{"id":1954,"date":"2013-11-14T00:00:00","date_gmt":"2013-11-13T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/"},"modified":"2019-02-06T13:11:38","modified_gmt":"2019-02-06T12:11:38","slug":"el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/","title":{"rendered":"EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges"},"content":{"rendered":"<p>Bulegoa z\/b-k hitzaldi-zikloa antolatu du, EL CONTRATO proiektuaren baitan. Alh\u00f3ndigaBilbaorekin elkarlan proiektu hau 2013. apirilean hasi zen, hamabostean behin elkartzen den irakurketa talde iraunkor bat osatuta, eta 2014ko erakusketak emango dio amaiera. 2013ko azarotik 2014ko urtarrilera, zenbait arlotako lau adituk kontratu-harremanei buruzko beren gogoeten berri emango dute Alh\u00f3ndigaBilbaon, artea, liburuen argitalpena eta diseinua, zinema, teoria soziala eta antzerkia ardatz harturik, besteak beste. Gonbidatuek irakurketa taldearen barneko saio bana zuzenduko dute.<\/p>\n<p>EL CONTRATO proiektuaren helburu nagusia da ikertzea modernitatetik gaur egunera bitartean oro har onartutako akordioek zer neurritan baldintzatu duten humanitateen esparruan \u2013artean, historian edo teoria sozialean\u2013 inskribatutako praktika batzuen bilakaera. Alegia, ikertzea ea posible ote den finkatutako kontratu horiek berriro negoziatzea, adostasunetik sarritan eratorri ohi den axolagabekerian jausi gabe. Beste era batera esanda: ikertzea ea posible ote den hitzarmenaren beharra ikuspegi kritikotik aztertzea, aldeek derrigortutako akordio bati men egin gabe.<\/p>\n<p>Jacques Ranci\u00e8rek dioen moduan, eta bestela pentsa baliteke ere, adostasunik eza ez da gertatzen \u201czuria\u201d diotenen eta \u201cbeltza\u201d diotenen artean, baizik eta \u201czuria\u201d esan, baina gauza berari buruz ari ez direnen artean. Adostasuna lortzeak, talde desberdinen artean hitzarmena lortzeak, berarekin dakar eraiki nahi den errealitatearen gaineko ituna egitea. Bestalde, Georg Simmelen hitzetan, \u201cnorekin ari garen jakitea da hitzarmena lortzeko lehenengo baldintza\u201d. Bide horri jarraituz, zer konpromiso dakarte hitzarmen horiek? Zer eskubide eta zer erantzukizun dakarte? Zer erlazio dago indarrean eta zilegituta dauden kontratuen eta idatzi gabeko erlazio afektiboetan edo erlazio afektibo ikusezinetan oinarrituriko esanbidezko beste akordio horien artean? Posible al da kontratu eta akordio horien terminoak berraztertzea? Eta, azkenik, sor al ditzakegu gure praktiken eta ekintzen guraria eta desirekin bat datozen kontratu eredu berriak?<\/p>\n<p><strong>Azaroak 12, asteartea. 19:00<\/strong><\/p>\n<p><strong>H\u00e9ctor Bourges Valles (Mexiko DF)<\/strong><\/p>\n<p><em><strong>Desmothernizatzea<\/strong><\/em><strong>: desfiguratzea, askatzea, desikastea, mozorroa kentzea, deskolonizatzea, desagertzea, jaustea, desplazatzea, desegituratzea, larrutzea, desobeditzea, biluztea, despopulatzea, gizatasuna kentzea, lurpetik ateratzea, esnaraztea, desanimatzea, desiatzea.<\/strong><\/p>\n<p>Aby Warburgen <em>Atlas Mnemosyne<\/em> laneko panel baten gisara, hitzaldi honen xedea da Mexikoko proiektu nazionala etengabe eraikitzeko eta suntsitzeko oinarri den \u201ckontratu espektral\u201d baten konfigurazioan tentsioak (artean aktibo dauden tentsioak) iradokitzen dituzten keinu, irudi eta kontakizun historikoen antolaketa posibleak saiatzea. Kontratu hori <em>ageriko sekretuz<\/em> beteriko kontratua da: denok jakin badakigun zerbait, eta, hala ere, ezin ahoska, izenda, errebela dezakeguna. Teatro Ojo gaur egun lantzen ari den ikerketa artistikoko proiektuak arakatu eta \u201cjokoan jarri\u201d nahi ditu hainbat adierazpen eta antzezpen (<em>nahualismoa<\/em>, mozorrotzea, metamorfosia, bentrilokia, etab.), Mexikoko historian zehar ahalmen politikoak askatzen dituztenak eta kolokan jartzen dutenak sustrai kolonialak dituen politika bat, eta agerrarazten dutenak Jacques Ranci\u00e8rek kontratu demokratikoan \u201cparterik ez duen partea\u201d deritzon hori.