Zinema_Ilegala

Erraza da Zinema_ilegalaren funtzionamendua. Batek film bat proposatzen du. Ikus-entzunezko edozein dokumentu, berak egindako lanak izan ezik. Izan ere, Zinema_ilegalaren asmoa irudiarekiko harreman pentsaezinen infinitu horretan barneratzea da, egiletasuna alde batera utzita. Biltzen gara. Aurkezpena izan egin, proposatutako materiala aztertzen dugu. Proiekzioa amaitu ondoren, sutsu jarduten gara horretaz berbetan. Horrelaxe.

Istorio hau guztia lehen hasi zen. Segundo gutxi batzuetan, tokia berotuta egongo da betiko, suzko etorkizun batean, etorkizun diren denboretako lorategian oinkatutako harri horien moduan.

Horixe da Zinema_ilegala. Sutan dagoen harri koxkor bat.

Zinema_ilegala Belgraden jaio zen 2007an Teoria Ibiltaria – ThK plataformako kide Marta Popivodaren ekimenez, komunitateko auto-ikaskuntzako forma gisa. Hurrena, 2008. eta 2009. urte bitartean, edizio bereziak egin ziren Zagreben eta Istanbulen, eta 2010ean ThK plataformak beste Zinema_ilegal bat sustatu zuen Parisko Les Laboratoires d’Aubervilliers-en. Urte hartako abenduan, Marta Popivodak Bulegoa z/b bisitatu zuen Zinema_ilegala aurkezteko. Ordutik aurrera, Bilbon ere egiten da programa. Jorge Núñez, Cristian Villavicencio, Leire San Martín, Marion Cruza Le Bihan eta Ainara Elgoibarrek koordinatu dituzte Zinema_ilegaleko saioak orain arte. Gaur egun, Pablo Martek egiten du lan hori.

Film bat edo ikus-entzunezko material bat proposatu nahi baduzu, jar zaitez Pablorekin harremanetan, Zinema_ilegaleko edozein saiotan edo helbide honetara mezu bat bidalita: bulegoa@bulegoa.org edo ideasnada@gmail.com