Analphabet Orchestra 10: Larraitz Torres, Aziza Harmelekin eta Gelen Jeletonekin batera

by

Analphabet Orchestra da azken bi urteetan egin dudan lanaren izena. Haren bidez, interes artistikoak eta filosofikoak bateratu, eta, aldi berean, praktikaren eta teoriaren arteko harremana estutu eta korapilatu nahi izan dut. Analphabet Orchestraren gailuak kanta “famatuak” entzuteko, eta, aldi berean, musika tresnekin kopiatzen saiatzeko proposatzen du, nola egin jakin gabe. Horren ondorioz, ikerkuntzarako espazio sentikorra eta erkidea sortzen da.

Saioan, ariketak proposatuko dira musika tresnekin batera egiteko, eta, horrekin batera, dokumentuak ikusiko ditugu, ikasteko moduei, eraldaketen detonagailuei eta mendeko jarrerei buruz. Aziza Harmelek eta Gelen Jeletonek saioan parte hartuko dute, eta, horren ondoren, beren azken proiektuak aurkeztuko dizkigute, besteak beste, prozesu pedagogiko alternatiboei buruzko lanak.

Programa:

11:00-18:00:
Analphabet Orchestra 10 tailer-saioa

19:00:
Maite Velazen Analphabet Orchestraren ildoetatik jorratutako lanaren erakusketa
Aziza Harmelen eta Gelen Jeletonen aurkezpenak

Tailerrean parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Analphabet Orchestrak egun hauetan jarraituko du Bilbon:

Abenduaren 12a, larunbata:

19:30:
Sergio Pregoren eta Jorge Nuñezen oraintsuko testuen eta argitalpenaren aurkezpena. Larraskito Klubean

Analphabet Orchestraren ildoetatik jorratutako lanen erakusketa, Sandra Cuestaren eta Claudia Lorenzo+Olatz Otaloraren eskutik. Larraskito Klubean

Abenduaren 18a, ostirala: Analphabet Orchestrak 2015eko Zarata Fest-ean egindako performancearen trailerra. Hika Ateneoan

Analphabet Orchestra Larraitz Torresen epe luzeko lan bat da. Ikaskuntza eta esperientzia erkidea bilatzen ditu, norberarentzat berezia ere badena, aditurik ez duen bitarteko bat erabiliz. Proiektua hainbat proposamenekin desbideratzen da: hitzaldiak, saioak, performancea, eta argitalpen bat, besteak beste, Valeria Grazziano, Blanca Calvo, Mårten Spångberg, Aimar Arriola, Paula Caspao, Sandra Cuesta, Jesús Jeleton, Casco, Azucena Vieites, Azala eta Jorge Núñez artisten eta arteko langileekin elkarlanean egina.

Aziza Harmel diseinatzaile grafikoa eta artista Tunisian bizi da, eta bertan lan egiten du. 2015eako abuztuan Arte Ederren masterra amaitu zuen Holandako Dutch Art Institute-n. Lehenago, 2012an diseinu grafikoko lizentzia eskuratu zuen Hagako Royal Academy of Arts-en. Gaur egun, plataforma bat sortzen ari da, intelektualaren jarrerari eta kontzeptu hori gaurkotzeko prozesuari buruz ikertzeko. Orain dela gutxi, argitalpen bat atera du Casco-rekin (Utrecht), toki zehatz bati buruz –Tunisiako etxe bati buruz–. Tunisiako diktadura garaian, ikaskuntzako praktikak izan ziren etxe horretan, eta erresistentzia modukoak izan ziren, deskolonizatzeko eta anti-doktrina ariketen elkarrizketen eta irakurketen bidez. Argitalpenarekin egoera biziberritzen saiatzen da, han oraindik beharrezkoa den egoera bat birsortuko duen ekitaldi baterako dei gisa.

Gelen Alcántara. 1999tik aurrera Jesús Arpal Moyarekin egiten dut praktika artistikoa Equipo Jeleton-en. Arte Ederrak ikasi nituen Cuencako Arte Ederren Fakultatean, eta Bartzelonako Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Sailean lortu nuen post-graduatua, Errenazimenduko sinbolismoa eta Alkimia gaiarekin. Ezagutza horiek praktikan jarri nituen doktorego-tesirako proiektuan: Una Archiva del DIY: la fanzinoteca feminista-cuir. UNAMetik igaro (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa), eta egoitza bat izan nuen Mexiko Hiriko PUEGen (Genero Ikasketen Unibertsitate Programa). Hor, Mujeres en Espiral proiektuan sartu nintzen, eta Taller de fanzines egin nuen Santa Martha Acatitlako emakumeentzako espetxean, Leelatu fanzinearen ekoitzitako bi alerekin. Bulegoan horretaz hitz egingo dizuet.

http://analphabet.hotglue.me/
http://clublelarraskito.tumblr.com/
http://www.xedh.org/zaratafest/
http://larraitztorres.hotglue.me/
https://vimeo.com/114052284
https://jeletonlinks.wordpress.com/