{"id":1803,"date":"2012-03-30T00:00:00","date_gmt":"2012-03-29T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/"},"modified":"2017-09-11T13:19:40","modified_gmt":"2017-09-11T11:19:40","slug":"seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/","title":{"rendered":"\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d"},"content":{"rendered":"<p>XX. mendearen hasieratik, etxebizitza eraikitzea izan da proiektu modernoaren ardatz nagusietako bat, zehazki, norbanakoen bizitza eraldatzeko eta arautzeko xedea duen proiektuarena. Mugimendu modernoaren katalogo estandarizatuari jarraiki, etxebizitza berria orokortzean erabili diren forma horiek era askotako testuinguruetan ezarri dira, denbora- eta geografia-testuinguru desberdinetan. Era berean, izaera demokratikoa izan du. Ildo horretan, etxebizitza izateko eskubidea barne hartu da estatu sozialek sustatu eta bermatzeko modukotzat agindu dituzten eskubideen zerrendan.<\/p>\n<p>Gizarte-laguntzako etxebizitzek \u201cetxe merkeak\u201d, \u201cetxe herrikoiak\u201d edo \u201cgutxieneko etxeak\u201d izenak hartu izan dituzte. Une zehatzetan eraiki zituzten, talde-lana eginez eta lankidetzan arituz (euskaraz <em>auzolana <\/em>deitzen dena eginez). Zenbaitetan, mota horretako eskulana erabili zuten, programa ezkertiarretan jasota zeuden elkartasunezko oinarriei jarraiki. Beste kasu batzuetan, berriz, baliabide ekonomikoen gabezia izan zen horren arrazoia, artean, landa-giroko gizarte-moldeek eta molde aurremodernoek zutik irauten zuten tokietan, elkarri laguntza emanez lan egiteko sistemekin egiten baitzuten aurrera.<\/p>\n<p>Mintegian, elkarlana baliatu zuten bi kasuak aztertuko dira, hau da, mikrobrigaden sistemari jarraiki Kuban 70eko hamarkadan eraiki zituzten gizarte-laguntzako etxebizitzak, eta Tomas Bilbaoren Azkoitiko lorategi-etxea, 1926. urtekoa dena. Gero, Solokoetxeko gizarte-laguntzako etxebizitzak ikusiko ditugu; Solokoetxeko etxeak Calixto Emiliano de Amann y Amann-ek diseinatu, eta Tomas Bilbaok bultzatu zituen, Bilboko Udaleko Etxebizitzen Batzarreko burua zelako. Azkoitiko lorategi-etxea eta Solokoetxeko etxeak estatu espainiarrean, sustapen publikoko etxebizitzetan, izan ziren bi ereduen adierazgarri dira: etxebizitza jabetzan edukitzea, Primo de Riveraren diktaduraren garaian; eta alokairua eta udal-sustapeneko etxebizitzak, berriz, II. Errepublikaren sasoian.<br \/>\n\u00a0<br \/>\n<strong>\u201cTomas Bilbaok diseinatu zuen Azkoitiko lorategi-hiria\u201d. Imanol Mujika. 17:00h<\/strong><\/p>\n<p>Tomas Bilbaok 1926. urtean diseinatu zuen Azkoitiko lorategi-hiriaren edo \u201cetxe merkeen\u201d proiektua aztertuko du. Arkitektoa GATEPAC taldeko iparraldeko dibisioko kidea izan zen. CIAM (<em>Congr\u00e8s International d&#8217;Architecture Moderne<\/em>) biltzarrean sartuta zegoen GATEPAC taldeak mugimendu modernoa sustatu zuen estatu espainiarreko arkitekturan.<\/p>\n<p>\u201cBabes ofizialeko sustapeneko etxebizitzek beren bidea egin zuten. Oraindik zutik dagoena eta nolabaiteko garrantzia duena aintzat hartuta, 1920ko eta 1930eko hamarkadetan izan zen etxebizitza hauen hasiera, etxe merkeen itzalaren pean. Hasierako politika horri jarraiki, [\u2026] laguntzak eman nahi zizkioten gizarte-maila ertainari, etxebizitza jabetzan hartu ahal izan zezan. Arduradunek, enplegatuek, lanbide liberalekoek eta langile espezializatuek eratzen zuten gizarte-maila ertaina, besteak beste. Eskariaren sektore hori ez zen iristen hiri-zabalgunean zeuden prezioetara, eta gero eta arazo larriagoak zituen alokairuen prezioen igoera zela-eta. Sustapen horietako askoren oinarria enpresek emandako babesa izan zen. Hori dela-eta, Gipuzkoan, industria garatu zuten barnealdeko herrietan azaltzen da.\u201d<\/p>\n[78-80 or.: <em>Gipuzkoa: gu\u00eda de arquitectura, 1850-1960.<\/em> Nerea argitaletxea. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala \/ Gipuzkoako Foru Aldundia.]\n<p><strong>\u201cMikrobrigadak: istorio baten aldaerak\u201d. Florian Zeyfang, Lisa Schmidt-Colinet eta Alex Schmoeger. 18:00h<\/strong><\/p>\n<p>Lisa Schmidt-Colinetek, Alexander Schmoeger-ek eta Florian Zeyfangek Habanan lau hamarkadetan garatu egin diren \u201cmikrobrigaden\u201d programari buruz egin duten ikerketa azalduko dute. Aurretiaz Kuban izandako esperientziak abiaburutzat hartuta, arkitektoak\/artistak San Agustin, Alamar eta Habana inguruko beste hiri batzuk ikustera joan ziren 2011. urtean, elkarrizketak egiteko, hirigintzako egoera aztertzeko eta 2012an Habanan izango zen 11. Bienalerako proiektua prestatzeko asmoz.