<\/p>\n<p><strong>H\u00e9ctor Bourges Valles<\/strong> eszena-zuzendaria da. Zientzia politikoetako ikasketak egin zituen, eta Mexikoko Teatro Ojo taldeko kidea da, 2003az geroztik. Gaur egun, Teatro Ojo taldea Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sof\u00eda, MNCARSeko erakusketa batean parte hartzeko prestatzen ari da, baita S\u00e3o Pauloko (Brasil) Mario de Andrade liburutegian egingo den<em> Hitzak, aitzakia <\/em>erakusketarako proiektu berri bat lantzen ere. Berriki, <em>Biennale On line<\/em> erakusketaren lehen edizioan parte hartu du (erakusketa haren komisarioak Jan Hoet eta Cuauht\u00e9moc Medina ziren, besteak beste). Hauek dira Teatro Ojoren azkenaldiko lanak: <em>Xipe T\u00f3tec (Jar zaitez nire larruan)<\/em>, Atenas-Madril (2013);<em> Lo que viene<\/em>, proiektu eszenikoa, Teatro El Gale\u00f3n, INBA, Mexiko Hiria (2012). Teatro Ojok 2007 eta 2010. urteen bitartean landutako proiektuek \u201clanik onenaren\u201d urrezko domina lortu zuten, <em>Theatre Architecture and Performance Space<\/em> atalean <em>(Prague Quadriennale 2011).<\/em> 2012an, Bourgesek proiektu akademiko esperimental bat koordinatu zuen, San Luis Potosiko Arte Zentroan (CASLP): <em>Eszena eta gizarte irudimeneko laborategia<\/em>. UNAMeko zuzendaritzako aholkularitza kontseiluko kidea da, baita CASLPen arte eszenikoen arlokoarena ere. Zientzia Politikoetako lizentzia eskuratu zuen Iberoamerikar Unibertsitatean, eta zinema dokumentaleko graduondoko bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.<\/p>\n<p><strong>Azaroak 26, asteartea. 19:00<\/strong><\/p>\n<p><strong>Catarina Sim\u00e3o (Lisboa)<\/strong><\/p>\n<p><strong> Deskolonizazioaren eszenaratzeak: bere oraina ukatzen duen zinea<\/strong><\/p>\n<p><em>\u201cZinemaren etorkizuna bere orainaren ukapenetik sortu beharko da\u201d<\/em>. Esaldi hori Mozambikeko Informazio ministroak esan zuen 1977an, Lankidetzari buruzko Zine Afrikarraren lehenengo Hitzaldian. Hain zuzen ere, \u201cbere oraina ukatzen zuen\u201d zinema batek erakarri zituen Mozambikera Jean-Luc Godard, Jean Rouch eta Ruy Guerra zinemagileak, besteak beste, 1970eko hamarkadan.<\/p>\n<p>2009az geroztik, Catarina Sim\u00e3o Mozambikeko Maputoko Estatu Artxiboan kontserbatutako Frelimoko zinematografia bilduma konpontzen aritu da lanean. Askotariko testuinguruetan antolatutako aurkezpen, ikuskatze eta mahai-inguruen bidez, narratiba bisual horiek ulertzen saiatzen da hasierako esparru operatibotik haratago, baita irudien historiaren bertsio berriak sortzeko ahalmena hautematen ere.<\/p>\n<p>Hitzaldi honek elkarrizketa proposatzen du Mozambikeko zinematografia artxiboaren bildumako irudien eta Leire Vergara komisarioarekin lankidetzan prestatutako testuen artean. Adibide batzuen bitartez, ahalegina egingo da askapen kolonialerako gerratik irten berri zen afrikar herrialde hartako zineman nahasten ziren programa ideologikoaren eta intelektualen arteko erlazio anbibalente edo\/eta kontraesanezkoa berregiteko.<\/p>\n<p><strong>Catarina Sim\u00e3o<\/strong> portugaldar artista, arkitekto eta ikertzaile independentea da. Ikerketan eta lankidetzan oinarritzen da haren lana, eta honako hauek barne hartzen ditu: instalazioa, bideoa, zinemako komisariotza, irratsaioak eta partaidetza tailerrak. 2009an, <em>Fora de Campo\/Off-screen Project \u2013 Mozambique Film Archive<\/em> proiektua jarri zuen abian Maputon, eta, hortik abiatuta, ikerketa lana bideratzen ari da, artisten aurkezpenen, hitzaldien eta solasaldien bitartez. Proiektua aurkeztu du Murtziako Manifesta 8 Biurtekoan, Sevillako Arte Garaikidearen Andaluziako Zentroan, Oportoko Museu de Serralvesen eta Africa.conten (Lisboa). 2012an, lankidetzan aritu zen Berlingo Arsenal Zinemaren Living Archive programarekin. <em>Fora de Campo\/Off-screen Project \u2013 Mozambique Film Archive<\/em> <em>Sweet Sixties<\/em> hitzaldietan ere aurkeztu da, berriki, baita <em>Bienial Home Works 6<\/em> biurtekoan ere (Beiruteko Ashkal Alwan zentroan, biak). Catarina Sim\u00e3ok testuak eta argitalpenak ere landu ditu, gai askori buruz, hala nola, artxiboa, irudi politikoa, eta emantzipazioa eta prozesu horri zentraltasuna ematen dioten praktika artistikoak. Gaur egun, GHOST portugaldar argitaletxearekin lankidetzan dihardu, gatazka testuinguruetan artistek sorturiko testu teorikoen indexatze eta irakurketa proiektu batean.