{"id":5276,"date":"2017-09-13T22:03:40","date_gmt":"2017-09-13T20:03:40","guid":{"rendered":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/?p=5276"},"modified":"2025-09-26T12:31:34","modified_gmt":"2025-09-26T10:31:34","slug":"lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/","title":{"rendered":"BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987)"},"content":{"rendered":"<p class=\"p2\"><span class=\"s1\"><b><i>ERAKUSKETAREN SAIOA\u00a0(1977-2017)<\/i>. KOMISARIOTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO SINPOSIOA<\/b><\/span><\/p>\n<p class=\"p2\"><span class=\"s1\"><b>2017ko irailaren 21etik 23ra<\/b><\/span><\/p>\n<p class=\"p2\"><span class=\"s1\">Bulegoa z\/b ekimenak eta Azkuna Zentroak\u00a0<i>Erakusketaren saioa\u00a0(1977-2017)<\/i> Komisariotzari buruzko Nazioarteko Sinposioa\u00a0antolatuko dute 2017ko irailaren 21ean, 22an eta 23an.<\/span><\/p>\n<p class=\"p3\"><span class=\"s1\"><i>Erakusketaren saioa (1977-2017)<\/i> proiektua 2016an jarri zen abian, hitzaurre batekin, eta hiru urtez luzatuko da, nazioarteko hainbat bileratan. Proiektuaren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu, eta saioaren ideiarekin duten harremana ikertu nahi da.<\/span><\/p>\n<p class=\"p3\"><span class=\"s1\"><b>Lehen bilera (1977-<\/b><\/span><span class=\"s2\"><b>1987<\/b><\/span><span class=\"s1\"><b>):<\/b><br \/>\nLehen bilerak 1977-1987 hamarkada izango du ardatz, eta 2017ko irailean egingo da. Denboraldi horri buruzko begirada desberdinak jarriko ditu harremanetan, orainalditik abiatuta, eta garai hartako testuinguru politikoa, kulturala eta soziala aintzat hartuta; eta artearekin eta erakusketaren ideiarekin duten harremana aztertuko du. Programari jarraiki, Tamara D\u00edaz Bringas, Bojana Kunst, Dora Garc\u00eda, Carles Guerra, Franco Berardi Bifo eta Adrian Heathfield-ek hitzaldiak egingo dituzte, eta azken biek bi mintegi gidatuko dituzte.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b>Hitzaldiak: sarrera <\/b><\/span><span class=\"s3\"><b>dohainik gonbidapenarekin (jaso Infopuntuan), eserleku guztiak bete arte.<\/b><\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b>PROGRAMA<\/b><\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\"><b>2017ko irailaren 21a<\/b><br \/>\n10:30-14:00. <i>Espiritu-afinitateak<\/i>. Mintegia Adrian Heathfield-en eskutik<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">18:00. Aurkezpena. Lourdes Fern\u00e1ndez eta Bulegoa z\/b<br \/>\n18:30. <i>80ko hamarkadan ez nekien guztia<\/i>. Dora Garc\u00eda<br \/>\n19:30. <em>1979. Une erradikalei egindako monumentua.<\/em> Carles Guerra<\/span><br \/>\n<span class=\"s1\">20:30. Eztabaida<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\"><b>2017ko irailaren 22a<\/b><br \/>\n11:00-14:00. <em>Kaosaren esferan. Iraultza sobietikoa izan eta ehun urte ondoren.<\/em> Mintegia Franco Berardi Biforen eskutik<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\">18:00. <i>Argitara ateratzen: praktika feministak, bizitza autonomoa eta erakusketa<\/i>. Bojana Kunst<br \/>\n19:00. <i>Urak ibai bat itoko ez balu<\/i>. Tamara D\u00edaz Bringas<br \/>\n20:00.<em> Iraupenaren errekurrentzia bat.<\/em> Adrian Heathfield<\/span><br \/>\n<span class=\"s1\">21:00. Eztabaida<\/span><\/p>\n<p class=\"p1\"><span class=\"s1\"><b>2017ko irailaren 23a<\/b><br \/>\n12:00. <em>Etorkizuna amaitu zen urtea.