Viendo los archivos de: "OHO"

2017ko uztailaren 6a, osteguna – 17:00 2017ko uztailaren 7a, ostirala – 10:30 Bulegoa z/b ekimenak komisariotzako ikastaro bat jarriko du abian 2017an, zenbait bilera eginez. Bilera bakoitzak bi saio izango ditu, eta pertsona bat izango du gidari, “komisariotza” hitzaz bere buruari galdetzeko iradoki ondoren guk gonbidatutakoa. Peio Aguirrek gidatuko du lehenengo bilera. Bulegoa z…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b ekimenak aurrera jarraitzen du Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta “kosmopolitika” terminoaren inguruan abiarazitako irakurketa-saioekin.“Kosmopolitika” terminoa Isabel Stengersek proposatu zuen 1996an, “mundu komunaren” edo “ondasun komunaren” edo “asmo onen” eta, beraz, ustezko mundu bakar hori ordezkatzeko ahots batzuek duten ahalmenaren existentzia ukatzen duen politika egiteko forma bat…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b ekimenak aurrera jarraitzen du Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta “kosmopolitika” terminoaren inguruan abiarazitako irakurketa-saioekin.“Kosmopolitika” terminoa Isabel Stengersek proposatu zuen 1996an, “mundu komunaren” edo “ondasun komunaren” edo “asmo onen” eta, beraz, ustezko mundu bakar hori ordezkatzeko ahots batzuek duten ahalmenaren existentzia ukatzen duen politika egiteko forma bat…(Gehiago irakurri)

Argazkia: Exhibition “Anywhen” Philippe Parreno. Tate Modern, Londres. 2016. Olatz González Abrisketa Bulegoa z/b ekimenak irakurketa-saio batzuk abiaraziko ditu, Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta, “kosmopolitika” terminoaren inguruan. Isabelle Stengersek 1996an proposatu zuen “kosmopolitika” terminoa, “mundu komunaren” edo “ondasun komunaren” edo “asmo onen” eta, beraz, ustezko mundu bakar hori…(Gehiago irakurri)

2007-08 urteetan zehar Japonian bizi izan nintzen CCA Kitakyushu beka bati esker. Hasieran, denbora eta hondamena ardatz nagusitzat hartuta, Japoniako estetikaren eta mendebaldeko estetikaren artean dauden desberdintasunak ikertu nahi nituen. Azkenean, Japoniako kontserba-janariaren eta ozpinetakoen (Tsukemono) tradizio itzelak liluratu ninduen. Denbora joaten uztea metodo gisa erabiliz, jateko gordina eraldatzea bezalakoa zen, beste zerbait…(Gehiago irakurri)

Analphabet Orchestra da azken bi urteetan egin dudan lanaren izena. Haren bidez, interes artistikoak eta filosofikoak bateratu, eta, aldi berean, praktikaren eta teoriaren arteko harremana estutu eta korapilatu nahi izan dut. Analphabet Orchestraren gailuak kanta “famatuak” entzuteko, eta, aldi berean, musika tresnekin kopiatzen saiatzeko proposatzen du, nola egin jakin gabe. Horren ondorioz, ikerkuntzarako espazio sentikorra…(Gehiago irakurri)

1931n, Alfred North Whiteheadek concern nozioa hartu zuen berriz, kuakeroek erabiltzen zuten moduan, subjektu eta objektuaren arteko harreman dinamikoa, zirikatzailea eta aldakorra irudikatzeko. Aipamen horri esker, Whiteheadek harreman sentikorrak proposatu zituen esperientziako egituraren oinarritzat, abstrakzioaren ariketaren bidez baizik kognitiboki ezin zehatz daitezkeenak. Concern kontzeptuak ezegonkortu egiten du subjektu/objektu eta ezagutzaile/ezagutuaren artean finkatutako baliokidetasuna…(Gehiago irakurri)

“Iraultzak ez du soilik izan behar langileek kapitala desjabetzea, ekoizteko baliabideak bahitzea, edo hori langileen izenean egitea. Iraultzak zuzenean suntsitu behar du erreprodukzioko harremana, langileak langile diren aldetik hori baitira eta hori bilakatzen baitira bertan –eta kapitala balioa balioztatzen den aldetik–. Iraultza komunista izango da edo ez da ezer izango. Horrela sortutako iraultzari ‘komunizazio’ esaten…(Gehiago irakurri)