ZINEMA_ILEGALEKO 84. SAIOA

by

"Dark Matter Cinema Tarot" - Bombay Gaueko Batzordea CAMPen, 2018

Dark Matter Cinema Tarot. Gaueko Batzordea Bilbon Leire Vergarak eta Pablo Martek proposatutako saioa.

Dark Matter Cinema Tarot-en (Materia iluneko Tarot Zinema) Silvia Maglioni & Graeme Thomson-ek zinemaren historiako fotogramen aukeraketa bat paratu dute, Taroteko arkano handi eta txikien ordez. Tarot klasikoaren sinbolismotik askatuta, kontingentziaren eta halabeharraren artean zintzilik, DMCT-ren kartek jasotzen dituzten galderak botatzen dituzte, espekulaziozko deskribapeneko eta fabulazio kolektiboko prozesu baten bidez. Irakurketa bakoitzak keinuen, egoeren eta erlazioen konfigurazio berezi bat ekartzen du.

Graeme Thomson & Silvia Maglioni. Artistak eta zinemagileak. Haien obrak mugimenduan dagoen irudiaren hondarretatik azaltzen diren fikzio eta forma potentzialei egiten die galde; eta haien praktikak barnean hartzen ditu film laburrak eta luzeak, erakusketak, soinu-instalazioak eta bideo-instalazioak, performanceak, ekintzak, irratsaioak eta liburuak. Ekoizpen artistikoan zinema hedatua erabiltzen dute istorio eta artxibo galduak edo ahaztuak berpizteko, eta pentsamendu garaikidearekiko konpromiso kolektiboko modalitate berriak bultzatzeko.