<\/em> Franco Berardi Bifo<\/span><br \/>\n<span class=\"s1\">13:00. Eztabaida<br \/>\n13:30. Amaiera-ekitaldiko ardoa<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p class=\"p5\"><b><i>80ko hamarkadan ez nekien guztia<\/i>. Dora Garc\u00eda<\/b><br \/>\n<span class=\"s1\">Arte Ederrak ikasi nituen, lehenik Salamancan eta gero Amsterdamen, 1985. eta 1991. urteen artean. Garai hartan, artistak rock star-ak ziren, eta artista izan nahi zutenak rock star-ak izan nahi zutenen modukoak ziren. Espainian matxismo izugarria zegoen (eta orain ere badago), eta gizonezko jenio heterosexual eta hipersexualaren mitoa bizi-bizirik zegoen (gaur egun, ez hainbeste, uf). Horixe da, behintzat, nik gogoan dudana. Jende guztiak nahi zuen New Yorkera joan, galeria batean fitxatuta egon, gauzak saldu oso prezio handietan. Schnabel \u2013guztiz maitatua Madrilen\u2013 eta Barcel\u00f3 ziren ereduak. Antza, ez zegoen beste hautabiderik. Eta, hala ere, garai hartan, Group Material eta F\u00e9lix Gonz\u00e1lez Torres zeuden. Lee Lozano zegoen eta David Hammons ere bai (eta badago). Ulises Carri\u00f3n zegoen, eta Jack Smith, eta Charlotte Posenenske ere bai (ordurako, artista ez bazen ere). Lehenago, Ana Mendieta izan zen, eta Glauber Rocha eta Leon Hirszman, eta hegoko kontzeptualismoak ere izan ziren, Tucum\u00e1n Arde, Graciela Carnevale, Helio Oiticica, Lygia Clark eta Cildo Meireles-ekin. Izen horiek guztiak funtsezkoak izan ziren nire eta nire belaunaldiko artisten lanean. Eta, hala ere, urte haietan, Jos\u00e9 Luis Break \u201csuhartasunaren ondoko\u201d garaia izendatutako aldian, inork ez zidan haietaz hitz egin.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b><i>1979. Une erradikalen omenezko monumentua<\/i>. Carles Guerra<\/b><\/span><br \/>\n<span class=\"s1\"><i>La est\u00e9tica de la resistencia<\/i>\u00a0liburua arraroa da oraindik ere. Eleberria ez ezik, programa estetikoa ere bada. Argitalpenak 1975-1981 bitartean arrakasta handia izan zuen arren, berehala geratu zen ahaztuta. Mundu garaituaz ematen zuen irudia ez zetorren bat, inola ere, laurogeiko hamarkadako marea neokontserbadorearekin. Iritzi kontrajarriak eragiten ditu oraindik. Nolanahi ere, Harun Farocki-k berehala ulertu zuen liburuaren berebiziko garrantzia, haren bigarren liburukia 1979an argitaratzean. Gaur egun, Peter Weiss idazlearen testu monumental hori autobiografia ameslari bat izango balitz bezala irakur daiteke, kontakizun historikoan harrapatutako gertaeren ezohiko deskribapena jasotzen duela. Eleberrian, Espainiako gerra zibilean eta bigarren mundu-gerran izandako harreman gertagaitz bat deskribatzen du Weissek, eta ahalmen ikaragarriko pedagogiarako agertoki gisa erakusten ditu gerrak eta gatazkak; hala, herri-pedagogia estetikoa azaleratzen da elkarrizketa-truke monumental horretatik. Oraintxe bertan, gure gaitasuna eta konexioen mundu baten itxaronaldia\u00a0<i>La est\u00e9tica de la resistencia<\/i>\u00a0eleberrian islatuta daude. Hortxe dago eredua, paradoxez betea, eztabaida sakonagoa behar duen kronika faltsu baten modura; batez ere, praktika dokumentalen izaera enpirikoa berriz aztertzeko interesa duten horientzat da garrantzitsua. Irakurri ondoren, ondoriozta genezake XX. mendeko funtsezko eskuliburu estetikoetako bat dela aitortzea merezi duela Weissen liburuak. Eleberri baterako inor iradokitzera ausartu ez den esparruan.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\">Liburu horretan oinarritutako erakusketaren proiektuari heldu nionean, 1979. urtearen inguruan izandako ezin konta ahala gertakari etorri zitzaizkidan burura. Puntuak lotuz sortzen diren marrazkietan bezala, gertakariak lotzen joan ahala, ustekabezko Gestalt bat sortu zen.