Lehen irakasgaia

by

“Lehen irakasgaia” artisten arteko bilera bat da. Bertan, ikerketa-prozesuak egiten ari diren artistek bi aurkezpen-sail egingo dituzte. Bilera egingo da, Dutch Art Institute-ko ArtEZ Master of Fine Art taldea (www.dutchartinstitute.nl) Bilbora etorriko delako bisitan, If I Can’t Dance plataformak zuzendutako “Affect/Production” master-programaren barruan. Bi arratsaldetan, DAI institutuko hamabi ikasleek eta deialdi irekira beren burua aurkeztu duten bertako hainbat artistak aurkezpenak egingo dituzte ingelesez.

“Lehen irakasgaia” da OHO ikerketa-ildoaren barruan egingo dugun lehenengo jarduera. OHO (Oinarrizko Hezkuntza Orokorra) ikerketa-ildo bat da, eta auto-hezkuntza kontzeptua da bere ardatza, hau da, subjektuek beren prestakuntzan zeregin aktiboa hartzen dutenean izaten den prozesua. OHO ildoak baterako gune bat garatuko du lan egiteko, bilera itxiak eta irekiak abiaburutzat hartuta. Ikasketa-talde gisa jardungo du, eta bere helburua ezagutza sortzea izango da, elkarrizketa eta jakintzen trukea baliatuz.

“Lehen irakasgaia” jardueran parte hartu dute: Ingeborg Entrop, Frederik Gruyaerts, Yunjoo Kwak, Toeh Meisami, Lara Morais, Emilio Moreno, Charlotte Rooijackers, Gonçalo Sena, Vanja Smiljanic, Vittoria Soddu, Witta Tjan, Barbara Wagner, Elena Aitzkoa, Miren Arenzana, Aimar Arriola (Equipo re), Nadia Barkate eta Marion Cruza, Alba Burgos eta Natalia Vegas (Elbis Rever), Ainara Elgoibar, Sahatsa Jauregi, Jeleton (María-Ángeles Alcántara-Sánchez, Jesús Arpal-Moya), Alejandra Pombo, Laurita Siles.