{"id":1827,"date":"2013-03-21T00:00:00","date_gmt":"2013-03-20T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/"},"modified":"2017-09-11T13:19:47","modified_gmt":"2017-09-11T11:19:47","slug":"glosarioa-denbora-bojana-kunst","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/","title":{"rendered":"Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst*"},"content":{"rendered":"<p>Bojana Kunstek \u201cGlosarioko\u201d saio bat aurkeztuko du \u201cdenboraren\u201d ideiaren inguruan. Filosofo, dramaturgo eta performancearen teorialari honek \u201cAlferrikako denbora\u201d (2013) testua proposatzen du, etortzen diren ikusleekin hizketan aritzeko aurrerapen gisa.<\/p>\n<p><strong>Saioan parte hartu eta testu osoa gaztelaniaz jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: <a href=\"mailto:bulegoa@bulegoa.org\">bulegoa@bulegoa.org<\/a>. Saioa ingelesez izango da.<\/strong><\/p>\n<p>Jarraian, \u201cAlferrikako denbora\u201d testutik ateratako pasarte batzuk jarri ditugu:<\/p>\n<p>\u201cDenboraren nozioari buruz hausnarketa egiten dudanean, gehienbat, artistek lanarekin duten harremana interesatzen zait, batez ere lan horren erabilgarritasunarekin eta izaera emankorrarekin duten harremana, horrek artisten bizitzako alderdi guztietan baitu eragina (eta, era horretan, bizitza eta lanaren arteko bat-egitetzat hartzen baita). Egia da gaur egun jarduera- eta lan-mota asko (ez bakarrik artistikoak) \u2018alferrikako\u2019 eta premiagabeko bilakatzen ari direla. Hala ere, aldi berean, gaur egun balio emankor bilakatu behar da alferrikakotasun oro. (\u2026)\u201d<\/p>\n<p>\u201c<em>Artista lanean<\/em> izenburu esanguratsua duen argazki-sailean, jatorri kroaziarra duen Mladen Stilinovi\u0107 artista kontzeptuala lotan agertzen da bere ohean, manta batez estalita, hainbat jarreratan ezarrita. 1992. urtean, artista horrek \u2018Alferkeriaren laudorioa\u2019 izeneko testua eman zuen argitara, eta, bertan, Ekialdeko eta Mendebaldeko Europan alferkeriari buruz dauden kontzeptu desberdinak erkatzen jarraitu zuen (mundu sozialista eta kapitalista). XX. mendeko 90eko hamarkadaren hasieran, Stilinovi\u0107ek interpretazio interesgarri bat egin zuen, eta, nire ustez, oihartzun berezia du une honetan. (\u2026)\u201d<\/p>\n<p>\u201c(\u2026)\u201d<\/p>\n<p>\u201c(\u2026) Hori dela-eta, artistek etengabe egiten dute lan, eta, aldi berean, era kritikoan aztertu behar dute beren lana beti. Berdin dio zenbateraino diren alfer. Haien keinuetako bakoitza lan bilakatu behar da ezinbestez, eta artistek berek egiten ez badute, haien lana ikusgai jartzen eta balioesten duten instituzioen eta sistemako beste atal batzuen bidez egin beharko da. (\u2026) Aaron Schuster filosofoaren ustez, arazorik handiena da, azkenean, alferkeria neoliberalismoaren mende jarri dela, nahiz eta horren azpian dagoen osagai bat izan. \u201cLaneko etika protestantea ez bezala, laneko etika postmodernoa, funtsean, alferkeria-mota onargarri eta gidatu bat da. Bartleby pertsonaiaren izaera enigmatikoa eta tragikoa fartsa unibertsal bilakatu da, gaur egungo bizitza korporatiboaren zentzugabekeria\u201d (Schuster, 2011). Schuster-i jarraiki, horiek horrela, argi ulertzen da planeta osoko alferkeriaren maisuetako batzuk kreditu-kalifikazioko agentziak izatea, konpainia horiek eragin handia baitute planeta osoaren patuan, nahiz eta \u2018iritziak besterik ez\u2019 eman eta jendaurrean inolako kontu-arrazoirik ez eman. Alferkeria etorkizunarekin espekulazioan aritzen diren horiek lantzen duten etika postmoderno berri gisa aurkezten den bitartean, artistek etengabe egiten dute lan, eredu kritikoak sortzen, hausnarketa egiten, erne jarrarazten, zalantzan jartzen, zirikatzen eta jendaurrean parte hartzen era batera edo bestera. Hala ere, absurdoena da, sarritan, bizkarroitzat hartzen direla artistak, pentsamendu askeko aukerazaletzat, merkatu \u2018askean\u2019 kokatu beharrean, finantziazio publikoa behar baitute. Nire ustez, gaitzespen horiek harremanetan jarri behar ditugu kapitalismoaren azpian dagoen alferkeriaren hedapenarekin. Izan ere, haren gogoetak eta konponbide sortzaileak barreia daitezen, aldi berean, ezinbestez ezabatu behar da publikotasunaren esfera antagonista, ondasun erkidea den eta hala balioesten den guztia. Artistek esfera publiko horretan aritu behar dute gogotsu. Artearen eta kapitalismoaren arteko hurbiltasunak praktika asko zalantzan jartzen baditu ere, arteak zeregin garrantzitsua betetzen du alde soziala eraikitzeko. (\u2026) Ildo horretan, artistak ez du alferkeriaren eta alferrikako denboraren abantaila bere alde; ez, behintzat, bere abantaila taktika berezi bilakatzen ez badu aldi baterako molde horiek beste batzuekin partekatzeko.\u201d<\/p>\n<p><strong>Bojana Kunst.