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b><i>Argitara ateratzen: praktika feministak, bizitza autonomoa eta erakusketa<\/i>. Bojana Kunst<\/b><\/span><br \/>\n<span class=\"s1\">Hitzaldi honetan, 1979. eta 1989. urteen arteko denboraldiko praktika artistiko feminista batzuk aurkeztuko ditut. Praktika horiek berariaz aztertu zuten erreprodukzio-esfera\u00a0<span lang=\"EU\">\u2013<\/span>hau da, lehen belaunaldiko feminismoaren borroken foku nagusia izan zena<span lang=\"EU\">\u2013<\/span> berrantolatzeak ez zuela ezinbestean ekarri bizitza askeago eta emantzipatuago bat, kontrakoa baizik. Emakume askok erreprodukzio-arloan kokatu zituzten emantzipaziorako borrokak, eta, horri esker, egile feminista horietako batzuk ohartu ziren subjektibotasun auto-antolatu, malgu eta prekario berri horiek, eta bere burua autonomotzat hartzen zuen bizitza afektibo horrek sortzen zituzten paradoxez. Denboraldi horretako egile feminista batzuen lana hartuko dut ardatz, bereziki, Helke Sanders eta Sanja Ivekovi\u0107-ena. Izan ere, haien praktika artistikoen eta aktibisten bidez, praktika feministen paradoxazko ikusgaitasunean ardaztu ziren, eta praktika horiek hiriko eta espazio publikoko azpiegiturarekin jarri zuten harremanetan. Egile horiek erakutsi zuten borroka feministaren lurraldea eta erakusketaren lurraldea ez direla lan-espazio bat, ez eta etxe bat ere. Hain zuen, azpiegiturako, metropoliko eta hiriko baliabide hori dira, egunero mugitzeko duguna, baina, aldi berean, bizi-baliabideen eta bizitza autonomoa izateko laguntzaren eskasiak definitzen duena.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b><i>Urak ibai bat itoko ez balu<\/i>. Tamara D\u00edaz Bringas<\/b><\/span><br \/>\n<span class=\"s1\">Rainer Wittenborn artistak eta Claus Biegert idazleak 1981ean San Frantziskoko MoMAn aurkeztu zuten erakusketa da<i>\u00a0James Bay Project. A River Drowned by Water<\/i>. Proiektuak Kanadako indigenen lurrak urez estali zituen presa bat du ardatz. Rolando Castell\u00f3n (Nikaragua, 1937) MoMAko kuradore-lanetako azken aldian egin zuen azken erakusketa izan zen. Castell\u00f3n artista eta kuradore autodidakta gonbidatu baitzuten 1972an, San Frantziskoko MoMAko taldean sar zedin. \u201cKomunitateei\u201d zuzendutako programa baten buru izango zen, hiri horretan 1969tik jardunean zegoen Galer\u00eda de la Raza-ren sorrera bultzatu ondoren. Castell\u00f3n-en egitekoa, haren artelan bizia, atzerritar, amateur, anti-kolonial eta \u201cpost-kolonbotar\u201d gisa dituen jarrerak ondoan ditugu, erakusketaren gramatikei \u2013beste gramatika batzuen artean\u2013 galdezka hastean.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b><i>Iraupenaren errekurrentzia bat<\/i>. Adrian Heathfield<\/b><\/span><br \/>\n<span class=\"s1\">Adrian Heathfield idazle eta komisarioak Tehching Hsieh artistaren lanaz hitz egiten du, arestian egindako elkarlana ardatz gisa hartuta: Veneziako Bienalaren 67. edizioko Taiwango pabiloiko <i>Doing Time<\/i>\u00a0erakusketa. Hsieh bereziki ezaguna da aurreko mendearen hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta laurogeiko hamarkadaren hasieran egin zituen performanceak direla eta. Ia urtebeteko iraupena zuten performance horiek muga fisikoak eta psikologikoak gainditu, eta denbora material artistiko gisa seinalatzen zuten. Heathfieldek gogoeta egiten du kuradore-praktikaz eta performanceaz, eta iraupenarekin eta iraunkortasunarekin, eta geratu diren aztarnekin dituzten harremanez. Hsiehen artelanak duen ahalmen iragarlea du hizpide, kapitalismoak lana birformulatzeko eta arautzeko baliatu duen moduari eta bizitza azkartzeari dagokienez.<\/span><\/p>\n<p><b><em>Etorkizuna amaitu zen urtea<\/em>. Franco Berardi Bifo<\/b><br \/>\n<span class=\"s1\">1977. urtea historiako inflexio-puntua izan zela jo daiteke. Alde batetik, urte horretan hasi zen finkatzen neoliberalismoa eta komunikazioko teknologia berriak azaldu ziren; bestetik, izaera post-politikoa zuen kultura-mugimendu erradikal bat abiarazi zen,\u00a0<i>No future<\/i>\u00a0hitzek gizarteak zuen antsietatea adierazten zuten bitartean.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\">Handik berrogei urtera, nolabait esan daiteke 1977. urtean etorkizunarekiko konfiantza bukatu zela, eta, era berean, ezegonkortasunaren sasoia jarri zela abian.