CLAUDIA PAGÈS: ESPIGADORAS / GLEANER (BURUXKARIAK)

by

Irudia: Claudia Pagès

Deialdi bidezko egonaldiak Bulegoa z/b-n 2018an
Bulegoa z/b ekimenaren 2018ko deialdi bidezko egonaldirako hautatu diren bi proposamenak Claudia Pagès-en Espigadoras / Gleaners eta Antonio Menchen-en Negro fondo ultraterreno dira. Epaimahaia 2018ko uztailean batu zen, eta honako hauek eratu zuten: José Ramón Ais (artista), Beatriz Herráez (artearen historialaria eta komisarioa) eta Bulegoa z/b ekimeneko kideak –boto bakarra zenbatu zen denen partez–. Jasotako proposamenen kalitatea ikusita, epaimahaiak bi hautatzea erabaki zuen. Claudia Pagèsek 2018ko azken hiruhilekoan izango du egonaldia, eta Antonio Menchenek, berriz, 2019ko urtearen lehen hiruhilekoan.

Egonaldiaren deialdi hau arte- eta ezagutza-ekoizpenera bideratuta dago, hainbat fase eta mailatan, Bulegoa z/b ekimenaren barruan. Egonaldiak hilabeteko iraupena du gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainiako estatuan bizi diren egileei dago zabalik, eta espazio, diskurtso eta ekonomiako baliabideak hartzen ditu barnean. Egonaldiaren barruan, artistek jendaurreko aurkezpena egin beharko dute.

Claudia Pagès: Espigadoras / Gleaners (Buruxkariak)
Bulegoa z/b-ko egonaldiari ekiteko, Claudia Pagèsek Espigadoras / Gleaners behin-behineko titulua duen lan berria garatuko du. Hor hainbat lan bildu nahi ditu, hizkeraz, hizkera kreoleratzeko moduaz eta gaur egungo erauzte- eta buruxkatze-moldez egindako ikerketaren barruan, eta lotura bat sortu nahi du hizkuntza-prozesuen eta ekoizpen sozio-ekonomikoko ereduen artean.

Proiektuak mapetan jaso nahi ditu erauzteko prozesu urbanoak agerian dituzten aldeak, eta hondakinak metatzeko eta buruxkatzeko aldeak. Bartzelonako Encantes auzotik abiatuta, artistak antzeko aldeak bilatuko ditu Bilboko hirian, oharrak eta gidoiak garatu, eta material horiek zuzenean aktibatu ahal izateko.

Egonaldian, Andrea Rodrigorekin lan egingo du artistak, tarte batez harekin elkarlanean aritzea erabaki baitu.

Claudia Pagès (Bartzelona). Erakusketa hauek egin ditu instituzioetan, bakarka eta binaka: Veronica, Amsterdam (2018); Yaby, Madril (2018); La Capella, Bartzelona (2017); Rongwrong, Amsterdam (2016); P/////AKT, Amsterdam (2015). Orain dela gutxi, zenbait lekunta egin ditu performanceak, besteak beste: Gasworks, Londres (2018); Sharjah Art Foundation March Meetings, Sharjah UAE (2018); CA2M Centro de Arte Dos de Mayo, Madril (2017); RAI10/Arthena Foundation, Düsseldorf (2016); La Casa Encendida, Madril (2016); Moderna Museet, Stockholm, 2015. Horrez gain, toki hauetan izan da egoiliarra: LIVE WORKS Centrale Fies, Trento (2017); Gasworks, Londres (2017); eta CA2M Centro de Arte Dos de Mayo eta La Casa Encendida, Madril, (2016). Bestalde, Mondriaan fonds Werkbijdrage Jong Talent (2016-2017) saria jaso du Holandan.