ZAPI ZURIA: ESTI IBARRA

by

Haizeak astindutako zapi zuria agur-seinalea da, baita errendizio, su-eten edo laguntza-eskearena ere. Zabaldurik eta urrutitik ikusia, irekitako liburu batekin edo mihise zuri batekin nahas daiteke. Zapi Zuria Bulegoa z/b-ren argitalpen-espazioa da, parte-hartzeak argitaratzeari eskainia. Hainbat formatutan egiten dira parte-hartzeak, eta irregularki eta maiz argitaratzen.

Zapi Zuria Bulegoa z/b-ren hamargarren urteurrenean aurkezten da. Bere lehen denboraldia Esti Ibarrak egindako webgunearen diseinuarekin hasiko da.

Esti Ibarra (1995, Elorrio). Ez da Mértola-koa eta artista da.