“Ikusmenaren teoriak, zinema eta egia”. Mintegia Sarah Vanagt eta Katrien Vanagt-ekin

by

Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 57. edizioak egindako gonbiteari erantzunez, arte eta jakintza-arloko Bulegoa z/b-ek Zinema eta egia historikoa gaiari buruzko saio berezia proposatzen du Belgikako Sarah Vanagt (1976) zinemagilearekin, eta Ikusmenaren teoriak, zinema eta egia mintegia ere bai, zinema egiteko eta ulertzeko duen modua sakon aztertu ahal izateko. Mintegia Bulegoa z/b-ren egoitzan izango da. Bertan, hausnarketa egingo dugu Vanagtekin, zinema hizkera, forma eta bide gisa erabiltzeko duen interesaz, eta, horrez gain, galdera honi erantzuteko ahalegina egingo dugu: Zer da soilik zinemak egin dezakeena? Zinemagileaz gain, Katrien Vanagt historialaria izango dugu gurekin. Holandako Vopiscus Fortunatus Plempius medikuak Oftalmologiaz egin zituen idazkietan aditua da Katrien, eta zinemagilearekin batera aritu da In Waking Hours (2015) filma zuzentzeko lanetan. Biekin jardungo dugu ikusmenaren teorien, zinemaren eta egiaren arteko harremanez hizketan.

Mintegia Bulegoa z/b-en izango da, 10:00etatik 14:00etara. Parte hartu nahi baduzue, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Programa:
10:00 – 10:20. Sarrera Bulegoa z/b ekimenaren eskutik.
10:30 – 11:45. Aurkezpena Sarah Vanagt-en eskutik. Berak eta beste zinemagile batzuek egindako filmetako zatien proiekzioa.
11:45 – 12:00. Eztabaida irekia
12:00 – 12:15. Atsedena
12:15 – 13:15. In Waking Hours filmaren proiekzioa (Sarah Vanagt eta Katrien Vanagt, 2015, 18min) eta Katrien Vanagt-en aurkezpena.
13:15 – 14:00. Ganbera iluna eta itxiera.

Sarah Vanagt (1976) zinemagile belgikarra da. Bere dokumentaletan, ikus-entzunezko instalazioetan eta argazkietan, batera uztartzen ditu Historiarekiko interesa eta zinemaren sorburuak ikertzeko grina. 2013. urtetik aurrera, formatu labur eta ertaineko hainbat film egin ditu, besteak beste, After Years of Walking (2003), Little Figures (2003), Begin Began Begun (2005), Boulevard d’Ypres (2010), The Corridor (2010). Horrez gain, Les Mouchoirs de Kabila (2005), Power Cut (2007) eta Ash Tree (2007) ikus-entzunezko instalazioak ere egin ditu. Nazioarteko zinema-jaialdietan eta museoetan izan ditu lanak ikusgai. Dust Breeding (2013) filma Zinebi jaialdian egon zen ikusgai 2014. urtean.

Katrien Vanagt (1977) zientzien historialaria da, eta interes berezia du jakintza transmititzeko. Tesi honekin lortu zuen doktoregoa: Begiaren emantzipazioa. V .F. Plempius-en Ophthalmographia eta ikusmenaren teoria medikoak. Ikerketa Zientifikorako Herbehereetako Erakundeak (NWOk) plaza bat eman zion Huygens-KNAW Institutuan, doktorego ondoko ikerketekin jarrai zezan, eta, orain dela gutxi, Ganteko Unibertsitatearen sari bat jaso du, hain zuzen, Sarton domina. Artikuluak argitaratu eta hitzaldiak emateaz gain, lanean aritzen da ikusmen eta ganbera ilunari buruzko esperimentu historikoak berreraikitzeko. Azken esparru horretan, elkarlanean aritu da Sarah Vanagt zinemagilearen In Waking Hours (2015) filmean.

Zinebi. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia.
57. zenbakiko Edizioa.
http://zinebi.com/57/eu/