{"id":1844,"date":"2013-12-09T00:00:00","date_gmt":"2013-12-08T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/"},"modified":"2019-10-21T11:34:31","modified_gmt":"2019-10-21T09:34:31","slug":"auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/","title":{"rendered":"Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia"},"content":{"rendered":"<p>2010eko udazkenean, gure bulegoa zabaldu eta berehala, Ana Vujanovi\u0107 eta Marta Popivodari gonbit egin genien TkH \u2013 Teoria Ibiltaria plataformaz ( <a href=\"http:\/\/www.tkh-generator.net\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">http:\/\/www.tkh-generator.net<\/a>\u00a0) hitz egitera etor zitezen. Plataforma hori 2000. urtean sortu zen Belgraden, hainbat artista, teorialari eta ikertzaileren ekimenez. Orduko hartan, Bulegoa Zenbaki Barik ekimena sostengatzen duen ingurunea ezagutu ahal izan zuten. Bulegoa z\/b sorrarazi zuen desira haiek zuten asmoaren antzekoa izan baitzen: teoria eta praktika artistikoaren arteko harremanak zabaltzea. Egun haietan, Asier Mendizabalekin aritu ginen hizketan, eta, hala, edukietan zeuden antzekotasunak antzeman genituen, eta batzuen eta besten arteko hurbilpenez ohartu ginen. Lehen aldi horren ondoren, 2013ko apirilean, bigarren bilera informala izan genuen Bojana Cveji\u0107rekin. Orduko hartan, berak Vujanovi\u0107rekin egin zuen ikerkuntza izan zuen hizpide, \u201cPerformancea eta auzi publikoa\u201d izenekoa. Ikerkuntza horren ondorioz, <em>Public Sphere by Performance<\/em> liburua argitaratu zuten, eta Popivodak <em>Jugoslavia: ideologiak gure gorputz kolektiboa nola mugitu zuen<\/em> filma egin zuen.<\/p>\n<p>Horiek horrela, geure buruari galdezka hasi ginen, Jugoslavia zaharreko auzi publikoaren performatibitateari buruzko hausnarketa batetik sortutako kezkak zein neurritaraino ote ziren garrantzizkoak gurea bezalako egoera batean, eta ea zein motatako hausnarketa ari zen egiten hemen berariaz. Ez soilik esfera publikoaz eta bere performatibitateaz. Beti aurkakotasun gisa aurkezten den banakako eta taldekoaren arteko harremanaz ere bai. Mendizabalek sakon hausnartu du gai horretaz, forma, ideologia eta auzi sozialaren arteko korapiloak aztertzen dituzten lanetan.<\/p>\n<p>Mintegi honen bidez, lau egileen hurbilpenak era publikoan, irekian eta partekatuan jarri nahi ditugu harremanetan. \u201cAuzi sozialaren ideologia eszenaratzen\u201d mintegian, hainbat hausnarketa aurkeztu nahi ditugu, gaur egun esfera publiko hori zein den eta forma zehatzen bidez bere ideologia nola ezagutarazten den gogoan erabiliz. Batzuetan, forma horiek etengabe egiten eta aldatzen ari diren ekintzak dira.<\/p>\n<p><strong>Mintegian parte hartu eta aukeratutako bibliografia jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Mintegia ingelesez izango da.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Zuzenean ikusi ahal izango da streaming bidez, hemen: ( <a href=\"http:\/\/www.tea-tron.com\/teatron\/TVTRON.do\">http:\/\/www.tea-tron.com\/teatron\/TVTRON.do<\/a> )<\/strong><\/p>\n<p>PROGRAMA<\/p>\n<p>11:00 \u2013 12:15. \u201cDantza-Gerra. GERRA DANTZAREN inkontziente politikoa zenean\u201d. Bojana Cveji\u0107<\/p>\n<p>12:15 \u2013 13:30. \u201cLurrak hartzea. Masak, plazak eta monumentuak\u201d. Asier Mendizabal<\/p>\n<p>13:30-14:00. Eztabaida<\/p>\n<p>14:00 \u2013 15:30. Bazkaltzeko atsedenaldia<\/p>\n<p>15:30 \u2013 16:45. \u201cIdeologiaren performancea egiten: <em>Immunitas<\/em> eta <em>communitas<\/em> jendarte demokratiko neoliberalean\u201d. Ana Vujanovi\u0107<\/p>\n<p>16:45 \u2013 18:30. <em>Jugoslavia: ideologiak gure gorputz kolektiboa nola mugitu zuen.<\/em> Marta Popivodaren aurkezpena<\/p>\n<p><strong>Hitzaldia.