ESPAZIO PUBLIKO ETA PRIBATUETAN PIXA EGIN. CHUS MARTÍNEZ ETA ITZIAR OKARIZEKIN

by

Itziar Okariz: "To pee in public or private spaces. Brooklyn Bridge. New York" (2002). MUSAC museoaren eskaintza.

Itziar Okarizen Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin (2000-2004) inguruko topaketa, artistaren eta Chus Martínezen laguntzarekin. Ekitaldia Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk serieko parte da, hau da, Bilboko Arte Ederren Museoko, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketarekin batera doazen zazpi artelanen inguruko topaketetan sartuta dago. Topaketa bakoitzean, artelan batek hainbat artista eta artean aditu batu eta elkartuko ditu.

Museoko denbora husteko… topaketek museoak barnean hartzen dituen objektuen bidez museoaz hausnartzeko ideia dute ardatz. Hala 68aren ostean erakusketa barnean duen museo zehatzaz, haren izaera eta historia bereziaz, nola museo generikoa iraganeko objektuak etorkizunerako gordez orainaldiaz kontakizun bat egiten duen instituzio gisa hartuta.

Lekua: Bilboko Arte Ederren Museoko Auditorioa.
Ordua: 19:00.
Doako sarrera, edukiera mugatua. Gonbidapenak museoko leihatilan egongo dira eskuragarri urtarrilaren 21etik –astelehenetik– aurrera.

Obrari buruz
“Aurrez hautatu ditudan kokapen berezietan egindako ekintzak. Ez dut deialdirik egin ekintza ikusteko, baina, halabeharrez inor hortik ibili bada, ikusteko aukera izan du. Normalean, ahalegina egiten dut jende gutxi dabilenean egiteko, ekintza ezkutukoa edo legez kanpokoa delako. Ildo horretan, aditzera eman nahi dut legeak baimentzen duena eta ez, norbanakoaren definizio sozialaren moduko zera bat. Beti dokumentatu izan dut ekintza, hala fotografiekin nola bideoekin. Bestetik, ekintza egiteko premisa da tituluan deskribatuta dagoen moduan betearaztea (kokapena barnean hartuta), edo, bestela esanda, tituluan jasota dagoen moduan egitea. Hortaz, nire ustez, emaitza bisualaz gain, interesa du adierazpide desberdinen arteko gurutzaketak sorrarazten duen harremanagatik. Esate baterako, Peeing with my daughter on Pulaski Bridge ekintzan, baieztapena eta ekintza elkarren osagarri dira. Bestetik, ekintza honetan nabarmendu behar da zutik pixa egitea maskulinitatearen performance batekin lotu ohi dela. Orain arteko kokapenak hautatzean, interes desberdinak izan ditut buruan, beti esanahien espektroa hedatzeko asmoak bultzatuta.” [Itziar Okariz, Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin (2000-2004) lanari buruz]

Espazio publiko eta pribatuetan pixa egin (2000-2004) Bilboko Arte Ederren Museoko 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketaren parte da.

Chus Martínezek (Coruña, 1972) Filosofiako eta Artearen historiako prestakuntza jaso du. Suitzako Basileako FHNW Academy of Arts and Design-en Arteko Institutuko zuzendaria da. New Yorkeko El Museo del Barrio-ko eta Bartzelonako MACBAko kontserbatzaile burua izan da, eta Frankfurter Kunstverein-eko zuzendaria eta Bilboko Rekalde Aretoko zuzendari artistikoa ere bai. Komisariotza-lanen artean, hauek gailentzen dira: Albert Serraren proiektua Veneziako Bienalaren 56. edizioko Kataluniako Pabiloi Nazionalerako (2015) eta Veneziako Bienalaren 51. edizioko Txipreko Pabiloi Nazionalerako (2005). 2018. eta 2020. urteen artean, The Current espedizioko buru da, TBA21 Academyk abiarazitako proiektukoa. Martínezek hitzaldiak ematen ditu, eta sarritan idazten ditu testuak eta saiakera kritikoak katalogoetan eta hainbat hedabidetan, besteak beste, Artforum-en.

Itziar Okariz artista da. Haren lanaren bereizgarria subjektu gisa definitzen gaituzten ikurren ekoizpenari eta hizkuntzari buruzko ekintzak egitea da. Egin dituen banakako erakusketen eta performanceen artean, hauek nabarmentzen dira: Respiración y otros sonidos, Centre d’art la Panera, Lleida (2018); I Never Said Umbrella, Donostia-San Sebastián (2018); Una construcción…, CA2M Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2017); Itziar Okariz, Kunsthaus Baselland, Basilea (2017); DS, Ars Parcours, Art Basel, Basilea (2017); Oscuros como de noche, Galería CarrerasMúgica, Bilbo (2017); Diario de sueños. Septiembre, Galería etHall, Bartzelona (2016); Caja Negra/Cubo Blanco, CA2M Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2014); Outside of Black Box and White Cube, Keramikvonschaedler, Nendeln, Liechtenstein (2014); Irrintzi Repetition, Sesión 5. Sección Irregular, Mercat de les Flors, Bartzelona (2013); Un número de acciones determinadas, MUSAC, León (2013); Uno, uno, dos, uno, Galería CarrerasMúgica, Bilbo (2012); Contrarywise, Museo Picasso, Bartzelona (2010); Ghost Box, rekalde aretoa, Bilbo (2008).

Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk topaketak Bulegoa z/b eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetzako proiektua dira.