Zinema_ilegaleko 74. saioa

by

Terri Floridok proposatutako Lucio filmaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia.

Lucio Aitor Arregik eta Jose Maria Goenagak 2007. urtean idatzi eta zuzendu zuten film bat da. Lucio Urtubiaigeltsero eta militante anarkistaren bizitza du hizpide, hainbat hamarkadatan sistema kapitalistaren kontrako era askotako ekintzetan aritutako gizonaren gorabeherak. Lehenengo pertsonan kontatutako film honek erritmoa hartzen du pixkanaka, thriller bilakatzeraino ia. XX. mendeko bigarren erdialdeko bestelako historia, historia ofizialaren osagarri.

Terri Florido (Bilbo, 1972). Soinu-artisaua, erretratugilea eta kamarografoa. Etengabe galdurik zentzuaren bila.