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s4\"><b>MINTEGIAK<\/b><\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b><i>Espiritu-afinitateak<\/i>. Mintegia Adrian Heathfield-en eskutik<\/b><\/span><br \/>\n<span class=\"s1\">Heathfield-ek\u00a0<i>Spiritual Labour<\/i>\u00a0(Lan espirituala) proiektatu eta eztabaidatuko du, orain dela gutxi Hugo Glendinning-ekin batera egin duen lana. Performancearen iraunkortasuna ardatz duen film honek belaunaldi eta forma desberdinen arteko lankidetzen ezaugarri energetikoak aztertzen ditu. \u201cEspiritu-afinitateak\u201d kontzeptua proposatzen du, afinitateak doi-doi ikus daitezkeen kulturako azpiegiturak direla ulertuta, denboraren poderioz nahasten eta, aldi berean, artista eta artelan desberdinen artean aldatzen diren transmisio tinkoen eta jarraikien saila. Filmak gogoeta egiten du \u201cespiritu-afinitate\u201d horietako baten inguruan, hain zuzen, Janine Antoni eskultorearen, Anna Halprin koreografoaren eta H\u00e9l\u00e8ne Cixous idazlearen artean taxututakoaren inguruan. Mintegian, performancearen biziraupen historikoa aztertuko da, \u201cespiritu-afinitatearen\u201d genealogiekin eta atzera begirako ekintzen komisariotzarekin harremanetan jarrita, eta artea ez-humanoa denarekin eta ezezaguna denaren boterearekin doitzeko prozesua aintzat hartuta.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b><i>Kaosaren esferan. Iraultza sobietikoa izan eta ehun urte ondoren<\/i>. Mintegia Franco Berardi Bifo-ren eskutik<\/b><\/span><br \/>\n<span class=\"s1\">Iraultza sobietikoa promes modernoaren, Arrazoia errealitate historikoan gauzatzeko proiektuaren une gorena da. Postmodernitate izenez ezagutzen den garaiaren ondoko hamarkadetan, promes hori ilusio bilakatu zen. 1977an, punk kulturak aldarrikatu zuen etorkizunak porrot egin zuela prozesu progresibo eta hedakor gisa. 1989an, proiektu sozialistaren porrota egiaztatu zen. Hainbatek esan zuten historia amaitzen ari zela. Alde batetik, Fukuyamak, eta, bestetik, Negrik eta Hardtek; denek aldarrikatu zuten inperio neoliberalaren eternitatea. Ilusio bat zen, gaur egun, iraultza sobietikoa izan eta ehun urte igaro ondoren, Kaosa baita historiaren forma orokorra.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s4\"><b>BIOGRAFIAK<\/b><\/span><\/p>\n<p class=\"p8\"><span class=\"s1\"><b>Adrian Heathfield<\/b>\u00a0idazlea eta komisarioa da, eta zuzeneko arteetan, antzerkian eta dantzan egiten du lan. Tehching Hsieh artistari buruzko\u00a0<i>Out of Now<\/i>\u00a0monografikoaren egilea eta\u00a0<i>Perform, Repeat, Record<\/i>\u00a0and\u00a0<i>Live: Art and Performance<\/i>\u00a0lanen editorea da.\u00a0<i>Live Culture<\/i>\u00a0(Tate Modern, 2003) eta\u00a0<i>Performance Matters<\/i>\u00a0(2009-14) eta\u00a0<i>Curating the Ephemeral\u00a0<\/i>(2014-16) ikerketa sortzaileko baterako komisarioa izan zen. Orain dela gutxi, 2016ko Sydneyko Bienaleko komisario elkartua, 2016ko<i>\u00a0freethought<\/i>\u00a0<i>of Bergen Assembly<\/i>-ko baterako zuzendaria eta 2017ko Veneziako Bienaleko Taiwango pabiloiko komisarioa izan da. Performancea eta Kultura Bisuala irakasten du Londresko Roehamptoneko Unibertsitatean.