Zinema_ilegaleko berrogeita hemeretzigarren saioa

by

Xabier Elorriaga Laraudogoitiak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Footage (Gordon & Smith, 1990, 58 min). Jatorrizko bertsioa ingelesez.

Proiekzioaren hasieran, film hau zergatik aukeratu dudan azalduko dut.

Xabier Elorriaga Laraudogoitia. Zabale Goitisolo baserrian (Bakion) jaio nintzen 1977ko otsailaren 7an. Batez ere patinatzailea naizela uste dut. Hamabi urte nituenean aitak lehenengo patina oparitu zidan, eta harrezkero ia ez naiz oinez ibili. Industria-diseinatzaile izateko ikasketak egin ditut, eta horretan lan egin dut. Bateria-jotzaile ere banaiz, eta Los Envidiosos, Horses of Disaster eta Moratón izeneko taldeetan jo izan dut. Orain artzaintzan eta nekazaritzan jarduten dut landetxe batean; hori dut bizimodua.