<\/p>\n<p><strong>Abenduak 10, asteartea. 19:00<\/strong><\/p>\n<p><strong>Filiep Tacq (Kortrijk)<\/strong><\/p>\n<p><strong> Arteari buruzko zenbait liburutatik egindako ibilbidea<\/strong><\/p>\n<p>Nola pentsatu liburu bat. Nola eraman asmo eta ideia sorta bat irakurtzeko objektu baten espaziora, eta nola egin hori, delako objektu hori diseinatzailearen eta artistaren arteko elkarrizketaren emaitza denean. Aurkezpen honetan, aztergai hartuko dira arteko liburu bat egitean sortzen diren auziak: nola pentsatu liburuaren azala eraikinaren fatxada balitz bezala; nola bihurtu film bat liburu; nola desagertzen den liburu bat jaio ondoren, aurreikuspenei kontra eginez; edo nola katalogo bat, erakusketa batean gertatutakoa jasotzen duen argitalpena, bihurtzen den artelan. Horretarako, zenbait egileren lanak aztertuko dira, hala nola, Ibon Aranberri, Dirk Braeckman, Marcel Broodthaers, Rodney Graham, Boris Groys, Anna Torfs eta Lawrence Weinerrenak. Aztergai guztiek ideia bera izango dute oinarri, nolanahi ere: liburua, hiztegi, baliabide eta logika propioa dituen espazio espezifiko gisa.<\/p>\n<p><strong>Filiep Tacq<\/strong> diseinatzaile grafiko independente gisa ari da lanean 1984az geroztik; liburuetan, arteko katalogoetan eta artista liburuetan espezializatuta dago. Eskolak eman ditu Ganteko Sint-Lucas Instituuten eta Maastrichteko Jan van Eyck Academien. Hainbat artistaren argitalpenetan lan egin du, esaterako, Francys Al\u00ffs, Ibon Aranberri, Marcel Broodthaers, James Coleman, Lili Dujourie, Abbas Kiarostami, Chris Marker, Juan Mu\u00f1oz, Pedro G. Romero, Michael Snow eta Lawrence Weinerrenetan, baita erakunde hauen argitalpenetan ere, besteak beste: Bartzelonako Fundaci\u00f3 Antoni T\u00e0pies, New Yorkeko DIA Centre for the Arts, Luxenburgoko Manifesta 2, Bruselako Argos, Birminghameko IKON Gallery, Londresko Lisson Gallery, New Yorkeko Guggenheim, Bartzelonako MACBA, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sof\u00eda eta Parisko Centre Georges Pompidou.<\/p>\n<p><strong>Urtarrilak 28, asteartea. 19:00<\/strong><\/p>\n<p><strong>Elena Casado (Madril)<\/strong><\/p>\n<p><strong>Gauza arrunten indarra<\/strong><\/p>\n<p>Zein tekla ukitzen dute Comic Sans-ek edo Gand\u00eda Shore-k, hainbesterainoko haserrea edo mespretxua sortzeko? Zer dugu jokoan adostasun horretan? Gauza arrunten inguruko zentzumenekin jolasteak zenbait pista eman ditzake. Arrunta dena trauskila da, maila baxuagokoa. Baina egunerokotasunera, ohikora eta betikora ere eramaten gaitu. Eta ordenatzearen tankera du, kategoriak eta hierarkiak bereiztearen tankera; nahiz eta mendekoek nekez onartzen dituzten horiek propiotzat. Batzuek <em>empowerment<\/em> esango diote; hemen, ahalmenaz hitz egingo dugu.<\/p>\n<p><strong>Elena Casado Aparicio<\/strong> Soziologia irakaslea da UCMn. Haren ikerketa-ildoak komunikazioaren soziologiari eta genero erlazioei lotuta daude, eta arreta berezia jarri du bikote heterosexualen baitako indarkerian. Gaur egun, Ohiko Soziologia taldeko kidea da \u201cMetodologia berritzaileak, azaleratzen ari diren jardueretarako: publikoa\/pribatua eztabaida eta asaldura\u201d ikerketa proiektuan eta \u201cZaintza estentsiboa\u201d irakaskuntza proiektuan, zeinaren helburua baita erizaintzatik abiatuta hacker pasioa eta irudimen soziologikoa lantzea, lankidetzan eta modu irekian.<\/p>\n<p><strong>Tokia: Bastida Aretoa, azaroaren 26koa izan ezik; azaroaren 26koa JOZn izango da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Sarrera dohainik.