\u00a0<\/span><br \/>\n<span class=\"s5\"><a href=\"http:\/\/www.adrianheathfield.net\/\">www.adrianheathfield.net<\/a><\/span><\/p>\n<p class=\"p2\"><span class=\"s3\"><b>Dora Garc\u00eda<\/b>\u00a0artista era askotako baliabideak erabiltzen ditu, besteak beste, performancea, HD bideoa, testua eta instalazioa. Artistaren, artelanaren eta ikuslearen arteko elkarketa zein egoeratan izaten den aztertzen du bere praktikan, iraupena, sarrera eta irakurgarritasuna nozioak ardatz gisa hartuta. Sarritan, Garc\u00edaren artelanek eszenaratzen dituzten gidoirik gabeko egoera hipotetikoek zalantza pizten dute egoera jakin baten fikziozko edo bat-bateko izaeraz, eta joko-arauak eta grabagailuak erabiltzeko baldintzak finkatzen dituzte, ohartuki edo oharkabean ikusleek parte hartzeko formak azaltzeko. Haren lanak jarrera marjinalen azpian dagoen ahalmen politikoa ere du ikergai, eta, artelan batzuen bidez, omen egiten die pertsonaia bitxi eta \u2013batzuetan\u2013 antiheroiko batzuei. Garc\u00edak ekitaldi hauetan hartu du parte: dOCUMENTA 13 (2012), Veneziako Bienala (2011, 2013, 2015), <\/span><span class=\"s1\">S\u00e3o <\/span><span class=\"s3\">Pauloko Bienala (2010), Sydneyko Bienala (2008), Skulptur Projekte M\u00fcnster (2007), Istanbulgo Bienala (2003).<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b>Carles Guerra<\/b>\u00a0artista eta komisario independentea da. Bartzelonan bizi da. Antoni T\u00e0pies Fundazioa zuzentzen du 2015az geroztik. Haren egitarauan honako hauek topa ditzakegu:\u00a0<i>Harun Farocki. Enpatia<\/i>, Espainian Harun Farockiri eskainitako lehen erakusketa monografikoa;\u00a0<i>1989. Aljerreko elkarrizketen ondoren. Delirioa eta su-eten<\/i>a, Euskal Herriko bake-prozesuari eta ETAren urteei buruzko gogoeta; eta bidean den ikerketa bat, Antoni T\u00e0piesen biografia politikoan oinarrituz Francoren diktadurapean modernismoa nola sortu zen aztertzen duena.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\">Bartzelonako MACBA Arte Garaikideko Museoko komisarioburua izan zen 2011 eta 2013 bitartean. Besteak beste, honako erakusketa hauek komisariatu zituen:\u00a0<i>Serie militarrak. Alexandr Sokurov, Portfolio Office Baroque. Gordon Matta-Clark, Roberto Rossellini. Beaubourg filmatzen, Ahlam Shibli. Mamu-etxea, Xabier Ribas. Nitratoa<\/i>\u00a0eta\u00a0<i>Art &amp; Language osagabea. Philippe M\u00e9aille bilduma<\/i>.<\/span><\/p>\n<p>Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge zentroko zuzendaria izan zen 2009-2011 aldian, eta han, beste proiektu batzuen artean, honako hauek antolatu zituen:\u00a0<i>Antifotokazetaritza<\/i>\u00a0(Thomas Keenan-ekin batera komisariatua),\u00a0<i>Bruno Serralongue<\/i>\u00a0eta\u00a0<i>1979. Une erradikalen omenezko monumentua<\/i>.<\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\">Haren lanbide-karreran, erakusketa hauek nabarmentzen dira:\u00a0<i>Arte eta hizkuntza praktikan, Erakusketa bat egiteari uztea. Perejaume, Albistearen ondoren. Postmedia dokumentalak, Egoerazko zinema. Joaquim Jord\u00e0, B eremua: Europaren ertzetan<\/i>\u00a0(Nuria Enguitarekin batera komisariatua) eta\u00a0<i>Hau ez da erakusketa bat<\/i>.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><i>La Vanguardia<\/i>\u00a0egunkariko\u00a0<i>Cultura\/s<\/i>\u00a0izeneko kultura-gehigarriaren argitalpen-kontseiluko kidea izan da 2001etik aurrera. Saiakera ugari idatzi ditu, hala nola\u00a0<i>N de Negr<\/i>i (2000),\u00a0<i>Allan Sekula habla con Carles Guerra<\/i>\u00a0(2005) eta\u00a0<i>Negatives of Europe. Video Essays and Collective Pedagogies<\/i>\u00a0(2008).<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\">Arte-kritikari eta komisario gisa izandako lanbide-karreraz gain, luze eta zabal jorratu du baldintza postfordisten menpeko kultura-politiken gaia.<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\">2006an, doktoregoa lortu zuen Guerrak Bartzelonako Unibertsitatean, eta geroztik irakasle elkartua izan da Pompeu Fabra Unibertsitatean. Irakasle bisitari izan da Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat erakundetan. 2011n, Bartzelonako Hiria saria jaso zuen, ikusizko arteei egindako ekarpenagatik.