{"id":1823,"date":"2013-01-22T00:00:00","date_gmt":"2013-01-21T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/"},"modified":"2017-09-11T13:19:46","modified_gmt":"2017-09-11T11:19:46","slug":"ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/","title":{"rendered":"EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak?"},"content":{"rendered":"<p>Mintegi honetan, erakusketako formatu garaikide batean ehunak erakusteko gaia landuko dugu. Goizean zehar hainbat aurkezpen egingo dira, non ehunek arte garaikidearen praktikan eta komisariotzaren jardueran gaur egun betetzen duten lekua aztertuko dugu. Artistek eta komisarioek adibideak azalduko dituzte, ehunek \u2013material, metafora edo artxibo gisa\u2013 arte garaikidearen barruan izan dezaketen ahalmena aztertu baitute.<\/p>\n<p>EHUNAK: OPEN LETTER<\/p>\n<p><em>OPEN LETTER<\/em>\u00a0ekimenean, hainbat eztabaida, erakusketa, mintegi eta aurkezpen egin dira, eta horien bidez, ehunek arte garaikidean betetzen duten eginkizuna, eta haien historia, materialtasuna eta mintzaira aztertzen dira. Tailerraren izena, Bauhauseko Anni Albers teorialari, irakasle eta artista alemanak 1958. urtean egin zuen tapizetik jaso dugu. Emankorra den baina gutxitan ikertu den ekoizpen artistikoaren esparru hori ikertuko dugu, eta hurbileko garaietan artisten artean izan duen goraldi berria azalduko dugu. Ehuna kulturako teknikarik zaharrenetako bat da, eta oinarrizko eginkizuna bete zuen industrializazioren eta modernizazioaren historian. Izan ere, funtsezko osagaia izan da kultura eta gizartea antolatzeko, eta eragile nagusia estiloaren historian eta gustua eta mintzaira estetikoaren sorreran; era berean, adierazle egokia izan da ideologia eta gizarteko ohituretan izandako aldaketak ikusteko. Arte Ederren historian, ehunek zeregin garrantzitsua bete dute, baina maiz ez zaie duten balioa aitortu.\u00a0<em>EHUNAK: OPEN LETTER<\/em>\u00a0tailerra, euskarriaren azterketa berezi bat izan beharrean, kontzeptualagoa izango da, eta historia hori ikertuko du, praktika eta diskurtso artistiko garaikideekin harremanetan jarrita.<\/p>\n<p>PROGRAMA<\/p>\n<p>10:00 \u2013 10:30: Ongietorria eta aurkezpena Leire Vergararen eskutik<\/p>\n<p>10:30 \u2013 11:15: Grant Watson (komisarioa, Londres),\u00a0\u201c<em>Artea eta gizarte-ehuna,<\/em> erakusteko eta ikertzeko proiektu gisa\u201d<\/p>\n<p>11:15 \u2013 12:00: Leonor Antunes (artista, Lisboa),\u00a0\u201cHariaren ideia\u201d<\/p>\n<p>12:00 \u2013 12:15: Kafea hartzeko geldiunea<\/p>\n<p>12:15 \u2013 13:00: Rike Frank (komisarioa, Berlin),\u00a0\u201cMaterialak erakusketa batean\u201d<\/p>\n<p>13:00 \u2013 13:50: Wendelien van Oldenborg (artista, Rotterdam),\u00a0<em>La Javanaise<\/em><\/p>\n<p>14:00 \u2013 14:30: Tailerraren laburpena<\/p>\n<p><em>EHUNAK: OPEN LETTER<\/em>\u00a0tailerra lagun hauek egindako proiektu bat da: Rike Frank (Berlin\/Leipzig), Grant Watson (Londres), Sabeth Buchmann (Viena) eta Leire Vergara (Bilbo). Erakunde hauekin lankidetzan arituta prestatu dute: Akademie der Bildenden K\u00fcnste Wien; Bulegoa z\/b, Bilbo; INIVA, Londres; Galerie f\u00fcr Zeitgen\u00f6ssische Kunst eta mzin, Leipzig; Allianz Kulturstiftung, eta Kulturstiftung des Freistaates Sachsen.<\/p>\n<p><em><strong>Allianz Kulturstiftungek ordaindu du ekimen hau.