ZINEMA_ILEGALA KOORDINATZEKO DEIALDI IREKIA

by

Epea: 18-05-15etik 18-06-15era

2018ko maiatzean, Bulegoa z/b-k deialdia egingo du Zinema_ilegala koordinatzeko lanak egiteko. Koordinazio-lana 2018ko uztailan hasi, eta 2019ko uztailean amaituko da, orduan beste deialdi bat egingo baita.

Zinema_ilegala koordinazioko lanetan, laguntza eman behar zaio filma proposatzen duen pertsonari, saioa prestatzeko, antolatzeko eta proiekzioaren ondoko elkarrizketan jarduteko. Filmak taldeka ikusteko ekitaldi gisa eskaintzen zaie ikusleei saio bakoitza. Zinema_ilegalaren ardatza da filma orain eta hemen ikustea, haren potentzialtasun plastikoa eta agertutako ikusleekin partekatutako esperientzia bat eraikitzeko modua.

Orain arte, Zinema_ilegalaren koordinazioa gonbidapen bidez egin da. Programa koordinatzeko ardura hartu duen pertsonak nork bere estiloz egin du, eta zinema, ilegaltasuna eta esperientzia kolektiboak bere praktika berezietatik ulertzeko duen eraz. Ordena kronologikoari jarraiki, honako artistak arduratu dira Zinema_ilegala koordinatzeaz: Jorge Núñez, Cristian Villavicencio, Leire San Martín, Marion Cruza Le Bihan eta Ainara Elgoibar.

Epaimahaiak hautatuko ditu proposamenak, eta 2011ko martxotik 2012ko otsailera arte Zinema_ilegaleko koordinatzailea izan zen Jorge Núñezek eta 2016ko urritik 2018ko urtarrilera arte Zinema_ilegaleko koordinatzailea izan zen Ainara Elgoibarrek eratuko dute epaimahaia.

ZINEMA_ILEGALA-REN HISTORIA LABURRA:

2011ko martxotik gaurdaino, Zinema_ilegala egin da Bulegoa z/b-n. Orain arte, 76 saio egin dira, eta, gaur egun, Bilbo da programa honekin aurrera jarraitzen duen hiri bakarra. Zinema_ilegala Belgraden jaio zen 2007an, Teoria Ibiltaria – ThK plataformako kide Marta Popivodaren ekimenez, eta, harrez gero, hainbat hiritan egin da, besteak beste, Zagreb, Istanbul, Paris eta Berlinen.

Zinema_ilegalaren funtzionamenduaren dinamika erraza da. Saio bakoitzean, pertsona batek bulegoko espazioan film bat ikustea proposatzen du, eta hitzematen du laguntza emango duela ondoren izango den eztabaida pizten, programa koordinatzen duen pertsonarekin batera. 2018an ere Zinema_ilegaleko saioak egiten ari dira, eta, lehenengo aldiz, deialdi bat egin da saioak koordinatzeko.

 

ZINEMA_ILEGALA-RI BURUZ:

“Zinema_ilegalean filmak ikusten ditugu, eta haietaz hitz egiten dugu. (…) Jende guztia dago gonbidatuta Zinema_ilegalean parte hartzera, horrela elkarrekin ikasteko.”

[Ainara Elgoibar, Zinema_ilegaleko koordinatzailea, 2016ko urritik 2018ko urtarrilera arte]

“Zinema_ilegala proiektu irekia eta (auto)hezitzailea da, zer den ez dakigun hori trukatzeko eta testuinguruan kokatzeko: zinema ilegala.”

[Jorge Núñez, Zinema_ilegaleko koordinatzailea, 2011ko martxotik 2012ko otsailera arte]

“Zinema_ilegala esparru-egoera bat da, ikus-entzunezkoei eta haien forma eta testuei buruz eztabaida egiteko sortua. (…) Zinema_ilegalean, testuaren eta testuinguruaren arteko harremanak du ardura, eta estetika eta etikaren arteko bilakaerak ere bai.”

[Cristian Villavicencio, Zinema_ilegaleko koordinatzailea, 2012ko martxotik 2013ko ekainera arte]

“Zinema_ilegala modu bat da zinemaren esparruan ilegaltasunaz hartzen dugun horretaz pentsatzeko, okertzeko eta berriz pentsatzeko. Zinema_ilegala bide bat da, aukera ematen baitio lagun askoren eta askotarikoen talde bati proiektagailuaren argipean biltzeko, eta terminoa bera zentzuz hornitzeko. Zinema_ilegala noiz-nolakoa da beti.”

[Leire San Martín, Zinema_ilegaleko koordinatzailea, 2013ko uztailetik 2014ko abendura arte]

“Zinema_ilegala kalean bertan dagoen bulego batean egiten da, Bilboko Solokoetxe auzoan. Zinema_ilegaleko (…) saioak bide egokia dira, bestelako jakintza eta diskurtso bat ekoizteko, nahitaez espezialistak izan behar ez duten pertsonen artean. (…) Zinema_ilegala aldatuz doa, hazten da, eta norabidea aldatzen du, saio bakoitzean lantzen diren proposamenekin.”

[Marion Cruza Le Bihan, Zinema_ilegaleko koordinatzailea, 2015eko otsailetik 2016ko irailera arte]

 

DEIALDIKO BALDINTZAK:

  1. DESKRIBAPENA
  • – Koordinazio-aldian (2018ko ekaina-2019ko uztaila), Zinema_ilegaleko 10 edo 12 saio inguru antolatuko dira.
  • – Koordinatzaileak laguntza emango dio filma proposatzen duen pertsonari, saioa prestatzeko, antolatzeko eta proiekzioaren ondoko elkarrizketan jarduteko.
  • – Filmak ikusteko proposamenek bi baldintza hauek baizik ez dute bete behar: norberaren lanik ez erakustea eta bertaratuen artean elkarrizketa piztea.

2. EGUNAK

  • – Deialdia aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 15ean ireki, eta ekainaren 15ean itxiko da.
  • – Ebazpena 2018ko ekainaren 22an jakinaraziko da.

3. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • – Azalpen gutun laburra, aurkezteko arrazoiaz eta koordinatzeko proposamenaz (gehienez orri bateko PDFa).
  • – CV eguneratua.
  • – Harremanetarako datuak (e-maila eta telefono zk.).
  • – Dokumentazioa web-orriko inprimakiaren bidez bidaliko da: www.bulegoa.org
  • – Dokumentazio osoa formatu digitalean aurkeztuko da, PDF artxibo bakar batean, IZENA_ABIZENAK_ZINEMA_ILEGALA.PDF izenarekin.

4. HAUTAKETA BATZORDEA

Jorge Núñez eta Ainara Elgoibar artistek eratutako batzordea arduratuko da proposamenak aukeratzeaz.

5. ORDAINSARIA

1.200 € gordin koordinatzailearentzako.


Elkartu dokumentu guztiak 5Mb arteko fitxategi bakar batean eta erantsi zure proposamena PDF formatuan.