\u2028<\/strong><\/p>\n<p>(<a href=\"http:\/\/www.alhondigabilbao.com\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u00a0http:\/\/www.alhondigabilbao.com\u00a0<\/a>)<\/p>\n<p><span class=\"inline inline-none\"><img loading=\"lazy\" class=\"image image-preview \" title=\"\" src=\"https:\/\/bulegoa.org\/sites\/default\/files\/images\/logo_alhondiga_95.jpg\" alt=\"\" width=\"118\" height=\"95\" \/><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bulegoa z\/b-k hitzaldi-zikloa antolatu du, EL CONTRATO proiektuaren baitan. Alh\u00f3ndigaBilbaorekin elkarlan proiektu hau 2013. apirilean hasi zen, hamabostean behin elkartzen den irakurketa talde iraunkor bat osatuta, eta 2014ko erakusketak emango dio amaiera. 2013ko azarotik 2014ko urtarrilera, zenbait arlotako lau adituk kontratu-harremanei buruzko beren gogoeten berri emango dute Alh\u00f3ndigaBilbaon, artea, liburuen argitalpena eta diseinua, zinema, teoria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":7763,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52,92],"tags":[],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges - Bulegoa z\/b<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges - Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-11-13T23:00:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2019-02-06T12:11:38+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2013\/11\/reducida_3.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1920\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"1280\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Richard\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/\",\"name\":\"EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges - Bulegoa z\/b\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-11-13T23:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2019-02-06T12:11:38+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\"},\"description\":\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/\",\"name\":\"Bulegoa z\/b\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\",\"name\":\"Richard\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges - Bulegoa z\/b","description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges - Bulegoa z\/b","og_description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","og_url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/","og_site_name":"Bulegoa z\/b","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/","article_published_time":"2013-11-13T23:00:00+00:00","article_modified_time":"2019-02-06T12:11:38+00:00","og_image":[{"width":1920,"height":1280,"url":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2013\/11\/reducida_3.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Richard","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@bulegoazb","twitter_site":"@bulegoazb","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/","url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/","name":"EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges - Bulegoa z\/b","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website"},"datePublished":"2013-11-13T23:00:00+00:00","dateModified":"2019-02-06T12:11:38+00:00","author":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3"},"description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/el-contrato-hitzaldi-zikloa-lehenengo-hitzaldia-hector-bourges\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: H\u00e9ctor Bourges"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website","url":"https:\/\/bulegoa.org\/","name":"Bulegoa z\/b","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3","name":"Richard"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1954"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1954"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1954\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7774,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1954\/revisions\/7774"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7763"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1954"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1954"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1954"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}