I don’t understand you. Toni Crabb

by

  • Argazkia: Camila Téllez

  • Argazkia: Camila Téllez

  • Argazkia: Camila Téllez

  • Argazkia: Camila Téllez

  • Argazkia: Camila Téllez

  • Argazkia: Camila Téllez

  • Argazkia: Camila Téllez

  • Argazkia: Camila Téllez

  • Argazkia: Camila Téllez

Ordutegia: abuztuaren 25, 26 eta 29
11:00-13:00 eta 17:00-20:00

Hamar bat pertsonako jende talde bat modelo baten inguruan eserita. Bera marrazten ari dira. Modeloak marrazkiak begiratzean, zenbat jende ikusiko du?

I don´t understand you Bulegoa z/b-ko Glosariotik abiatzen da; eduki amankomun bat ikuspuntu ezberdinetatik interpretatua izatearen ideiatik bereziki.

Eduki jakin bakoitza kontuan hartzeaz gain, proposamenak interpretatze prozesua tolesgabetzea eta esploratzea bilatzen du; interpretazioak eskaintzen dituen aukerekin jolastea esanahiak formagabetzeko eta forma emateko: eraldatu, puskatu edota erorrarazteko; adarkaduretan zabaldu, banan-banakotu, beren inguruan kontestuak sortu, ezkutatu, bistaratu edota suntsitzeko; esanahiak beren jatorritik aldenduak izan daitezen, edo bueltan ekarriak, aldatuta nahiz ezagutzeko moduan.

Interpretazio bide bezala, I don´t understand you-k partiturak erabiliko ditu. Hiru egun iraungo duen interbentzioa Toni Crabb-en proposamen batekin hasiko da, ondoren, bigarren zati batean, bertaratzen den jendea, eduki multzo bat aukeratu, horietatik abiatuta partiturak sortu, eta beren aukerako beste partitura batzuk interpretatzera gonbidatuko delarik. Idealki, proposamenak, ahalik eta jakintza arlo gehienetako parte-hartzaileak bilduko lituzke.

Abuztuaren 25, 26 eta 29an, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 artean izango den jarduera honetan parte hartzeko idatzi bulegoa@bulegoa.org helbidera.

Toni Crabb artista da. Harare-n (Zimbabwe) jaioa 1970ean, Bartzelona ondoan bizi da. Bere azken proiektuak: Conversations on Pleasure, Jafre-ko VI. Bienala; The Drawing Game, Tanja Smit, Sinead Spelman eta Carmen de Ayora-rekin batera; Fox, bera, eta laster golf zelai eta hotel bihurtzekoa den bere etxe inguruko basoaren arteko harremana lantzen duen eguneroko marrazketa proiektua.
www.tortoisebox.org/tonicrabb