<\/span><\/p>\n<p class=\"p9\"><span class=\"s1\"><b>Franco Berardi<\/b>\u00a0<b>\u201cBifo\u201d <\/b>(Bologna, 1949) Italiako idazle, filosofo eta asaldatzaile politiko-kultural bat da. Estetikako gradua eskuratu zuen Bolognako Unibertsitateko Filosofia eta Letretako fakultatean. \u201cRadio Alice\u201d sortu zuen, eta Italiako langileen autonomiako mugimenduko pertsona ospetsuenetako bat izan zen. Gaur egun, Hedabideen Historia Soziala irakasten du, Milango Accademia di Breran. 2002. urtean, \u201cTV Orfeo\u201d sortu zuen, Italiako lehen telebista komunitarioa. Egin dituen lanen artean, hauek nabarmentzen dira:\u00a0<i>La f\u00e1brica de la infelicidad<\/i>, Traficantes de Sue\u00f1os, Madril (2003);\u00a0<i>Generaci\u00f3n Post-Alfa<\/i>, Tinta Lim\u00f3n, Buenos Aires (2007); <i>The Soul at Work: From Alienation to Autonomy<\/i>, Semiotext(e), Los Angeles (2007);<i>\u00a0Precarious Rhapsody: Semiocapitalism and the Pathologies of the Post-alpha Generation<\/i>, Minor Compositions, London (2009);\u00a0<i>After the Future<\/i>, AK Press (2009);\u00a0<i>F\u00e9lix<\/i>, Editorial Cactus, Buenos Aires (2013);\u00a0<i>Despu\u00e9s del futuro. Desde el futurismo al cyberpunk. El agotamiento de la modernidad,<\/i>\u00a0Enclave editorial, Madril (2014).<\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b>Bojana Kunst<\/b>\u00a0filosofoa, dramaturgoa eta performancearen teorialaria da. Antzerki Aplikatuko Ikasketen Institutuko irakaslea da, Giessen-eko Justus Liebig Unibertsitatean, eta koreografiari eta performanceari buruzko nazioarteko masterreko programa bat zuzentzen du hor.\u00a0<i>Maska<\/i>,\u00a0<i>Amfiteater<\/i>\u00a0eta<i>\u00a0Performance Research<\/i>\u00a0aldizkarietako edizio-batzordeko kidea da.\u00a0<i>Artist at Work, Proximity of Art and Capitalism<\/i>\u00a0da idatzi duen azken liburua (Zero Books, Winchester, 2015).<\/span><br \/>\n<span class=\"s6\"><a href=\"http:\/\/kunstbody.org\/\">http:\/\/kunstbody.org<\/a><\/span><\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s1\"><b>Tamara D\u00edaz Bringas<\/b>\u00a0(Kuba, 1973. Madrilen bizi da). Ikertzailea eta kuradorea. Orain dela gutxi\u00a0<a href=\"http:\/\/www.bienalcentroamericana.com\/\"><span class=\"s6\">Erdialdeko Amerikako X. Bienaleko<\/span><\/a>\u00a0kuradore nagusia izan da Costa Rican (2016). Artearen Historiako lizentzia eskuratu zuen Habanako Unibertsitatean 1996an, eta Bartzelonako MACBAko Ikasketa Independenteen Programako gradua ere bai 2009an. 1999. eta 2009. urteen artean, TEOR\/\u00e9Tica proiektuko kuradore laguntzailea eta edizio-koordinatzailea izan zen, Costa Ricako San Jos\u00e9n. Kuradore-lan hauek egin ditu, besteak beste:\u00a0<i>Playgrounds. Reinventar la plaza<\/i>\u00a0\u2013Manuel J. Borja-Villel eta Teresa Vel\u00e1zquezekin batera\u2013, Museo Reina Sof\u00eda, Madril, 2014; kuradore laguntzailea Erdialdeko Amerikari eskaini eta Santiago Olmok zuzendutako\u00a0<i>31 Bienal de Pontevedra: Ut(r)\u00f3picos<\/i>\u00a0bienalean (Galizia, 2010).\u00a0<i>Estrecho Dudoso<\/i>\u00a0kuradore-lana egin zuen, Virginia P\u00e9rez-Rattonekin batera, San Jos\u00e9n (2006). TEOR\/\u00e9Tica proiektuak haren saiakeren hautaketa bat eman du argitara<i>\u00a0Cr\u00edtica pr\u00f3xima<\/i>\u00a0liburuan 2016an.<\/span><\/p>\n<p class=\"p11\"><a href=\"http:\/\/www.azkunazentroa.eus\"><span class=\"s1\">www.azkunazentroa.eus<\/span><\/a><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-full wp-image-5272\" src=\"http:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/09\/image001_0.png\" alt=\"\" width=\"147\" height=\"147\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ERAKUSKETAREN SAIOA\u00a0(1977-2017). KOMISARIOTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO SINPOSIOA 2017ko irailaren 21etik 23ra Bulegoa z\/b ekimenak eta Azkuna Zentroak\u00a0Erakusketaren saioa\u00a0(1977-2017) Komisariotzari buruzko Nazioarteko Sinposioa\u00a0antolatuko dute 