{"id":1801,"date":"2012-03-01T00:00:00","date_gmt":"2012-02-29T23:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/"},"modified":"2019-10-21T13:27:19","modified_gmt":"2019-10-21T11:27:19","slug":"irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/","title":{"rendered":"Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara"},"content":{"rendered":"<p>Bulegoa z\/b ekimenak irakurketa-taldeen jarduera berri bat abiarazi nahi du <a href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/ildoak\/oho\">OHO<\/a>ko ikerketa-ildoaren esparruan. Irakurketa-saioen bidez, helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, pentsamendu garaikidearen oinarrian dauden testuak berrikustea, eta, bestetik, molde berriekin saiakuntzak egitea taldeko irakurketaren bidez esanahia sortzeko. Talde bakoitzak parte-hartzaileen konpromisoa beharko du, eta, hortaz, parte-hartzaileek irakurketak egin, eta beren hausnarketak azaldu beharko dituzte saioetan.<\/p>\n<p>Lehen taldea egituratzeko, gonbidapena egin zaie hainbat laguni beren praktiketan oinarrizkotzat jotzen dituzten testu feministak hauta ditzaten. Talde hori Maider Zilbeti ikertzaile feministak koordinatzen du, eta bi saio egingo ditu, martxoaren 12an eta 13an, Adelina Moya eta Aimar Arriolaren proposamenekin (12an), eta Xabier Arakistain eta Leire Vergararen proposamenekin (13an).<\/p>\n<p><strong>Saioak: Astelehena eta asteartea, 2012ko martxoaren 12a eta 13a -18:00<\/strong><\/p>\n<p><strong>Lekua: Bulegoa z\/b. Solokoetxe 8 bajo, 48006 Bilbo<\/strong><\/p>\n<p><strong>Hautatutako bibliografia jaso, eta irakurketa feministen taldean parte hartu nahi baduzu, idatz ezazu mezu elektroniko bat helbide honetara: <a href=\"mailto:bulegoa@bulegoa.org?subject=Irakurketa%20feministen%20taldea.%20(Grupo%20de%20lecturas%20feministas)\">bulegoa@bulegoa.org<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong>Adelina Moya.<\/strong> Historian doktorea eta Bilboko Arte Ederren Fakultateko irakasle titularra izanda, bere borondatez hartu du erretiroa. Bakarka, edo beste batzuekin lankidetzan, komisario gisa gidatu dituen erakusketen katalogo ugari eman ditu argitara; adibidez, hauek: <em>30eko hamarkadako euskal artistak eta artea<\/em> (1986); <em>Maria Paz Jim\u00e9nez <\/em>(2001); <em>Jos\u00e9 Alemany, oroimena eta ahanztura<\/em> (1993); <em>Nikolas Lekuona. Abangoardiaren irudia eta lekukotasuna<\/em> (2003); <em>Sala Stvdio. Abentura artistiko bat Bilboko gerraondoan<\/em> (2007). Liburu hauek idatzi ditu: <em>Nicol\u00e1s Lekuona y su tiempo. Or\u00edgenes de la vanguardia art\u00edstica en el Pa\u00eds Vasco<\/em>, Electa, 1994, eta <em>Jos\u00e9 M\u00aa Ucelay<\/em>, Museo Esteban Vicente, Segovia, 2007. Horrez gain, emakume artistei buruzko artikulu ugari eman ditu argitara: <em>Mari Puri Herrero<\/em> (kat., 1985); <em>Ana Rom\u00e1n, en el jard\u00edn<\/em> (BBK kat., Bilbo); <em>Miren Arenzana<\/em> (BBK kat., Bilbo, 1993, Ana Arnaizekin lankidetzan); <em>Maria Paz Jim\u00e9nez<\/em> (Koldo Mitxelena aretoa, Ana Olaizolarekin lankidetzan); &#8220;Claude Cahun&#8221;, hemen: Javier San Mart\u00edn (arg.) <em>La fotograf\u00eda en el arte del siglo XX.<\/em> Arabako Aldundia; &#8220;Im\u00e1genes de la diferencia. Autorretratos de mujeres Artistas&#8221;, &amp;c\u00e9tera. Revista del Aula de letras UC, 2008.\u00a0 Lau urte eman zituen ZEHAR-eko Argitaratze Kontseiluan; eta Euskal Herriko hainbat lehiaketatan parte hartu du epaimahaikide gisa: Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa, Gure Artea, Basauriko Juan de Otaola beka, Ertibil, etab. Jorge Oteiza Nazioarteko I. Biltzarreko batzorde zientifikoan parte hartu zuen 2008ko urrian, eta \u201cRupturas y restauraciones. Jorge Oteiza en la Tradici\u00f3n Moderna\u201d (\u201cHausturak eta eraberritze-lanak. Jorge Oteiza tradizio modernoan\u201d) hitzaldia aurkeztu zuen bertan. Orain dela gutxi argitaratu da hemen: <em>Oteiza y la crisis de la Modernidad.<\/em> Jorge Oteiza Fundazioa eta Katedra. Bestalde, orain dela gutxi, argitalpen hau atera du: \u201cOteiza y Alberto. Un modo de entender la funci\u00f3n del Arte\u201d, hemen: <em>Forma, signo y realidad. Escultura espa\u00f1ola. 1900-1935.<\/em> Alzuza: Jorge Oteiza Museoaren Fundazioa. Ikasgai hauek sartu zituen Arte Ederren Fakultatean: \u201cArgazkigintza-artearen arteko harremanak\u201d eta \u201cEmakumea eta artea\u201d.