Zinema_ilegaleko hirurogeita laugarren saioa

by

Karlos Martinezek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Africa Addio (Gualtiero Jacopetti eta Franco Prosperi, 1966, 140 min). Jatorrizko bertsioa italieraz (azpitituluekin).

“Zenbat eta esplotatuago egon gizakia, orduan eta sarriago kokatzen da huskeriaren planoan. Zenbat eta gehiago aurre egin, orduan eta gehiago kokatzen da piztien tokian. Hala ikusten da Jacopetti faxistak egindako Africa Addio filmean: Afrikako basatiak, basapiztia hiltzaileak eta odoltsuak, anarkia zitalean murgilduta, zurien babesetik ihes egin ondoren. Tarzan hil, eta Lumumba, Lebenyula, Madzimbamuto eta besteak jaio ziren haren lekuan, eta neokolonialismoak ez du hori barkatzen. Fantasiaren lekuan, mamuak azaldu dira; eta orduan gizakia heriorako estra bilakatu da, Jacopettik exekuzioa eroso filmatu ahal izan dezan.”

(Fernando “Pino” Solanas eta Octavio Getino: Hacia un tercer cine: Apuntes y experiencias para el desarrollo de un cine de liberación en el Tercer Mundo. Urria, 1969.)

Karlos Martinez (Durango, 1982). Testuak, filmak eta lan grafikoa egiten ditut eta proiektu kulturaletako hainbat zereginetan nago sartuta, baina batez ere eskultura sortzen aritzen naiz.