{"id":1857,"date":"2014-05-19T00:00:00","date_gmt":"2014-05-18T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/"},"modified":"2017-08-01T17:52:03","modified_gmt":"2017-08-01T15:52:03","slug":"zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/","title":{"rendered":"\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa*"},"content":{"rendered":"<p>\u201cZer da subsuntzio erreala? Marxen arabera, \u2018subsuntzio formala\u2019 izeneko prozesuaren bidez, kapitalak aurrez zeuden lan-prozesu batzuk bereganatzen ditu: teknikak, merkatuak, produkzio-bideak, langileak etab. Hala ere, kapitalaren garapenak ezinbestez aldatzen ditu jendarteko harremanak eta lan egiteko moduak, bere beharrizanen arabera. Lan-prozesuen alderdi guztiak ekoizpen kapitalistaren menpe jarri ondoren, prozesu horien subsuntzio erreala izaten da, eta balioa bera balioestea baizik ez du xede.\u201d\u2028Ray Brassier: \u201cWandering Abstraction\u201d<\/p>\n<p>Finantzako krisialdiaren ondoren, munduan barrena era askotako borroka sozialak pizten diren bitartean, aberatsak gero eta aberatsago dira, pobreak gero eta pobreago, eta ez dugu aukera politiko sinesgarririk prozesu hori geldiarazteko. Zein dira tresna teorikorik egokienak, gure denboraldi historikoaz zuzen hausnartu ahal izateko? Non topa ditzakegu tresna horiek, erortzeko zorian dagoen paisaia kultural honetan? Argi dago gaur egun ez dugula krisiari buruzko kontakizun sinesgarririk; eta, hala ere, teoria-motaren bat eta bat etortzeko puntu batzuk behar ditugu oraindik, horiek abiaburutzat hartuta, taldeka jokatu ahal izateko aski modu adierazgarrian. Alde batetik, gaur egun, ekintza soziala sekula baino premiazkoagoa da; bestetik, nagusi den ideologiak jendea bereiztera eta zatikatzera jotzen du. Internetek elkarren artean dugun konektibitatea handitzea lortu du, baina subjektibazioko banakako forma gehiago sortzen ditu, gero eta gehiago. Itxuraz, taldeka jokatzea oso zaila da, eta, lortzen denean, oso eskaera eta hitz generikoekin egiten da, adibidez, <em>we are the 99%<\/em> edo <em>\u00a1Democracia real YA!<\/em> adieraziz. Irakurketa-talde honetan, \u201corganizazioa\u201d eta \u201ckolektibitatea\u201d bezalako nozioez hitz egin nahi dugu, eta, horrez gain, gaur egun subjektu iraultzaile bat izateko dagoen aukeraz egin nahi dugu gogoeta.<\/p>\n<p>Hori lortzeko, egungo kapitalismoaren egoera aztertuko dugu, eta geure buruari galdetuko diogu ea zein motatako politikak izan daitezkeen kritiko, desiragarri eta eraginkor subsuntzio errealarenpean. Aldi berean, politika horiek praktika artistiko garaikideetan dituzten ondorioak ikertu nahi ditugu. Ildo horretan, agertzen ari diren teoria batzuk aztertuko ditugu, kapitalismoa gainditu nahi duten teoriak. Abiaburu gisa, Ray Brassier filosofoaren oraintsuko testu bat irakurriko dugu, bi joera teoriko hauek aztergai dituena: komunizazioa eta azelerazionismoa. Biak Marxengandik abiatu arren, zalantzan jartzen dute, subsuntzio errealarenpean, proletarioak subjektu iraultzailea direnik. Kasu horretan, komunizazioa ez dator bat <em>Tiqqun<\/em> edo <em>Komite ikusezinak<\/em> hitzaz egiten duen erabilerarekin; gehiago hurbiltzen da ezker muturreko talde marxista batzuek egiten duten teorizaziora, adibidez, <em>Th\u00e9orie Communiste<\/em>, <em>Endnotes<\/em>, <em>Blaumachen<\/em> edo <em>Riff-Raff<\/em> taldeetara \u2013talde horiek <em>SIC- International Journal for Communisation<\/em> argitaratzen dute denek batera\u2013.<\/p>\n<p>Azelerazionismo hitza Benjamin Noysek atera zuen 2008. urtean, Nick Land filosofo britainiarrari egindako kritika gisa. Landen tesiaren arabera, kapitalismoak ezaugarri askatzaile batzuk ditu, eta horiek hartzeko modukoak dira; are gehiago, azken hariraino eraman behar dira, errotikako aldaketa lortu ahal izateko. Ideia horrek 1968. urteko porrotean eta horren ondoriozko desilusioan du sorburua, eta Jean-Fran\u00e7ois Lyotarden <em>\u00c9conomie libidinale <\/em>eta Gilles Deleuze eta F\u00e9lix Guattariren <em>L\u00b4Anti-Edipe<\/em> dira bere erreferente historikoak. Orain dela gutxi, Alex Williamsek eta Nick Srnicek-ek berriz aztertu dute azelerazionismo nozioa, \u201c#Accelerate Manifesto\u201d manifestuan. Batzuek \u201cErrealismo espekulatibo\u201d izenez ezagutzen den mugimendu filosofikoaren adierazpen politiko gisa deskribatu dute manifestua. Arreta handia jarri zaio, eta Toni Negri bezalako pertsonaia gailenen iritziak jaso ditu.<\/p>\n<p>Komunizazioak, <em>Endnotes<\/em> taldeak ulertzen duen moduan, zuzenean suntsitzen du kapitala, bere burua balioesteko gai den balio gisa, eta, era berean, amaiera ematen die langileek langile gisa dituzten erreprodukzioko harremanei. Komunizazio nozioa \u201cprogramatismo\u201d ideiaren aurrez aurre azaltzen da: klase-borrokaren praktika eta teoria horren arabera, askapenerako bidean, proletarioek etorkizuneko organizazio sozial baten oinarrizko osagaiak aurkitzen dituzte, lortu nahi den programa bilakatzen den erakundearenak. Aitzitik, azelerazionismoaren politikei jarraiki, \u201cprogramatismo\u201d mota bat, posiblea izateaz gain, beharrezkoa da, kapitalismo berantiarraren konkistak eta teknologiak gordetzeko, aldi berean, balio-sistema eta gobernantzako egiturak gainditzen diren bitartean. Bi ikuspegi desberdin aurkitzen ditugu hemen, geure etorkizunaz gogoeta egiteko moduez. Hortik, funtsezkoak diren bi galdera hauek sortzen dira: balio-sistema kapitalistak erabat manipulatzen al du pentsamendua, edo erabili ahal dugu salgai bihurtzen gaituzten prozesuak ulertzeko? Nola egin dezakegu hausnarketa arlo kontzeptualaren eta sozialaren arteko harremanaz praktikan?