<\/strong>\u00a0Filosofoa, dramaturgoa eta performancearen teorialaria da. Antzerki Aplikatuko Ikasketen Institutuko irakaslea da, Justus Liebig University Giessen-en, eta koreografiari eta performanceari buruzko nazioarteko masterreko programa bat zuzentzen du bertan. <em>Maska, Amfiteater eta Performance Research<\/em> aldizkarietako argitalpen-kontseiluko kidea da. Bere saiakerak hainbat aldizkari eta argitalpenetan azaldu dira, eta irakaskuntzan jardun du Europako unibertsitate askotan. Hainbat liburu eman ditu argitara, besteak beste, <em>Ezinezko gorputza<\/em> (<em>Nemogo\u010de telo,<\/em> Ljubljana, 1999) eta <em>Lotura arriskutsuak: gorputza, filosofia eta artifizialtasunarekiko harremana<\/em> (<em>Nevarne Povezave: Telo, Filozofija in Razmerje do Umetnega,<\/em> Ljubljana, 2004). Bestetik, monografiko hauek argitaratu ditu: \u201cWork and Collaboration Processes within Contemporary Performing Arts\u201d (\u201cLana eta lankidetzako prozesuak arte performatibo garaikideetan\u201d, <em>Amfiteater \/ Maska,<\/em> Ljubljana, 2006), \u201cArtist at Work. Arte eta kapitalismoaren arteko hurbiltasuna\u201d (<em>Maska,<\/em> Ljubljana, argitaratzeko bidean), \u201cPerformancea eta lana\u201d (Gabriele Kleinekin batera argitaratua, <em>Performance Research,<\/em> argitaratzeko bidean).<\/p>\n<p>*\u201cGlosarioko\u201d saio hau Azala espazioarekin elkarlanean egingo dugu, Bojana Kunstek \u201cDenboraren orainaldia: denborazkotasuna performancean\u201d izeneko mintegia gidatuko baitu Azalan, 2013ko martxoaren 21a eta 25a bitartean.<\/p>\n<p>( <a target=\"_blank\" href=\"http:\/\/www.azala.es\">http:\/\/www.azala.es<\/a> )<\/p>\n<p><span class=\"inline inline-left\"><img loading=\"lazy\" width=\"211\" height=\"80\" class=\"image image-preview \" title=\"\" alt=\"\" src=\"https:\/\/bulegoa.org\/sites\/default\/files\/images\/logo_azala_80.jpg\" \/><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bojana Kunstek \u201cGlosarioko\u201d saio bat aurkeztuko du \u201cdenboraren\u201d ideiaren inguruan. Filosofo, dramaturgo eta performancearen teorialari honek \u201cAlferrikako denbora\u201d (2013) testua proposatzen du, etortzen diren ikusleekin hizketan aritzeko aurrerapen gisa. Saioan parte hartu eta testu osoa gaztelaniaz jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org. Saioa ingelesez izango da. Jarraian, \u201cAlferrikako denbora\u201d testutik ateratako pasarte batzuk jarri [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":3440,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[46],"tags":[],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst* - Bulegoa z\/b<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst* - Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-03-20T23:00:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2017-09-11T11:19:47+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/bojana_kunst_01.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"640\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"426\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Richard\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/\",\"name\":\"Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst* - Bulegoa z\/b\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-03-20T23:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2017-09-11T11:19:47+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\"},\"description\":\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst*\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/\",\"name\":\"Bulegoa z\/b\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\",\"name\":\"Richard\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst* - Bulegoa z\/b","description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst* - Bulegoa z\/b","og_description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","og_url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/","og_site_name":"Bulegoa z\/b","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/","article_published_time":"2013-03-20T23:00:00+00:00","article_modified_time":"2017-09-11T11:19:47+00:00","og_image":[{"width":640,"height":426,"url":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/bojana_kunst_01.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Richard","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@bulegoazb","twitter_site":"@bulegoazb","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/","url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/","name":"Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst* - Bulegoa z\/b","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website"},"datePublished":"2013-03-20T23:00:00+00:00","dateModified":"2017-09-11T11:19:47+00:00","author":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3"},"description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/glosarioa-denbora-bojana-kunst\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Glosarioa: DENBORA. Bojana Kunst*"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website","url":"https:\/\/bulegoa.org\/","name":"Bulegoa z\/b","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3","name":"Richard"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1827"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1827"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1827\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4370,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1827\/revisions\/4370"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3440"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1827"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1827"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1827"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}