Komisariotza-Ikastaroa

Picturing “Greatness”, Barbara Kruger-ek komisariatutako erakusketa, 1988, MoMA, New York

Bulegoa z/b arte- eta jakintza-arloko bulego bat da. Sarritan galdetu diogu geure buruari zer esan nahi ote duen komisariatzea, ea egon ote daitekeen arlo desberdinetan jarduteko sentsibilitate eta forma desberdinik terminoaren azpian, ea hitz egin ote daitekeen komisariotzaz erakusketak egiteko zentzu zehatzean eta, aldi berean, zentzu hedatuan.

Horri jarraiki, desio bati erantzuten dion bulkada gisa uler daiteke komisariotza. Desioa, lehen ezer ez zegoen tokian zerbait ikustekoa; erakusketa bat, espazioa eta denbora partekatzen dituzten objektuz osatutako artefaktu bat sorraraztekoa; objektu horien artean sortzen diren harremanetatik pentsamendua sortzekoa. Orobat, Luca Frei artistaren hitzak hona ekarrita, arreta-une bat sortzeko desioa.