CHUS MARTÍNEZ & INGO NIERMANN: AMODIOARI, OZEANOEI ETA PENTSAMENDU POLITIKO AFEKTIBOAREN SORRERARI BURUZKO SAIOA

by

Tokia: San Frantziskoko auzo-etxea. Mariaren Bihotza plaza z.g., 48003, Bilbo

Amodioari, ozeanoei eta pentsamendu politiko afektiboaren sorrerari buruzko saioa biltzar honen programan sartuta dago: Young People, Well-Being, Resilience and Enterprise: Critical Perspectives for the Anthropocene. Biltzarra 2019ko irailaren 5ean, 6an eta 7an izango da, Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta Bilboko beste toki batzuetan.

Amodioari, ozeanoei eta pentsamendu politiko afektiboaren sorrerari buruzko saioa
Gehiegikeria eman lezake gogoan erabiltzeak animalia bat, bere instintuak erreprimitzea eta beste animalia batzuk edota gizakiak ehizatzeari uztea erabakitzen duena… Hala ere, ideia liluragarria iruditzen zait. Lehoi bat irudikatzen dut junglan, lasai, pentsakor, nostalgia-arrastorik gabe harrapari anker izandako garaiaz. Amets egiten dut lehoi emeekin (benetako ehiztariak direnekin) eta lehoi arrekin dituen elkarrizketez: iraganeko borrokak, bizirik ateratzeko izandako gudak, haginkada doi batek betiko geldiaraziak. Ai! Orain bestelakoa du gozamena, gazelekin solasean emandako orduak… A zer nolako mundua orduko hura…

Orain izan dezagun gogoan “aldaketa klimatikoaren” kontzeptu berria. Zalantzarik gabe, aldaketa bat dugu aurrean, eta, beraz, kontzeptuak bat egiten du –era positiboan ia– aldaketa kulturalen kate oso batekin, garai berriek ezinbestez ekartzen dituzten aldaketa guztiekin… Hedabideek eta diskurtso sozio-politikoek etengabe darabilte terminoa, kontuan hartu gabe haren izaera eufemistikoa, gizakiaren jarduerak inguruneari eta bizitzari eragiten dion muturreko aldaketa ukatzeko duen era.

Horri jarraiki, saioan, uztartu egingo ditugu artista garaikideek naturaz sortu duten pentsamendua ugaria eta Ingo Niermannen proiektu literarioa eta filmikoa. Proiektu horrek fikzioa hautatzen du, forma berrien zaintzaz eta amodioaren eginkizun sozial berriaz pentsatzeko materiarik egokiena delakoan. Praktika artistikoa legezko eremutzat hartu behar dugu, jokatzeko ditugun moduetan eragiteko moduko teoriak, praktikak eta portaerak garatzeko.

Chus Martínez (Ponteceso, A Coruña) Basilean bizi da eta lan egiten du. Suitzako Basileako FHNW Academy of Arts and Design-en Arteko Institutuko zuzendaria da. 2018. eta 2020. urteen artean, The Current espedizioko buru izan zen, TBA21 Academyk abiarazitako proiektukoa. New Yorkeko El Museo del Barrio-ko kontserbatzaileburua izan da. dOCUMENTA 13ko (2012) Core Agent Group-eko kidea eta zuzendaria izan zen. Lehenago, MACBA – Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoko kontserbatzaileburua (2008-2011), Frankfurter Kunstverein-eko zuzendaria (2005-2008) eta Bilboko Rekalde Aretoko zuzendari artistikoa izan zen (2002-2005).

Ingo Niermann (Bielefeld, Alemania) Basilean bizi da eta lan egiten du. Idazlea izateaz gain, Sternberg Press-ek argitaratutako Solution espekulaziozko liburu-sailaren editorea da. 2001ean, lehen eleberria argitaratu zuen: Der Effekt. Niermannek Solution 257: Complete Love (2016) eleberria hartu zuen oinarritzat The Army of Love (Amodioaren armada) hasteko. Azken liburua Joshua Simonekin batera editatu du, eta Solution 275-294: Communists Anonymous (2017) da.