\u00a0\u201cDantza-Gerra. GERRA DANTZAREN inkontziente politikoa zenean\u201d. Bojana Cveji\u0107<\/strong><\/p>\n<p>\u201cDantza-gerra\u201d konbinazioak gerrako propaganda eta folkloreko gerla-dantzetako irudiak ekartzen dizkigu gogora \u2013 eta, hor, dantza eta dantzarien gorputzak erabiltzen dira entrenamendu militarra eta gudua irudikatzeko eta estetizatzeko\u2013. Hala ere, nik interes berezia dut ikuspegia aldatzeko, eta isomorfismoak eta gerra eta dantzaren arteko harreman zeharkakoak, saiheskakoak edo gramatikalak bilatzeko. Orduan, \u201cDantza-gerra\u201d arazo gisa agertzen da, antzerki-dantza modernoaren eta garaikidearen tradizio europar-amerikarraren ikuspegitik, gerra esplizituki arbuiatzen duten nozio eta irudi estetiko horietan. Hala, dantza modernoa banakako gorputzaren adierazpen demokratiko eta liberal gisa sortu zen XX. mendean. Gerra Hotzaren eta Vietnamgo gerraren garaietan, dantzak proba-saioak egin zituen, bakearen antzezpenak eta bizitza komunalaren antolamendu sozial harmonikoak eta alternatiboak egiteko. Gaur egun, esku-hartze militar arinek eta intentsitate baxuko eta epe luzeko gatazkek ordezkatzen dituzte bi arerioren arteko buruz buruko guduak, eta, horiek horrela, koreografia blokeatze politikoetatik harantz dabiltzan eragiketa arinen metafora gisa azaltzen da.<\/p>\n<p>Hitzaldi hau <em>Danse-guerre<\/em> erakusketa-proiektua jarri nuenean egin nuen ikerketaren emaitza da (Mus\u00e9e de la danse, Rennes, 2013ko irail-urria). Dantza eta gerraren arazoaren azterketa teorikoak \u201ckoreografia sozialaren\u201d metodo analitikoa erabiltzen du. 2011. eta 2012. urteetan Ana Vujanovi\u0107 eta Marta Popivodarekin batera egin nuen performancea eta arlo publikoari buruz egin nuen ikerketan txertatzen da kontzeptu hori.<\/p>\n<p><strong>\u201cLurrak hartzea. Masak, plazak eta monumentuak\u201d. Asier Mendizabal<\/strong><\/p>\n<p>Fluxua, emultsioa edo jaustea. Masaren irudikapen soziologikoen historia soziologiaren historia bera eta soziologiak masarekiko duen susmoaren historia da. Historia horrek fisikatik, kimikatik edo meteorologiatik mailegatutako metaforak aipatzen ditu behin eta berriz. Masak bere irudikapenaren aurrean agertzen duen saihespenezko izaera bere irudikapenaren betiereko motiboa da. Eta ezaugarritze horren aurreko mendeetako aurreiritziaz, susmo etengabea da, jendetzak, kontzeptuetan ez, irudietan katalizatzen duelako susmoa. Ideiaren transzendentzian ez, ikurraren immanentzian katalizatzen duelako susmoa.<\/p>\n<p><strong>\u201cIdeologiaren performancea egiten: Immunitas eta communitas jendarte demokratiko neoliberalean\u201d. Ana Vujanovi\u0107<\/strong><\/p>\n<p>Hitzaldiaren abiaburua Public Sphere by Performance (2012) liburua da. Bojana Cveji\u0107ek eta biok idatzi genuen liburu hori, Marta Popivodarekin egiten ari ginen \u201cPerformancea eta auzi publikoa\u201d ikerketa-proiektuaren barruan. Esfera publikoa esfera politiko gisa hartzen dut. Auzi hori publikoak zehazten du, publikoa kontzeptu sozial eta politiko gisa hartuta, eta performancearen ikasketetatik datorren agertoki publikoko\/publikoaren performanceari buruzko eztabaidak ere bai.<\/p>\n<p>Gaur egun ideologia nola eszenaratzen den lantzen duen auzi zehatzez hausnartzeko, berriz hartu eta piztu nahiko nuke Victor Turner-ek aurreko mendeko 60ko hamarkadan sartu zuen drama sozialaren kontzeptua. Kontzeptu horrek hastapeneko une horiek hartzen ditu ardatz gisa, gatazka biziagotzen deneko uneak, jendarteak ezagutzen dugun moduan dituen mugak marrazten ditu, eta bide ematen die auzi sozialaren forma berriei. Turner-en arabera, jarduera sozialak eta azaltzen ari diren eta drama soziala lantzen duten komunitate berriak (<em>communitas<\/em>) ez dira soilik superegitura sozial estandarrekoak \u2013arte eta kulturako performanceen ekoizpen estandarra bezala\u2013. Aitzitik, proto, meta edo anti-egitura bat dira. Beraz, drama sozialeko ekitaldi publikoek une horiek zehazten dituzte, une horietan oinarria eta superegitura ez baitira bata bestearekin egokitzen, eta, era horretan, gune bat zabaltzen baita jendarteak hausnarketa kritikoa egin ahal izan dezan, zer den gogoan erabiliz, nahiz eta oraindik ez jakin zer bilakatuko den.<\/p>\n<p><em><strong>Yugoslavia, How Ideology Moved Our Collective Body<\/strong><\/em><strong> (<em>Jugoslavia: ideologiak gure gorputz kolektiboa nola mugitu zuen<\/em>, 2013). Marta Popivoda<\/strong><\/p>\n<p>Film-saiakera hau ikerketa batean dago sartuta, eta oso ikuspegi pertsonala eskaintzen digu Jugoslavia sozialistako historiari eta bere amaiera dramatikoari eta oraintsuko eraldaketari buruz, hainbat estatu nazional demokratiko baitaude gaur egun garai batean Jugoslavia zegoen tokian. Bi arrazoik bultzatu naute atzerantz begiratzera, hedabideetako irudietan bila aritzera, eta bere burua gune publikoan eszenaratuz sistema sozial hura nola aldatu zen arakatzera: estatua desegiteko esperientzia, eta Serbian klase-sistema kapitalista eta \u201cbasatia\u201d berrezartzeko izan den prozesua.