<\/strong><\/em><\/p>\n<p><span class=\"inline inline-none\"><img loading=\"lazy\" width=\"200\" height=\"56\" class=\"image image-preview \" title=\"\" alt=\"\" src=\"https:\/\/bulegoa.org\/sites\/default\/files\/images\/logo_allianz_b_n.jpg\" \/><\/span><\/p>\n<p><strong>Leonor Antunes<\/strong>\u00a0Berlin eta Lisboa artean bizi den artista bat da. Antunesek haria lantzen du, material eta ideia gisa, sortzeko eta espazioa zehazteko eta zatitzeko osagai hori nola erabiltzen den ikertu nahi duelako. Bere txostenean, Ariadnaren hariaren mitoa aipatuko du, eta harien bidez gunean sareak eta bilbeak eratzen dituzten lanen aukeraketa bat egingo du. Bere banakako azken erakusketen artean, hauek nabarmenduko ditugu: discrepancias con M.G., Mexikoko Museo El Eco;\u00a0camina por ah\u00ed. mira por aqu\u00ed\u00a0Madrilgo Reina Sof\u00eda Museoa; eta Villa, Oportoko Serralves Fundazioa (Portugal), Kunstverein Dusseldorf (Alemania) eta Parisko Muse\u00e9 d&#8217;Art Moderne de la Ville (Frantzia). Taldeko erakusketa hauetan hartu du parte: Kunsthalle, Zurich; The Museum of Contemporary Art, Chicago; CAPC Bordeaux (Frantzia) eta Singapurreko Bienala.<\/p>\n<p><strong>Rike Frank<\/strong>\u00a0komisario independentea da, eta Berlinen bizi da. Zinema, komunikabideen teoria eta filosofia ikasi zuen, eta gaur egun teorialari eta komisario independente gisa aritzen da Berlindik. Kassel hiriko <em>documenta 12<\/em> erakusketako komisariotzako bulegoa zuzendu zuen. 2001. eta 2005. urteen artean, Vienna Secessioneko komisarioa izan zen, eta, bertan, banakako erakusketak egin, eta katalogoak eta artista-liburuak argitaratu zituen lagun hauekin batera: Ayse Erkmen, Henrik Olesen, Andrea Geyer, Brian Jungen, Silvia Kolbowski, Henrik H\u00e5kansson, Ines Doujak, Josephine Pryde, Mary Heilman, Carolina Caycedo, Michael Beutler, Jeroen de Rijke\/Willem de Rooij, Christopher Williams, Carola Dertnig, Monica Bonvicini\/Sam Durant eta Michael Krebber. Horrez gain, <em>MVCBiotechnologies<\/em>\u00a0antolatu zuen, hau da, Minerva Cuevas artista mexikarraren lehenbiziko banakako erakusketa garrantzitsua izan zena (2001). 2001. urtea iritsi aurretik, hainbat erakusketa eta zinema eta bideoko programatako komisarioa izan zen, Stefan Gy\u00f6ngy\u00f6sirekin batera,\u00a0<em>Best Before<\/em>\u00a0izenpean. Nazioarteko arte-aldizkarietan eta erakusketen katalogoetan argitaratzen ditu saiakerak. Koloniako European Kunsthalleko programazioaren arduraduna da, Astrid Wege eta Anders Kreuger-ekin batera. 2009. eta 2010. urteen artean, European Kunsthallek gonbidatu gisa egin zuen New Yorkeko Ludlow\u00a038 erakusketa-guneko komisariotza-lana. 2010etik aurrera, ikertzaile gisa aritu da, Leipzigeko Ikusmen Arteen Akademian, eta, era berean, 2012ra arte, erakusketa-guneko komisarioa izan da akademia horretan.<\/p>\n<p><strong>Wendelien van Oldenborgh<\/strong>\u00a0Rotterdamen bizi den artista bat da. Orain dela gutxi egin duen filma erakutsiko du:\u00a0<em>La Javanaise,<\/em>\u00a02012-2013an Amsterdameko Stedelijk Bureaun proiektatutakoa. Van Oldenborghek sortzen dituen lanek gizarteko baldintzak islatzen dituzte, eta arlo publikoan izaten diren harremanak eta keinuak hartzen dituzte jomugatzat. Zinemagintzako euskarria baliatzen du, ekoizteko metodologia gisa eta aurkezteko dauden molde desberdinak egituratzeko oinarrizko mintzaira moduan. Sarritan, jendaurreko zinemagintzako filmaketaren formatura jotzen du, eta elkarlanean aritzen da hainbat eszenatan parte hartzen duten lagunekin, gidoia batera ekoizteko eta obra bukaerako emaitzarantz bideratzeko. Erakusketa ugari egin ditu eta bienal hauetan hartu du parte: Veneziako Bienala (2011), Moskuko 4. Bienala, S\u00e3o Pauloko 29. Bienala (2010) eta Istanbulgo 9. Bienala (2009).