MARK CHANDLER, SILVIA COPPOLA ETA ABQ RADIO PICTURE SHOW SOLOKOETXEKO UDAKO SOLSTIZIOAN

by

Mark Chandler

Pareta aditz bat da*

Bulegoa z/b-ek Udako solstizioko ekitaldi batean ABQradio “aterako” zuela jakin nuenean, zentzuzkoa iruditu zitzaidan ekarpen bat egitea Solokoetxeko auzoko jai honetan, eta lanerako dudan espazioan bueltaka erabili dudan zerbait probatzea, Bilbon eta Bulegoa z/b-ren espazioaren auzoan eman dudan denbora ospatzeko.

Pareta Helburua Deskribapena Ekitaldia

Artista bilakatu nintzen, mugiarazten eta eramaten zaituena jarrera delakoan; beraz, ez da harritzekoa neure burua pareta baten kontra jotzen ikustea.

Mark Chandler (Frankfurt am Main, 1973) Kolonian bizi da eta hiri horretan lan egiten du.

* Instalazioa 11:00etatik 16:00etara egongo da zabalik.

Silvia Coppola. 298 metro kubiko

Proposatutako audioa Bulegoa z/b-k jardunean eman dituen zortzi urteetan sortutako soinu-artxiboa erabiliz egindako interbentzio txiki bat da. Konposizioak bulegoan izandako bileretan lortutako soinu- eta elkarrizketa-zatiak ditu. Aurrerapen bat da, datorren urtean Bulegoa z/b-k soinu-artxiboaren zati bat aurkeztuko baitu web orrian. Audio-artxibo batean, eduki tematikoez gain, audioa sortu den espazioko memoria akustikoa eta haren forma eta izaera jasotzen ditugu.

Silvia Coppolak (Padua, 1991) “Arte Bisual eta mintzaira adierazkor berriak” gradua lortu zuen Florentziako Akademian. Gaur egun Bilbon bizi da. UPV/EHUren Arte teknologiko eta performatiboa masterra egiten ari da Leioan, eta praktikak egiten ditu Bulegoa z/b-n. Arkitekturako ikasketak egin ondoren, artera hurbildu da, performancearen bidez, gorputza –dauden botere-mekanismoak eta eragin sozialak jasotzen eta zabaltzen dituen aldetik– ikertzeko metodo gisa hartuta. Azken urteetan, ikus-entzunezkoen ekoizpena du ardatz, eta arlo tekniko desberdinak ikertzen eta uztartzen ditu, banaka eta taldeka. Hemen (Florentzia eta Prato) eta nazioartean (Txina) erakutsi ahal izan du bere lana.

Udako solstizioa:

Udako solstizioa ospakizuna Bilboko Solokoetxe auzoan egiten da 2015. urtetik, auzoko hainbat espazio batera erabilita.

Programa:

11:00: ABQ Radio Picture Show irratsaioaren aurkezpena eta Mark Chandler-en eta Silvia Coppolaren interbentzioak (Bulegoa z/b)

12:30: Kalejira eta dantza (Safo Eskola)

13:30: Performancea eta bermuta (El Gabinete)

14:30: Bazkaria (La Taller)

16:30: Oihal-birziklapen tailerra (Akyte) (Taller de reciclaje de tela)

17:30: Paper-tailerra (El refugio del libro/Taller de Encuadernación) eta photo-call-a (Meraki Estudio)

18:30: Duen Sacchi eta Magda de Santo-ren “Teatro de guerrilla” hitzaldi performatiboa (La Taller) 40’

19:30: Markos Gimeno Vesga: “Show Skizopoziks errezitaldi hitzperimentala” (Erredakzioa) 45´

Tokiak: Bulegoa z/b, La Taller, Erredakzioa, El Gabinete, Safo Eskola, El refugio del libro/Taller de Encuadernación, Akyte, Meraki Estudio.