<\/p>\n<p>Parisko Les Laboratoires d\u2019Aubervillierseko TkH \u2013 Teoria Ibiltaria talde teoriko-artistikoko kide diren Ana Vujanovi\u0107, Bojana Cveji\u0107 eta Marta Popivodak garatu duten \u201cPerformancea eta auzi publikoa\u201d bi urteko iraupeneko proiektuan sartuta dago filma.<\/p>\n<p><strong>BIOGRAFIAK<\/strong><\/p>\n<p><strong>Bojana Cveji\u0107<\/strong> (Belgrad) performancearen teorialaria eta performer-a da, eta Bruselan bizi da. TkH \u2013 Teoria ibiltaria argitaratze-taldea sortu zuen kideetako bat da, eta hainbat proiektu eta argitalpen atera ditu talde horrekin. Musikologiako prestakuntza jaso zuen, eta filosofiako doktorea da Londresko Centre for Research in Modern European Philosophytik. Dantza, opera eta antzerkiko hainbat piezatako egilekidea eta lankidea izan da 1996tik hona. Urte horrexetatik aurrera, operako bost pieza zuzendu ditu Belgraden, azkena Don Giovanni izenekoa, BITEFen, Belgraden, 2008an. Hona zein diren idatzi dituen azken liburuak: <em>Public Sphere by Performance,<\/em> Ana Vujanovi\u00e6rekin lankidetzan idatzia (b_books, Berlin, 2012), <em>Parallel Slalom: Lexicon of Nonaligned Poetics,<\/em> G. S. Prista\u0161ekin batera argitaratua (TkH\/CDU, Belgrad\/Zagreb, 2013), <em>En Atendant &amp; Cesena: A Choreographer\u2019s Score,<\/em> A.T. De Keersmaeker-ekin lankidetzan idatzia (Mercator, Brusela, 2013). Cveji\u0107ek eskolak ematen ditu hainbat dantza-programatan eta performanceetan, Europan (P.A.R.T.S, Brusela; DOCH University of Dance and Circus, Stockholm; SNDO, Amsterdam; etab.). Oraintsu egin dituen ikerketek koreografia soziala eta arte garaikideko indibidualismo liberalaren kritika dituzte ardatz.<\/p>\n<p><strong>Asier Mendizabal<\/strong> (Ordizia, 1973) Bilbon bizi da. Bere praktika eskulturari lotuta dago, hainbat baliabide eta prozedura uztartzen ditu, eta idazketa erabili ohi du maiz. Banakako erakusketak jarri ditu leku hauetan: Hordaland Kunstsenter, Bergen, Norvegia; Raven Row, Londres; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sof\u00eda, Madrid; Culturgest, Lisboa; DAE ekoizpen-plataformarekin bat, Donostia-San Sebasti\u00e1n, eta MACBA, Museu d\u2019Art Contemporani, Barcelona. Bestetik, taldeko erakusketa hauetan hartu du parte: <em>IllumiNATIONS, <\/em>Veneziako 54. Bienala; <em>Scenarios about Europe: Scenario 3.<\/em> Galerie f\u00fcr Zeitgen\u00f6ssische Kunst, Leipzig; <em>In the First Circle<\/em> Fundaci\u00f3 T\u00e0pies, Bartzelona; <em>\u00c0s Artes, Cidad\u00e3os,<\/em> Museu Serralves, Porto; <em>Chacun a son G\u00f4ut,<\/em> Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo; <em>Despr\u00e9s de la not\u00edcia,<\/em> Centre de Cultura Contempor\u00e0nia de Barcelona; Manifesta 5, Donostia-San Sebasti\u00e1n; Taipeiko Bienala; <em>Insiders,<\/em> CAPC, Bordele; Fl\u00fcchtige Zeiten, Westf\u00e4lischer Kunstverein; <em>On Handlung,<\/em> Bukaresteko Bienala.<\/p>\n<p><strong>Ana Vujanovi\u0107<\/strong> (Berlin\/Hamburg\/Belgrad) freelance teorialaria, dramaturgoa eta arte performatibo garaikideetako kultura-langilea da. Belgradeko TkH \u2013 Teoria Ibiltaria plataforma teoriko-artistikoko argitaratze-taldeko kidea eta <em>TkH journal for performing arts theory <\/em>argitalpeneko argitaratze-burua da. Hitzaldiak eta tailerrak egin ditu hainbat unibertsitatetan eta hezkuntza-programa independentetan. Dramaturgo gisa, performancea, antzerkia, dantza eta bideoa lantzen ditu. Testuak argitaratzen ditu erregulartasunez aldizkari eta bildumetan, eta lau liburu idatzi ditu, azkena, <em>Public Sphere by Performance<\/em> izenekoa, Bojana Cveji\u0107ekin batera egindakoa. Une honetan, irakasle gonbidatua da Hamburgeko Unibertsitateko Performance Ikasketen sailean. Azken urteetan, jendarte kapitalista neoliberaletan politikaren eta performancearen artean dauden elkarketak hartu ditu aztergai gisa.<\/p>\n<p><strong>Marta Popivoda<\/strong> zinemagilea eta kultura-ekoizlea 1982an jaio zen Belgraden, eta hiri hori eta Berlin artean bizi da. Zinema eta Telebistako Zuzendaritzan graduatua da, Belgradeko Arte Dramatikoen Fakultatean, eta zinema esperimentaleko graduatu ondoko ikasketa-programa bat egin du, Berlingo Arteen Unibertsitateko Arte eta Hedabideak sailean. TkH \u2013 Teoria ibiltariko argitaratze-taldeko kidea da. Belgradeko plataforma teoriko-praktiko horren barruan, tokiko eta nazioarteko arte- eta kultura-arloko hainbat proiektu abiarazi ditu, eta haietan hartu du parte, hala nola, Zinema_ilegalean. Nazioartean aurkeztu ditu bere lanak, zinema-jaialdietan eta argazki, instalazio eta bideoko erakusketetan.