<\/p>\n<p><strong>Leire Vergara<\/strong>\u00a0komisario independentea da, Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Bulegoa z\/b sortu zuen, Beatriz Cavia, Isabel de Naver\u00e1n eta Miren Jaiorekin batera. Arte- eta jakintza-arloko bulego independente hori Bilbon kokatuta dago, eta ondoko ikerketa-ildoen inguruan sortu zen: historizazio-prozesuak, kulturako itzulpena, performatibitatea, gorputza, postkolonialismoa, teoria soziala, artxiboko estrategiak eta hezkuntza. 2006. eta 2009. urteen artean, Bilboko Rekalde Aretoko komisarioa izan zen. Denboraldi horretan, bere programaren jomuga espreski egindako proiektuak sortzea izan zen, kubo zuriaren mugetatik harantz joko zuten forma berriak ikertuko zituzten proiektuak. Horrez gain, konpromiso sendoa hartu zuen arte-arloko hezkuntzarekin, eta, ildo horretan, erakusketen programari begira funtsezkoak izan ziren hitzaldiak, tailerrak eta biltzarrak antolatu zituen. 2002. eta 2005. urteen artean, arte independentea ekoizteko DAE (Donostiako Arte Ekinbideak) egitura zuzendu zuen Peio Aguirrerekin batera, Donostian. Arte- eta kultura-esparruko katalogo eta argitalpen askotan eman ditu argitara artikuluak. Doktoregaia da Goldsmiths Collegeko Visual Cultures saileko\u00a0<em>Curatorial Knowledge<\/em>\u00a0programan (Londres) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Sailean.<\/p>\n<p><strong>Grant Watson<\/strong>\u00a0komisarioa eta teorilaria Londresen bizi da. Komisario senior eta ikertzaile elkartu gisa aritzen da lanean (lanaldi laburrean), Londresko Institute of International Visual Arts-en (Iniva). Bertan, Nilbar Gures eta Sheela Gowda bezalako artisten erakusketak antolatu ditu,\u00a0<em>Social Fabric<\/em>\u00a0izeneko erakusketa ibiltariko komisarioa izan da (Lund, Mumbai, Stuttgart eta Berlinen egondako erakusketakoa), eta\u00a0<em>Keyword<\/em>\u00a0hitzaldiak prestatu ditu txostengile hauek izanda: Judith Butler, Coco Fusco eta Otolith Group (horren emaitza\u00a0<em>Keywords<\/em>\u00a0erakusketa izango da, 2013. urtean Tate galeriarekin lankidetzan egingo dena). Bestetik, 2006. eta 2010. urteen artean, Museum van Hedendaagse Kunst Antwerpeneko (MuHKA) komisarioa izan zen; eta erakusketa hauek hartu zituen barne bere proiektuetan:\u00a0<em>Santhal Family positions around an Indian sculpture,\u00a0Cornelius Cardew, Search for the Spirit<\/em>\u00a0eta <em>Textiles Art and the Social Fabric.<\/em> Horrez gain,\u00a0<em>Keywords\u00a0<\/em>hitzaldien zikloa antolatu zuen lehenago. Horren aurretik, 2001. eta 2006. urteen artean, ikusmen-arteen programako komisarioa izan zen Dublingo Project arte-zentroan. Bertan, Irlandako eta nazioarteko artista garaikideen erakusketak antolatu zituen, eta gaikako proiektuak ere egin zituen, adibidez, komunismoari buruzko proiektu bat, erakusketaz gain, liburua eta irratsaioa ere bazituena. Watsonek Indiako arte modernoa eta garaikidea landu du, 1990eko hamarkadaren erdialdetik hona; eta gai horixe landu zuen <em>documenta 12<\/em> erakusketan. Bestalde, gai horren ingurukoa den\u00a0<em>Nasreen Mohamedi: Notes<\/em>\u00a0erakusketa antolatu zuen, beste lagun batzuekin batera, Norvegiako Office for Contemporary Art-en (OCA), eta gero erakusketa hori Europako bost aretotan egon zen ikusgai. Orain dituen proiektuen artean, <em>Open Letter<\/em> nabarmendu behar da, Allianz Kulturstiftungen babespean egiten ari den arteari buruzko ikerketa bat. Horrez gain, mandatuz eskatutako artikuluak idatzi ditu hainbat argitalpenetarako eta katalogotarako. Watsonek komisariotzako eta ikusmen-kulturako ikasketak egin zituen Curating and Visual Cultures programaren barruan, Londresko Goldsmiths Collegen; eta, gaur egun, doktoregaia da bertan. Bestalde, performancea ikertzen du, If I Can\u2019t Dance plataformaren bidez (Amsterdam), eta irakasle bisitaria da Holandako Dutch Art Instituten (Arnhem).