<\/p>\n<p>Galdera horiek jendarte kapitalista guztiei egokitu ahal zaizkie, baina guztiz egokiak dira hemen, Bilbon. Izan ere, Euskal Herriko testuinguru berezia aintzat hartuta, egoera politiko berria azaldu da ETAren su-etenaren ondoren. Era berean, Estatu espainiarrean, hamaika borroka eta manifestazio izaten ari dira murrizketa ekonomikoen aurka, eta larderiaz gobernatzen duen administrazioak gobernari ustelek babestutako kapitala sustatzen du. Nola jarri harremanetan teoria horiek testuinguru zehatz horrekin?<\/p>\n<p><strong>Irakurketa-saioa 10:00etatik 14:00etara izango da. Parte hartzeko, idatzi helbide honetara:<\/strong> <strong><a href=\"mailto:bulegoa@bulegoa.org\">bulegoa@bulegoa.org<\/a><br \/>\n<\/strong><br \/>\n<strong>Proposatutako testuak: <\/strong><br \/>\n\u201cHistoria de la subsunci\u00f3n\u201d, Endnotes<br \/>\n<a href=\"http:\/\/endnotes.org.uk\/es\/endnotes-the-history-of-subsumption\">http:\/\/endnotes.org.uk\/es\/endnotes-the-history-of-subsumption<\/a><\/p>\n<p>\u201cComunizaci\u00f3n y teor\u00eda de la forma-valor\u201d, Endnotes<br \/>\n<a href=\"http:\/\/endnotes.org.uk\/es\/endnotes-communisation-and-value-form-theory\">http:\/\/endnotes.org.uk\/es\/endnotes-communisation-and-value-form-theory<\/a><\/p>\n<p>* \u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldeak egingo dituen bost saioetatik bigarrena da hau. Saioei amaiera emateko, lantegi bat izango da 2014ko azaroaren 29an. <strong>Loty Negarti<\/strong> eta <strong>Mattin<\/strong> arduratuko dira irakurketa-saioak eta mintegia koordinatzeaz.<\/p>\n<p>Erabili dugun bibliografia ingelesez dago, salbuespen bat edo beste kenduta, adibidez, bigarren saio honetakoa, kasu honetan testuen gaztelaniazko itzulpena izan baitugu. Iruzkinak eta eztabaidak gaztelaniaz izango dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cZer da subsuntzio erreala? Marxen arabera, \u2018subsuntzio formala\u2019 izeneko prozesuaren bidez, kapitalak aurrez zeuden lan-prozesu batzuk bereganatzen ditu: teknikak, merkatuak, produkzio-bideak, langileak etab. Hala ere, kapitalaren garapenak ezinbestez aldatzen ditu jendarteko harremanak eta lan egiteko moduak, bere beharrizanen arabera. Lan-prozesuen alderdi guztiak ekoizpen kapitalistaren menpe jarri ondoren, prozesu horien subsuntzio erreala izaten da, eta balioa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[86,49],"tags":[],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa* - Bulegoa z\/b<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa* - Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-05-18T22:00:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2017-08-01T15:52:03+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/04\/portada-bulegoa.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1200\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"430\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Richard\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/\",\"name\":\"\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa* - Bulegoa z\/b\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2014-05-18T22:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2017-08-01T15:52:03+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\"},\"description\":\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa*\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/\",\"name\":\"Bulegoa z\/b\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\",\"name\":\"Richard\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa* - Bulegoa z\/b","description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa* - Bulegoa z\/b","og_description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","og_url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/","og_site_name":"Bulegoa z\/b","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/","article_published_time":"2014-05-18T22:00:00+00:00","article_modified_time":"2017-08-01T15:52:03+00:00","og_image":[{"width":1200,"height":430,"url":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/04\/portada-bulegoa.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Richard","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@bulegoazb","twitter_site":"@bulegoazb","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/","url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/","name":"\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa* - Bulegoa z\/b","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website"},"datePublished":"2014-05-18T22:00:00+00:00","dateModified":"2017-08-01T15:52:03+00:00","author":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3"},"description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/zer-egin-subsuntzio-errealarenpean-irakurketa-taldearen-bigarren-saioa-2\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"\u201cZer egin subsuntzio errealarenpean?\u201d irakurketa-taldearen bigarren saioa*"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website","url":"https:\/\/bulegoa.org\/","name":"Bulegoa z\/b","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3","name":"Richard"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1857"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1857"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1857\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4797,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1857\/revisions\/4797"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1857"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1857"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1857"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}