JAVIERA DE LA FUENTE: ENVIOLETÁ – LA ZARZAMORA KAPSULA

by

Envioletá – Cápsula La zarzamora proiektuarekin Bulegoa z/b-n izan duen egonaldiaren azken zatian, Javiera de la Fuentek bere lan-prozesuko une batzuk partekatuko ditu: ikusleei irekitako entsegu batzuk,  La Violeta es flamenca online lan-saioa, Pedro G. Romerorekin eta beste gonbidatu batzuekin hizketan, eta emaitzen aurkezpena egonaldia amaitzean.

Javiera de la Fuenteren Envioletá proposamena hautatu genuen 2020ko egoitzetarako deialdian, Lara García Díazen Encarnar los umbrales lanarekin batera. Honako hauek eratu zuten epai-mahaia: Alejandro Alonso Díaz (komisarioa eta fluent-eko zuzendaria), Miren Arenzana (artista) eta Bulegoa z/b-ko kideak.

JAVIERA DE LA FUENTE: ENVIOLETÁLA ZARZAMORA KAPSULA
Violeta Parrak, musika-etapa goiztiarrean, gidari zuen Nicanor anaiak bultzatuta, 1940ko hamarkadako espainiar generoari ekin zion, eta Espainiako dantza- eta kantu-lehiaketa bat ere irabazi zuen, Lola Flores-en La Zarzamora pasodoble famatuarekin. Anekdota ezezagun hori izango da abiaburua, Envioletá osatzen duten kapsula eszenikoetako bat garatzeko. Proiektu hibridoa da Envioletá, artista unibertsal haren ikerketa intimoaren eta pertsonalaren, pentsamendu kritikoaren, flamenkoaren, kantuaren, tradizioaren eta esperimentazioaren artean kokatuta. Egonaldian sakon aztertuko dira Violeta Parraren kezka edo behar estetikoak, flamenkoan kode eraginkor bat aurkitu baitzuten adieraztezko. Proiektu honen helburu nagusia da Violeta Parraren poesia-, soinu- eta performazio-legatuaren alde ezkutua mugitzea, pentsatzea, errezitatzea, kantatzea eta dantzatzea, arte garaikidearen erreferente garrantzitsua baita, gure lurraldeaz eta denboraz haratago doana. Envioletá lanean jasotako La zarzamora kapsula, berreraikitze historiko eta sinbolikoko prozesu batetik sortu zen, eta, aldi berean, tradizio txiletarrak, andaluziarrak, errepublikanoak, kolonialak eta dekolonialak deseraikitzeko eta berrinterpretatzeko prozesutik. Galderak egingo dira, flamenkoarekin, migrantziaren eta kidetasunaren zentzu eta esperientziarekin, identitate-diskurtsoekin eta poetika komunekin ditugun harremanei buruz. Alde horretatik, Envioletá gorputz ibiltaria eta paradoxikoa ere bada, gorputz berria, aldarapenaren eta desiraren arteko, basoko masusta, Violeta Parra eta flamenkoaren arteko tentsioak jasotzen dituena.

Sorkuntza- eta muntaketa-prozesuaz gain, Bulegoa z/b-ko lanak honakoak biltzen ditu: entsegu-saio irekiak, elkarrizketak Violeta eta Nicanor Parraren senide eta haien obra eta bizitzako espezialistekin, interakzioa beste artista batzuekin, ikerketari buruzko elkarrizketak eta informazioa jasotzea.

Ikusleei irekitako entseguak: Otsailaren 5ean, 6an, 12an eta 13an, 15:00etatik 19:00etara.

Javiera de la Fuenteren La Violeta es flamenca online lan-saioa, Pedro G. Romerorekin eta beste gonbidatu batzuekin: Otsailaren 11n, 17:00etatik 18:30etara.

Esteka: https://zoom.us/j/96902992319

Emaitzen aurkezpena egonaldia amaitzean: Otsailaren 17an, 18:00etan.

Saio batean parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org 

Javiera de la Fuente, Sevillan bizi den txiletarra, ikertzaile independentea eta flamenko-dantzaria. Pedro G. Romeroren Máquinas de Vivir-en izandako lehen lankidetzatik (2014), performancetik gertu dauden lengoaiak lantzen ditut, ezohiko espazio eszenikoetan. Eremu horretatik abiatuta, hitzaldi eszenikoa bezalako formatu hibridoetan uztartu nahi ditut pentsamendu kritikoa eta dantza, kontaketa eta ahots dantzatua, flamenkoa, erritua eta inprobisazioa bezalako baliabideak erabiliz. Ikuspegi horretatik abiatuta, azken aldian, espazio hauetan aritu naiz: Bauhaus Dessau (La Frase), Bergen Assembly 2019 (Aire del Mar, Canciones de la Guerra Social Contemporánea) eta CA2M-eko European Forum For Advanced Practice-n, El Drama de una Realidad Sur izeneko hitzaldiarekin. Gaur egun, Envioletá prestatzen ari naiz, neurri batean Pedro G. Romerok eta Belén Mayak gidatuta, duela gutxi Azala sormen-eremuan izandako egonaldian hasitako prozesua. Gainera, Luciérnagas izeneko live-cinema eta dantzako artefaktu flamenkoa sortzeko prozesuan murgilduta nago, Isaías Griñolo artista bisualarekin batera.