Formagabeko ezagutza-formak

“Esaten dut tara, eta inork ez dit ulertzen; esaten dut tara eta itxatsa eta, dagoeneko, askok ulertzen didate; azkenik, esaten dut tara eta itxatsa, eta ekomero eta ezraia, eta, ikusten dudanez, denek ulertzen didate. Sistemek konbentzitzeko duten botere bidegabeak –bestela ere, epistemologikoki behar-beharrezkoa denak– gertaera honetan du sorburua: giza burmuina, inertziaz eta fomalistikoki, guztiz analogikoa eta konbinatorioa da.”
Rafael Sánchez Ferlosio, Vendrán más años malos y nos harán más ciegos (Urte txar gehiago etorriko dira eta itsuago bilakatuko gaituzte) 1993.

Hitzek, hizkuntzaren materiak berak, polemika eta eztabaida egituratzeko aukera ematen digute. Hitzak, berez, polemika eta eztabaidarako gaia ere badira. Itxuraz, inoiz ez da adostasunik egoten, haien bidez zer adierazi nahi den erabakitzerakoan. Bestetik, jende guztiak uste du ondo dakiela zer esan nahi duen mintzatzen denean. Polemikoak, nahasgarriak eta polisemikoak izan arren, nolanahi ere, hitzek gatazka-zelai zehatz-mehatz bat marrazten dute.