<\/p>\n<p><strong>Aimar Arriola<\/strong>. Komisarioa eta ikertzailea. MACBAren Ikasketa Independenteen Programa (Bartzelona) eta Konstfack Universityko Curatorlab programa (Stockholm) egin ditu. Agente independente gisa komisariotza-, ikerketa- eta hezkuntza-arloko proiektuak egin ditu toki hauetan, besteak beste: CA2M, Madril; Moderna Museet, Stockholm; Hangar, Bartzelona; eta Espacio Abisal, Bilbo. Azken urteetan, hainbat ekimenetan hartu du parte, feminismoak \/ queer politikak \/ jardute artistikoak ardatzen inguruan, hala nola, hauetan: <em>If I Can&#8217;t Dance, I Don&#8217;t Want to Be Part of Your Revolution<\/em> irakurketa-taldearen koordinazioa (Rekalde Aretoa, Bilbo, 2008-09 negua); Beatriz Preciadok zuzendutako <em>El arte despu\u00e9s de los feminismos<\/em> taldeko ikerketa (PEI\/MACBA, 2008-09); eta <em>Peligrosidad Social. Minor\u00edas deseantes, lenguajes y pr\u00e1cticas en los 70-80 en el Estado espa\u00f1ol<\/em> erakusketa-artxiboa (PEI\/MACBA, 2010). Era berean, ekoizteko, erakusteko eta\/edo argitaratzeko lanak egin ditu hainbat artistarentzat, esate baterako, hauentzat: Bego\u00f1a Mu\u00f1oz, Jeleton, Susana Talayero, Itziar Okariz, Azucena Vieites edo Miguel Benlloch. Gaur egun, noizean behin izaten diren *L\u2019occasione* topaketen bultzatzaileetako bat da (<a href=\"http:\/\/loccasionecon.tumblr.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">http:\/\/loccasionecon.tumblr.com\/<\/a>) eta Equipo re ikertzaileen plataforman sartuta dago (<a href=\"http:\/\/equipo-re.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">http:\/\/equipo-re.org\/<\/a>).<\/p>\n<p><strong>Xabier Arakistain.<\/strong> Montehermoso kulturuneko zuzendaria izan da 2006ko abendutik 2011ko abendura arte; eta denboraldi horretan gunea aitzindaria izan da sexuen arteko berdintasuneko politikak garatzen eta ezartzen, arte, pentsamendu eta kultura garaikidearen esparruan. Horren aurretik, Arakistainek hainbat proiektu egin zituen. Esate baterako, <em>Trans Sexual Express<\/em> erakusketak (1999) sexu-kuota hartzen zuen aintzat kuratore izateko irizpideen artean, eta sexu, genero eta sexualitate kategorien kultura-eraikuntza ikertzen zuen, une hartako Euskal Herriko ekoizpen artistikoan.\u00a02000. urtean, Rosa Mart\u00ednezekin batera, beste testuinguru batzuetara zabaldu zuen erakusketa, eta hainbat egoitzatatik igaro zen. 2001. eta 2003. urteen artean, Bilbao Arte Fundazioaren Erakusketa Aretoko programazio paritarioaren arduraduna izan zen; eta, 2003tik 2006ra arte, arteari eta feminismoari buruzko eztabaida-mahaiak zuzendu zituen ARCO azokako arte garaikideko adituen foroetan. 2005. urtean, <em>Arco 2005<\/em> manifestua bultzatu zuen. Horrek neurri praktikoak hartzeko eskatzen zien administrazio publikoei, sexuen arteko berdintasuna ezar zezaten artearen esparruan. Esparru horretako emakume askok bultzatu zuten manifestua, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko 2007ko Lege Organikoaren 26. artikuluaren oinarria izan zen. Bestalde, Xabier Arakistainek komisario-lana egin du Guerrilla Girls talde estatubatuarraren eta Leigh Bowery artista britainiarraren atzera begirako erakusketetan, eta beste erakusketa hauetan: <em>Kiss Kiss Bang Bang, Arte eta feminismoko 45 urte<\/em> (Arte Ederren Museoa, Bilbo), <em>Publiko guztientzat<\/em> (Rekalde Aretoa, Bilbo) eta <em>Switch on the Power<\/em> (Vigoko MARCO, Gasteizko Montehermoso Kulturunea, Kanaria Handiko CAM). Montehermoso kulturunean aritu zen garaian, komisarioa izan zen hainbat erakusketatan, hala nola, hauetan: <em>Haserrearen begirada<\/em> (Maura Reillyrekin batera), <em>Living Together. Elkarbizitzarako estrategiak <\/em>(Emma Dexter-ekin batera) eta <em>What I See. Susan Hiller<\/em> (Beatriz Herraezekin batera). Horrez gain, Arakistainek hitzaldiak eman ditu, bere lana eta arte eta feminismoaren arteko harremanak aztertzeko, Vienako MAKen, New Yorkeko Brooklyn Museumen, Londresko UCLen, Parisko EHESSen, Balear Uharteetako unibertsitatean eta UCLMen. Xabier Arakistainek Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko lizentzia eskuratu zuen UPV\/EHUn, film-irudien sexu- eta genero-nortasunei buruzko ikerlan batekin, eta Zinemagintzako Masterra egina du unibertsitate horretan.<\/p>\n<p><strong>Leire Vergara.<\/strong> Bilbon bizi den eta bertan lan egiten duen komisario independentea. Bulegoa zenbaki barik ekimeneko kidea da 2010. urtetik. 