Posts Viendo los archivos de: "Zinema_ilegala"

Seven Women, Seven Sins (1986)* filmaren proiekzioa, Cecilia Hernándezek proposatua, eta, horren ondoren, solasaldia. “Film bat egiteko, altxatu egin behar duzu”, dio Chantal Akermanek La Paresse filmean, film hau osatzen duten lanetako batean. Zuzendari horiek guztiak altxatu egin dira, baina aurrena bakoitzak oin desberdin bat jarri du lurrean. Seven Women, Seven Sins filma gai…(Gehiago irakurri)

Epea: 2024/01/31tik 2024/03/01era Zinema_ilegala espazio bizia da, baina, nola jarraitu hori egiten eta pentsatzen oraintxe bertan? Nola sortu baldintzak pertsona-talde batek film bat elkarrekin ikusteko esperientzia partekatzeko? ZINEMA_ILEGALA KOORDINATZEKO DEIALDI IREKIA 2024ko urtarrilean, Bulegoa z/b-k deialdia egingo du Zinema_ilegala koordinatzeko lanak egiteko. Koordinazio-lana 2024ko martxoan hasi, eta…(Gehiago irakurri)

Lide Mikele Billelabeitia Uriartek Maria Muriedas Diezek proposatutako Chimera (Haris Epaminondaren, 2019) eta Four Roads (Alice Rohrwacher, 2021) filmen proiekzioa, eta ondoren solasaldia. “Hiperikusgarritasunaren, birtualtasunaren mugetan, ba al dago oraindik lekurik irudi baterako? Ba al dago lekurik enigma baterako, formen eta itxurakerien benetako estrategia den ilusio-potentzia baterako? (…) formak ez dira askatzen, irudiak ez dira…(Gehiago irakurri)

Javier R. Pérez-Curielek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Azken urteetan, zineman ikusgai den filmen bat ikusi nahi badut, baina denborarik ez badut, zinemara joateko gogorik edo dirurik ez badut, webguneetara jotzen dut, aukera ematen baitute filma deskargatzeko edo streaming bidez ikusteko. Orain dela urte batzuk oso ohikoa zen, baina orain ez da hain…(Gehiago irakurri)

Itziar Bilbao Urrutiak proposatutako The Wicker Man (Robin Hardy, 1973) filmaren proiekzioa, eta ondoren solasaldia. 2023. urtean izan da B serieko The Wicker Man film britainiarraren estreinaldiaren 50. urteurrena. Filmak arrasto sakona utzi du mundu anglosaxoian. 1970eko hamarkadan, Britainia Handiko kultura industriaurreko sustraietara begira jarri zen, eta galdutako folklorea berraurkitu eta, batzuetan, berrasmatu zuen. Eskoziako…(Gehiago irakurri)

Ander Amurizak proposatutako 開高健の モンゴル大紀行 filmaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia. Ez dut hemen filmaren sinopsia idatzi nahi, aurkitutako gauza modura gustatzen baitzait, jarraibideen eskulibururik gabe. Hasiera batean, bideo hau jarri nahi izan dut, aukera ematen duelako bizitza sar dadin agertzen denean, eta ez haren irudikapen bat. Bizitza, hau da, eraikitakoa desegitean agertzen dena. Filma proiektatzea…(Gehiago irakurri)

Pablo Gubbins Correak proposatutako La telenovela errante (Raúl Ruiz eta Valeria Sarmiento, 2017) filmaren proiekzioa. Raúl Ruizen zinta galdu bat, zinemagile eta errealizadorearen alargun Valeria Sarmientok amaitua. Sei egunetan egina, telenobeletako aktoreekin. Txile osoa “telenobela” bat zelako ideia ezartzeko joko bat da. Errealitatea, literalki, Baudrillard-ek simulazioaz zuen ideia da. Esketxen bilduma bat…(Gehiago irakurri)

Dys4ia (Anna Anthropy, 2012) + Behind Every Great One (Deconstructeam, 2018)

Koldo Gutiérrezek proposatutako (Trans)feminismo interaktiboei buruzko saioa. Saio bikoitz honetan, bi bideojoko oso berezirekin jokatuko dugu. Feminismoa, zaintza eta antsietatea dituzte aztergai. Bideojokoek ere gaitasuna baitute sentipenak eta ideiak transmititzeko, beren istorioen eta, bereziki, mekaniken bidez. Tresna ezin hobeak dira enpatia sortzeko, beste pertsona batzuen azalean jartzeko, eta hasieran arrotz gerta dakizkigukeen errealitateak…(Gehiago irakurri)

Pacaman (Dalissa Montes de Oca, 2021)

Gabriel Quiñonesek proposatutako Pienso mucho en la foto que no tomé (2022) eta Pacaman (2021) lanen proiekzioa. Santo Domingo nekez artikulatu daitekeen hiria da. Ñabarduraz betea, kontraesankorra. Batzuetan itogarria, flamboyantaren gorriak argitzen eta Karibeko eguzkiaren distirak itsutzen duen hiria da. Gero eta grisagoa, modu kaotiko eta neurrigabean hazten da bertikalean. Higatzen den eta bere…(Gehiago irakurri)