Zinema_ilegalaren hogeita laugarren saioa

by

Ángela Palaciosek proposatutako ikus-materiala proiektatzea. Proiekzioa ikusi aurretik, proposamena aurkeztea.

Proiekzioa: Land of the Pharaohs (Howard Hawks, 1955). Hollywoodeko garai epikoko film honetan, hilobi bat eraikitzen dute, Khufu faraoia eta bere ondasun guztiak bertan gordetzeko, faraoiaren bigarren bizitzan.

Ángela Palaciosek Zinema ilegaleko saio hau proposatu du irudiak berriz egiteko eta urruntzeko prozesuak lantzeko. Hortik, bilaketa txiki bat egiten du irudiaren eraikuntzan eta horrek sorrarazten duen erakarpenean; zehatzago esanda, irudiak bere informazioa nola adierazten duen aztertzen du.