Zinea eta egia Sarah Vanagt-en obran

Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 57. zenbakiko edizioak egindako gonbidapenari erantzunez, Bulegoa zenbaki barik arte- eta jakintza-arloko bulegoak Saio Berezia proposatu du Zinea eta egia historikoari buruz, Belgikako Sarah Vanagt (1976) zinegilearekin eta mintegi batekin, bere zinea egiteko eta ulertzeko moduan sakontzeko asmoz. Zortzi film laburrek osatzen dute saio honen programa. Horiek aditzera ematen dute gure artean oso ezaguna ez den zinegileak hamabi urtetan egindako ibilbidea (2003-2015). Hasiera batean helburua ofizialak ez diren istorioak dokumentatzea dela badirudi ere, benetako xedea honakoan datza: zineak beste baliabideren bidez transmititu ezin den errealitatea nola eraikitzen duen atzematean.

Bere lehenengo pelikulatik, Little Figures (2003), ikasketak zine eskolan amaitu eta urtebetera eginda, Vanagt-ek egia historiko baten bilaketaren atzean ezkutatzen diren eztabaidak ezagutzera eman nahi ditu, egia hori dokumental zinematografiko bat baliabide gisa tratatzen denean. Dokumental bat dirudi arren, bere pelikuletan haurren ahotsak oso garrantzitsuak dira. Ikusten dugu nola ahots horiek Historiari interpelatzen dioten, helduei liburuetan edo komunikabideetan ikasten den irudi gordinagoa eta zuhurragoa itzuliz.

Gehiago irakurri

Proposatzen dugun hautaketa hainbat pelikularekin hasiko da. Horien atzean atzeman daiteke Belgika eta koloniak izandako Afrikako herrialdeen harremana. Hainbat urtez, Vanagt Ruandara eta Kongo Errepublika Demokratikora bidaiatu zen, bere herrialdean eman ziren une historiko desberdinei buruzko haurren iritziak eta pertzepzioak erregistratzeko. History Lesson (2005), Money Exchange (2005) edo First Elections (2006) filmek guden ondoren jaiotako haurren bizitzaren alderdi desberdinak konbinatzen dituzte: zer ikasten duten eskolan, nola erlazionatzen diren merkataritzarekin, nola eraikitzen duten hiri bat miniaturan. Aldi berean, pelikula hauek Belgikan egindako beste batzuekin elkarrizketan jarduten dute. Azken horietan, haurren ahots berriek elkarrizketan jarduten dute Afrikan ikasi dutenari buruz. Baby Elephant (2006) pelikulan, haur batek disekatutako elefante bati desafio egiten dio museo handi bateko antolatu gabeko sotoetan, eta bere jatorri afrikarrari buruz galdetzen dio. Askoz txikiagoa den haurraren gorputza, era berean, beldurtia eta mehatxatzailea da. Enkoadreak, haatik, gertakarien hauskortasuna agerian uzten du.

Hauek eta hurrengo pelikulen artean bira bat atzeman daiteke: haurtzaroaren eta kolonialismoaren gaiak baztertu egiten ditu eta Vanagt-ek erabakitzen du, zineak, hizkuntza gisa, errealitateari buruzko begirada berri bat nola proposatzen duen aztertzea. Gure hautaketaren azkeneko hiru pelikuletan oso gutxi hitz egiten da. The Corridor (2010) pelikulan, erantzun animatuen bila, zaharren egoitzak bisitatzen dituen asto bati jarraitzearen esperientziak pauso bat ematen du tableau vivant-era, hots; pantaila pixkanaka estaltzen duen ukipen irudi bat, irudia bera gertatzen ari dena azaltzeko gai izango balitz bezala. The Wave (2012) pelikulan Espainiako Guda Zibilaren (1936-1939) bederatzi biktimen gorpuak hobitik ateratzen dituzten bitartean egindako aldaketen lekuko gara. Irudi finkoak bereganatzeko teknika bat aplikatu ondoren, pelikulak denbora igarotzeari eta hezurren bizitza lurpean pizteari heltzen die; eta, aldi berean, zineak bere materialtasun ikonikoa argitzeko duen gaitasuna frogatzeko saiakera da . Aurkeztuko dugun azken pelikulak, In Waking Hours (2015), ez du batere elkarrizketarik eta, XX. mende hasierako zine mutuan bezala, ikusleak interpelatzen ditu, txertatutako testuen bidez. Bertan, Vanagt-ek hitzez hitz adierazten ditu Holandako Vopiscus Fortunatus Plempius medikuak Oftalmografía Tratatuan kontatutako esperimentuak, 1632. urtean argitaratuta.

Saio berezi honen ondorengo egunean, Bulegoa z/b-k mintegi bat antolatuko du Vanagt-ekin zinearekiko hizkuntza, modu eta baliabide gisa duen interesa sakon aztertzeko. Zer da zineak egin dezakeena? Horretarako, Katrien Vanagt-ek parte hartuko du, hau da, V. F. Plempius-en idatzietako historiagilea. Horrez gain, zinemagilearekin batera In Waking Hours (2015) pelikula zuzendu du. Horiekin ikuspegia, zinea eta egiaren teorien arteko erlazioari buruz hitz egingo dugu.

Zinebi. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia.
57. zenbakiko Edizioa.
www.zinebi/57