“Zelatari On Guztiak Nire Adinekoak Dira”. Juan Domínguez

by

Oraingoan, gonbidapena egiten dizuet obra bat ekoitzi aurreko, bitarteko eta ondoko uneak bizitzeko, eta dena aldi berean eginez. Proposamena egiten dizuet zelatatu ditzazuen koreografietarako ideien sorreraren eta ideia horien koreografiaren artean dauden tarteak. Ekintzek nabarmentzen dituzte obraren idazketaren eta irakurketaren artean dauden harremanak, haluzinazioen galaxian, ametsen munduan, irudimenaren espazioan; edo pentsamenduen espazioan aurkituko al dugu harreman intimoa? Bera al da? Zu al zara? Ni al naiz?

Juan Domínguez

“Zelatari On Guztiak Nire Adinekoak Dira”
Sorkuntza eta interpretazioa: Juan Domínguez.
Laguntzaile artistikoa: Cuqui Jerez.
Koproduzitzaileak: Espace Pier Paolo Pasolini (Valenciennes, Frantzia), Arteen Kontseilaritza, Kultura Sustapenerako Zuzendaritza Nagusia, Madrilgo Erkidegoa eta Cuqui Jerez, In Situ Productions-eko Xavier Le Roy-ren euskarriarekin.
Pieza hau Proyecto 5 (P5) barruan egon zen. Honakoek bultzatu zuten: Tanzwerkstatt (Berlín), Podewil (Berlín), Vooruit (Gante) esta STUK (Lovaina).

* Performancea hastean, lokaleko ateak itxiko dira.

Juan Domínguez
Interpretea, koreografoa, eszenako zuzendaria eta programatzailea da. Madril eta Berlin artean bizi da eta bi hirien artean lan egiten du. 1987. urtetik, interprete eta laguntzaile gisa lan egiten du hainbat konpainiarekin eta koreograforekin Europan barrena. 1992. urtetik aurrera, bere obrak lantzen ditu. Hona hemen 2000. urtetik hona egin dituen lanen izenburuak: the taste is mine 2000. todos los buenos espías tienen mi edad 2002. the application 2005. seven attempted escapes from silence (opera) 2005. shichimi togarashi 2006. todos los buenos artistas de mi edad están muertos 2007. de la… a la… (ikerketa-proiektua) 2007/08. don’t even think about it 2008. blue 2009. clean room (mini sail eszenikoa) 2010. PODEWIL zentroko egoitzako artista izan zen 2004-2005 urteetan (Berlin, Alemania). 2003. urtetik hona, Festival In-Presentable jaialdiaren zuzendari artistikoa da (La Casa Encendida, Madril). 2010. urtetik arrera, Living Room Festival-eko diseinatzailea da, beste kide batzuekin batera (Madril / Berlin).

Bere lanean, antzerkiko inguruneari buruzko galderak egiten ditu. Kode desberdinen arteko harremana lantzen du, eta bere obretan fikzioaren eta errealitatearen arteko muga desegin nahi du.