2006tik 2009ra bitartean, Rekalde Aretoko komisario burua izan zen. 2002. eta 2005. urteen artean, DAE (Donostiako Arte Ekinbideak) ekoizpen-egitura zuzendu zuen Peio Aguirrerekin batera, Donostian. Gaur egun Curatorial\/Knowledge doktorego-programa egiten ari da University of Londoneko Goldsmiths Collegeko Visual Cultures sailean (Londres) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Sailean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bulegoa z\/b ekimenak irakurketa-taldeen jarduera berri bat abiarazi nahi du OHOko ikerketa-ildoaren esparruan. Irakurketa-saioen bidez, helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, pentsamendu garaikidearen oinarrian dauden testuak berrikustea, eta, bestetik, molde berriekin saiakuntzak egitea taldeko irakurketaren bidez esanahia sortzeko. Talde bakoitzak parte-hartzaileen konpromisoa beharko du, eta, hortaz, parte-hartzaileek irakurketak egin, eta beren hausnarketak azaldu beharko dituzte [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":9846,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[86,49],"tags":[],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara - Bulegoa z\/b<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara - Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bulegoa z\/b\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-02-29T23:00:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2019-10-21T11:27:19+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2012\/03\/P1011014-copia.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"3072\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"2304\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Richard\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@bulegoazb\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/\",\"name\":\"Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara - Bulegoa z\/b\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-02-29T23:00:00+00:00\",\"dateModified\":\"2019-10-21T11:27:19+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\"},\"description\":\"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bulegoa.org\/\",\"name\":\"Bulegoa z\/b\",\"description\":\"\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3\",\"name\":\"Richard\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara - Bulegoa z\/b","description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara - Bulegoa z\/b","og_description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","og_url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/","og_site_name":"Bulegoa z\/b","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/bulegoazb\/","article_published_time":"2012-02-29T23:00:00+00:00","article_modified_time":"2019-10-21T11:27:19+00:00","og_image":[{"width":3072,"height":2304,"url":"https:\/\/bulegoa.org\/web\/wp-content\/uploads\/2012\/03\/P1011014-copia.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Richard","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@bulegoazb","twitter_site":"@bulegoazb","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/","url":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/","name":"Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara - Bulegoa z\/b","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website"},"datePublished":"2012-02-29T23:00:00+00:00","dateModified":"2019-10-21T11:27:19+00:00","author":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3"},"description":"Ubicada en el barrio bilba\u00edno de Solokoetxe y centrada en la producci\u00f3n, la discusi\u00f3n, el intercambio de ideas y la materializaci\u00f3n de proyectos art\u00edsticos.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/irakurketa-feministen-taldea-adelina-moya-aimar-arriola-xabier-arakistain-eta-leire-vergara\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Irakurketa feministen taldea. Adelina Moya, Aimar Arriola, Xabier Arakistain eta Leire Vergara"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#website","url":"https:\/\/bulegoa.org\/","name":"Bulegoa z\/b","description":"","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bulegoa.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bulegoa.org\/#\/schema\/person\/bc9313fa18f8b20d8e9631b0fb2dbba3","name":"Richard"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1801"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1801"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1801\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9860,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1801\/revisions\/9860"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9846"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1801"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1801"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bulegoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1801"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}