<\/p>\n<p>1971. urtean eratu ziren lehenbiziko mikrobrigadak, Kuban etxebizitza-arloan zegoen gabezia izugarriari aurre egiteko xedez. Langile batzuk zituzten ohiko zereginetatik baztertu, eta, taldeka bilduta, igeltsero hasi ziren lanean, lau eta bost solairuko apartamentu-eraikinak egiten. Gero, eraikin horiek langileen artean banatu zituzten, bakoitzak zituen beharrizanak eta erakundearen barruan egindako merituak aintzat hartuta. Eraikuntza-arloan profesionalak ez ziren lagunek parte har zezaten, aurrez fabrikatutako osagaien nazioarteko sistemak hartu zituzten, eta aurrez fabrikatutako osagaiak eta eskuz egindako osagaiak nahasten zituzten sistema berrietara egokitu zituzten. 1971. eta 1975. urteen artean, mikrobrigadek 18.000 eta 20.000 etxebizitza bitartean egin zituzten urtero, eta era horretan laguntza eman zuten etxebizitza gehiago eskuragarri jartzeko. Eraikitzeko materialen gabeziaren ondorioz, ekoizpenaren abiadura moteldu zen, eta 1978. urtean gobernuak programa murriztu zuen. Nolanahi ere, orain arte, hainbat ahalegin egin da jendeak landu zuen eraikuntza-kontzeptu interesgarri hau berriz pizteko.<\/p>\n<p>Egia da programa era kritikoan eztabaidatu behar dela; baina, edozein modutara, argi froga daiteke mikrobrigadek eraikuntza-eremu zabalak eraiki zituztela, hala hiriguneetan \u2013Habanako San Agustinen\u2013, nola gune irekietan \u2013hiriburutik zenbait kilometro ekialderantz dagoen Alamar-en\u2013. Etxebizitzen tipologia estandarrak landu zituzten, elkarren artean aldaera gutxi zituztenak; baina, hala ere, auzo konplexuak altxatu ahal izan zituzten, eta auzo horiek, gaur egun, bereziak eta desberdinak dira haien artean. \u201cMikrobrigadak. Istorio baten aldaerak\u201d izeneko ikerketak ikuspegi desberdinetatik aztertzen du gobernuak antolatu zituen eta bertako biztanleek eraiki zituzten hiri-auzo horien gertakaria, istorio koherente eta bakar bat eskaintzeko asmorik gabe.<\/p>\n<p><strong>\u201cBisita gidatua Calixto Emiliano de Amann y Amannek diseinatu zituen Solokoetxeko etxeetara\u201d. M\u00aa Mar Domingo. 19:00h<\/strong><\/p>\n<p>\u201cXIX. mendearen bukaeratik Bilbon etxebizitzari loturik azaldu zen arazo larria ez zen konpondu 30eko hamarkadaren hasieran, nahiz eta ordurako Etxe Merkeen Legea aski garatuta egon hirian. Bestalde, krisialdi sakona izan zen lan-esparruan, eta, horren ondorioz, 1931. urtearen bukaeran, Bilboko Udalak dei egin behar izan zuen Solokoetxe inguruan etxadi berria egiteko, Ricardo Bastidak 1918. urtean proiektatu zuen udal-auzoaren ondoan\u201d.<\/p>\n<p>\u201cLehiaketa horren bidez, arkitektura modernoari buruzko nazioarteko biltzarretan Europa osoan bultzatu zen etxebizitza arrazionalaren zalantzazko lehen urratsak egin ziren Bizkaian. Calixto Emiliano Amannek (1882-1942) egindako proposamena atera zen garaile, batera bildu baitzituen, alde batetik, etxebizitzen banaketa egokia eta arrazionala eta, bestetik, erosotasuna, espazioaren erabilera egokia eta ekonomia.\u201d<\/p>\n<p>\u201cZehaztasun gehiago hurrengo bisitan\u201d.<\/p>\n<p><strong>Mar\u00eda del Mar Domingo Hern\u00e1ndez.<\/strong> 2005. urtetik, Historian doktorea da Gironako Unibertsitatetik. Geografia eta Historia ikasi zuen EHUn, eta 1995ean lortu zuen lizentziatura. 1998. urtean, Portugaleteko Ikerketa Historikoko &#8220;Mariano Ciriquiain&#8221; VI. Saria eskuratu zuen. Aditua da arkitektura, hiri-garapen eta langileen etxebizitza bezalako gaietan, eta horri loturiko argitalpenak eta artikuluak landu ditu. Doktoregoko tesia: <em>\u201cVivienda obrera en Bilbao y el Bajo Nervi\u00f3n: las Casas Baratas, una nueva forma de alojamiento (1911-1936)\u201d<\/em>. Argitaratutako liburuak: <em>Construyendo Portugalete: Espacio urbano y alojamiento obrero, c. 1937-1970<\/em> (1999); <em>Rep\u00e9lega en el Siglo XX: Fugaces pinceladas de una historia reciente<\/em> (2007); <em>Las \u2018Casas Baratas\u2019 en Vizcaya 1911-1936<\/em> (2008); <em>Portugalete: Desarrollo urbano, 1937-1970<\/em> (2010).<\/p>\n<p><strong>Imanol Mujika. <\/strong>Geografia eta Historian lizentziaduna da, eta Azkoitiko Udal Agiritegian jarduten da dokumentalista-lanetan. Udalerriko lorategi-hiriko etxebizitzetako batean bizi da; etxebizitza hori bere aitona-amonena izan zen, horien gurasoek proiektua eraikitzeko lanetan esku hartu baitzuten 20ko hamarkadan, eta proiektu horren onura jaso ahal izan baitzuten.