<em> Yugoslavia, How Ideology Moved Our Collective Body,<\/em> bere filmarik berriena, Berlinaleko 63. ekitaldian aurkeztu zen, eta Sarajevoko zinema-jaialdiko 19. ekitaldian Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2010eko udazkenean, gure bulegoa zabaldu eta berehala, Ana Vujanovi\u0107 eta Marta Popivodari gonbit egin genien TkH \u2013 Teoria Ibiltaria plataformaz ( http:\/\/www.tkh-generator.net\u00a0) hitz egitera etor zitezen. Plataforma hori 2000. urtean sortu zen Belgraden, hainbat artista, teorialari eta ikertzaileren ekimenez. Orduko hartan, Bulegoa Zenbaki Barik ekimena sostengatzen duen ingurunea ezagutu ahal izan zuten. Bulegoa z\/b sorrarazi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":9703,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[46],"tags":[],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia - Bulegoa z\/b<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia - Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-12-08T23:00:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2019-10-21T09:34:31+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2013\/12\/MG_2099-copia-1-1000x666.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1000\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"666\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Richard\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/\",\"name\":\"Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia - Bulegoa z\/b\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-12-08T23:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2019-10-21T09:34:31+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\"},\"description\":\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/\",\"name\":\"Bulegoa z\/b\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\",\"name\":\"Richard\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia - Bulegoa z\/b","description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia - Bulegoa z\/b","og_description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","og_url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/","og_site_name":"Bulegoa z\/b","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/","article_published_time":"2013-12-08T23:00:00+00:00","article_modified_time":"2019-10-21T09:34:31+00:00","og_image":[{"width":1000,"height":666,"url":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2013\/12\/MG_2099-copia-1-1000x666.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Richard","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@bulegoazb","twitter_site":"@bulegoazb","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/","url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/","name":"Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia - Bulegoa z\/b","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website"},"datePublished":"2013-12-08T23:00:00+00:00","dateModified":"2019-10-21T09:34:31+00:00","author":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3"},"description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/auzi-sozialaren-ideologiak-eszenaratzen-mintegia\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Auzi sozialaren ideologiak eszenaratzen. Mintegia"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website","url":"https:\/\/bulegoa.org\/","name":"Bulegoa z\/b","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3","name":"Richard"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1844"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1844"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1844\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9707,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1844\/revisions\/9707"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9703"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1844"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1844"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1844"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}