Egonaldi deialdia

Deialdia: irekia 2024ko apirilaren 26tik maiatzaren 28ra arte.

Uztailaren 1ean jakinaraziko zaie deialdian parte hartutako guztiei zein den epaimahaiaren erabakia.

Deialdi hau berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera. Egonaldia artista eta ikertzaileentzat irekita dago, 2025ean burutuko da eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta.

Gure bulegoko gunea deskribatzeko, oinplano karratuko 85 metroko lokal bat dela esan daiteke. Bereizgarri nagusia bertako lau leihoak dira: erakusleiho moduan, kanpoaldearekin elkarrizketan daude. Kanpoan Solokoetxe auzoko oinezkoentzako gunea dago. Lokalak hainbat erabilera izan ditu: kontzertuak jotzea, hitzaldiak eskaintzea, aldi labur baterako erakusketak osatzea edota tokian bertan berariazko ekintzak gauzatzea.

Bulegoa z/b, espazio fisikoa ez ezik, testuinguru bat ere bada, eta sormen- eta pentsamendu-mailako hainbat arlok elkarrekin topatzeko aukera ere bai. Deialdi publiko baten bitartez, Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei, bulegoko espazio fisikoa eta beren eskura jar ditzakegun baliabideak erabili ahal izan ditzaten, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko.

Egonaldia 2025ean burutuko da eta artista egoiliarrak proposatutako jarduera publikoak Bulegoa z/b-ren urte horren programaren barruan txertatuko dira.

Egonaldian izango den pertsonari aukera eman nahi diogu haren konfort-eremuak albora uzteko, ezagutza praktiko edo teorikoko formak entseatzeko eta, hortaz, nolabait hasieran zegoen lekutik aldatzeko.

EZAGUTU DEIALDIAREN BALDINTZAK