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mintegi honetan, erakusketako formatu garaikide batean ehunak erakusteko gaia landuko dugu. Goizean zehar hainbat aurkezpen egingo dira, non ehunek arte garaikidearen praktikan eta komisariotzaren jardueran gaur egun betetzen duten lekua aztertuko dugu. Artistek eta komisarioek adibideak azalduko dituzte, ehunek \u2013material, metafora edo artxibo gisa\u2013 arte garaikidearen barruan izan dezaketen ahalmena aztertu baitute. EHUNAK: OPEN LETTER [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[46],"tags":[],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak? - Bulegoa z\/b<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak? - Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-01-21T23:00:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2017-09-11T11:19:46+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/sites\/default\/files\/images\/logo_allianz_b_n.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Richard\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/\",\"name\":\"EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak? - Bulegoa z\/b\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-01-21T23:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2017-09-11T11:19:46+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\"},\"description\":\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/\",\"name\":\"Bulegoa z\/b\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\",\"name\":\"Richard\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak? - Bulegoa z\/b","description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak? - Bulegoa z\/b","og_description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","og_url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/","og_site_name":"Bulegoa z\/b","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/","article_published_time":"2013-01-21T23:00:00+00:00","article_modified_time":"2017-09-11T11:19:46+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/bulegoa.org\/sites\/default\/files\/images\/logo_allianz_b_n.jpg"}],"author":"Richard","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@bulegoazb","twitter_site":"@bulegoazb","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/","url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/","name":"EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak? - Bulegoa z\/b","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website"},"datePublished":"2013-01-21T23:00:00+00:00","dateModified":"2017-09-11T11:19:46+00:00","author":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3"},"description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ehunak-open-letter-nola-erakutsi-ehunak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EHUNAK: OPEN LETTER. Nola erakutsi ehunak?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website","url":"https:\/\/bulegoa.org\/","name":"Bulegoa z\/b","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3","name":"Richard"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1823"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1823"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1823\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4367,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1823\/revisions\/4367"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1823"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1823"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1823"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}