); Espacios entrelazados (2018), Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo (2018).

Laurence Rassel kultura-arloko langilea da, eta komisario-, irakasle- eta antolatzaile-lanak egiten ditu. Gaur egun, Bruselako erg eskolako zuzendaria da (École Supérieure des Arts, École de Recherche Graphique). 2008. eta 2015. urteen artean, Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioko zuzendaria izan zen, eta erakusketa-programa bat garatu zuen, besteak beste, Eva Hesse, Anna Maria Maiolino, Kerry James Marshall, Allan Kaprow eta Xavier Le Roy artistekin. 1997. eta 2008. urteen artean, Bruselako irabazteko asmorik gabeko Constant erakundeko zuzendaritza-taldeko kidea izan zen; erakundeak arte-esparruan, hedabideetan eta teknologian jarduten du.

Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk topaketak Bulegoa z/b eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetzako proiektua dira.