Radical Listening, Agnès Pe-rekin, Solokoetxeko udako solstizioan

by

Radical listening
“Listen to everything all the time and remind yourself when you are not listening” –Pauline Oliveros

Entzutea entzuten dugun horretatik eta geure pentsamenduetatik harantz doa. Gure intuizioa eta jakin-mina entzun ditzakegu –errepikatzen diren patroiak buruan erabili beharrean–, gatazketatik harantz jo –musika-generoa dekolonizatu edo birnahasketa goratu–, baldintzetatik eta mugetatik askatu, eta gauzak diren bezala ikus ditzakegu, atxikimendurik izan gabe.

Era aktiboan entzutean, soinua aldi berean prozesatzen dugu barrurantz eta kanporantz. Entzuketa aktiboaren bidez, barruan soinuekin zer gertatzen ari den jakin dezakegu. Radical Listening jarduerak dituen modu praktikoek, neurri handi batean, musika esperimentalean eta akustikaren esparruan dute sorburua. Konexioak egiten ditu, entzundakoarekin efektu enpatiko bat sortuz, praktika sonikoetan eta kultura garaikideko soinuan oinarritutako ikuspegia izanda, eta ezagutzaren egiturak eta estrategia sortzaileak birpentsatuz.

Agnès Pe (Lleida,1985) edozein musika-generok ematen dituen mugetatik harantz jotzen du soinua aztertzean, erabateko dibertsioa izateko jarreraz beti –dena edo ezer ez–, eta lo-fiaren parametroen azpian, berrosatzen dituen elementuen artean harreman-forma berriak sortu nahian.

Musikologo eta ikertzaile autodidakta eta pluridisziplinario honi arrunta ez denak pizten dio interesa, edozein etiketarekin azalduta ere. Musikaren ikerketa etengabe horren ondorioz, entzuketa-saio ugari egin ditu, esate baterako, Valentzia, Bartzelona eta Madril hirietan, Mexiko Hirian, eta Bilbon, musika bitxien eta antzekoen Zarata Fest jaialdian. Gaur egun “Mitt Paté” irratsaioa gidatzen du Radio On Berlin-en.

http://aggnespe.hotglue.me

Udako solstizioa
Bilboko Solokoetxeko auzoko Bulegoa z/b, La Taller eta Puerta espazioek uda hasieran batera prestatutako ospakizuna.

Programa:
11:00-14:00: Radical Listening, Agnès Pe-rekin, Bulegoa z/b ekimenaren lokalean.
14:30-16:30: Bazkaria La Taller-en.
16:30-18:30: Arkitektura ibilbidea Solokoetxen zehar García de la Torren anaien eskutik, La Taller-etik irtenda.
19:00: Bideo eta Dibujo Radikal-en lantegien erakusketa eta proiekzioak Puerta-n.

Tokiak:
Bulegoa z/b (Solokoetxe, 8) https://bulegoa.org/
La Taller (Zumarraga, 7) http://www.lataller.com/
Puerta (Zabalbide, 17) http://espaciopuerta.wordpress.com
Riot Flesh Studio (Zabalbide 24) https://riotflesh.wordpress.com/