2017ko irailaren 21ean, 22an eta 23an. Erakusketaren saioa (1977-2017) proiektua 2016an jarri zen abian, hitzaurre batekin, eta hiru urtez luzatuko da, nazioarteko hainbat bileratan. Proiektuaren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":13144,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[94],"tags":[],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987) - Bulegoa z\/b<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987) - Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-09-13T20:03:40+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2025-09-26T10:31:34+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/09\/2017_09_21_el_ensayo_exposicion_presentacion__01-1.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"640\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"427\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"leire vergara\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/\",\"name\":\"BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987) - Bulegoa z\/b\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2017-09-13T20:03:40+00:00\",\"dateModified\":\"2025-09-26T10:31:34+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/07c8d30e69ebb3cf622d59480c510a06\"},\"description\":\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/\",\"name\":\"Bulegoa z\/b\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/07c8d30e69ebb3cf622d59480c510a06\",\"name\":\"leire vergara\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987) - Bulegoa z\/b","description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987) - Bulegoa z\/b","og_description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","og_url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/","og_site_name":"Bulegoa z\/b","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/","article_published_time":"2017-09-13T20:03:40+00:00","article_modified_time":"2025-09-26T10:31:34+00:00","og_image":[{"width":640,"height":427,"url":"http:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/09\/2017_09_21_el_ensayo_exposicion_presentacion__01-1.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"leire vergara","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@bulegoazb","twitter_site":"@bulegoazb","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/","url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/","name":"BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987) - Bulegoa z\/b","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website"},"datePublished":"2017-09-13T20:03:40+00:00","dateModified":"2025-09-26T10:31:34+00:00","author":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/07c8d30e69ebb3cf622d59480c510a06"},"description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/lehen-bilera-erakusketaren-saioa-1977-2017\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BIGARREN TOPAKETA. ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-1987)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website","url":"https:\/\/bulegoa.org\/","name":"Bulegoa z\/b","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/07c8d30e69ebb3cf622d59480c510a06","name":"leire vergara"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5276"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5276"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5276\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23418,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5276\/revisions\/23418"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13144"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5276"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5276"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5276"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}