<\/p>\n<p><strong>Lisa Schmidt-Colinet, Alexander Schmoeger eta Florian Zeyfang. <\/strong>2001. urtetik aurrera, lankidetzan aritu dira hainbat erakusketa eta proiektutan. RAIN izeneko artista, arkitekto eta komisarioen talde barruan, hainbat erakusketatan aritu dira komisario-lanetan, besteak beste, hauetan: <em>4D \u2013 4 Dimensiones, 4 D\u00e9cadas,<\/em> Habanako Bienala, 2003, <em>Supermover,<\/em> Fotofest Houston, 2002, <em>HALLWAY, <\/em>MAK Viena, 2001, <em>This Is My House, <\/em>MAK Schindler House Center for Art and Architecture\/Mackay Appts., Los Angeles, 2001. Bestetik, 2008. urtetik aurrera, eskultura- eta arkitektura-instalazioak landu dituzte banakako eta taldeko erakusketetan, eta hainbat material baliatu dituzte horretarako, hala nola, zura, zementua, edota bideoa eta diapositiben proiekzioak. Kubako arte, arkitektura era zinemari buruzko antologia zabal bat eman dute argitara, Eugenio Vald\u00e9s Figueroarekin batera, <em>Pabell\u00f3n Cuba<\/em> izenekoa (b_books, Berlin, 2008). Lisa Schmidt-Colinet eta Alexander Schmoeger arkitektoak dira eta Vienan bizi dira. Florian Zeyfang, bestetik, Berlingo artista bat da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>XX. mendearen hasieratik, etxebizitza eraikitzea izan da proiektu modernoaren ardatz nagusietako bat, zehazki, norbanakoen bizitza eraldatzeko eta arautzeko xedea duen proiektuarena. Mugimendu modernoaren katalogo estandarizatuari jarraiki, etxebizitza berria orokortzean erabili diren forma horiek era askotako testuinguruetan ezarri dira, denbora- eta geografia-testuinguru desberdinetan. Era berean, izaera demokratikoa izan du. Ildo horretan, etxebizitza izateko eskubidea barne hartu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[87,49],"tags":[],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d - Bulegoa z\/b<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d - Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-03-29T22:00:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2017-09-11T11:19:40+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/04\/portada-bulegoa.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1200\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"430\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Richard\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/\",\"name\":\"\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d - Bulegoa z\/b\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-03-29T22:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2017-09-11T11:19:40+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\"},\"description\":\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/\",\"name\":\"Bulegoa z\/b\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\",\"name\":\"Richard\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d - Bulegoa z\/b","description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d - Bulegoa z\/b","og_description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","og_url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/","og_site_name":"Bulegoa z\/b","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/","article_published_time":"2012-03-29T22:00:00+00:00","article_modified_time":"2017-09-11T11:19:40+00:00","og_image":[{"width":1200,"height":430,"url":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2017\/04\/portada-bulegoa.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Richard","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@bulegoazb","twitter_site":"@bulegoazb","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/","url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/","name":"\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d - Bulegoa z\/b","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website"},"datePublished":"2012-03-29T22:00:00+00:00","dateModified":"2017-09-11T11:19:40+00:00","author":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3"},"description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/seigarren-ikasgaia-auzolan-xx-mendean-eraikitako-gizarte-laguntzako-etxebizitzen-kasu-batzuk-izeneko-mintegia\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"\u201cSeigarren ikasgaia: Auzolan. XX. mendean eraikitako gizarte-laguntzako etxebizitzen kasu batzuk izeneko mintegia.\u201d"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website","url":"https:\/\/bulegoa.org\/","name":"Bulegoa z\/b","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3","name":"Richard"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1803"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1803"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1803\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4349,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1803\/revisions\/4349"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1803"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1803"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1803"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}