Viendo los archivos de: "Hormaren kontrako ekoizpenak"

Lehen egonaldia: 2017ko maiatzaren 8tik 12ra – Azala, sormen-gunea (Lasierra) Bulegoa z/b ekimenak arte- eta ezagutza-ekoizpenari laguntzeko egonaldien programa berria abiarazi du hainbat fase eta mailatan. 2017an Bulegoa z/b-k gonbidatu egin zuen Olga de Soto koreografoa A Project Made of Voices (Ahotsez egindako proiektua) garatzera eta dantzaren historiaren inguruan hark egindako…(Gehiago irakurri)

Santiago Astaburuaga konpositore txiletarrak Pieza de Escucha I (Aditzeko pieza I) konposatu zuen 2013ko urtarrilean. Jon Mantxi gitarristak pieza hori aurkitu zuen -berak bakarrik daki nola- 2016ko ekainean. 2016ko uztailean pieza jotzea proposatu zion Fernando Ulzioni. Udak planak zapuztu zituen. Pieza jo gabe geratu ziren. Irailean egindako bigarren ahaleginak emaitza izango zuela ematen zuen. Gitarrista…(Gehiago irakurri)

Entzunaldia 10:00 – 21:18 Argitalpenaren aurkezpena – 19:00       SEM teknologiaren bidez lortutako irudia: biniloa eta orratza Saio hau, Soineko Paisaia artxiboaren entzunaldi jarrai gisa plantetatzen da. Ehun eta hogeita hemeretzi soinu grabaketek osatzen duten hamaika ordu, hemezortzi minutu eta berrogeita hiru segundoko iraupeneko artxiboa, haren grabaketen kronologiari jarraituz, hasieratik bukaerara entzungai jarriko dugu.…(Gehiago irakurri)

Radical listening “Listen to everything all the time and remind yourself when you are not listening” –Pauline Oliveros Entzutea entzuten dugun horretatik eta geure pentsamenduetatik harantz doa. Gure intuizioa eta jakin-mina entzun ditzakegu –errepikatzen diren patroiak buruan erabili beharrean–, gatazketatik harantz jo –musika-generoa dekolonizatu edo birnahasketa goratu–, baldintzetatik eta mugetatik askatu, eta gauzak…(Gehiago irakurri)

Beti bezala, Bulegoa z/b ekimenak urteak beteko ditu azaroaren hasieran. Zatoz eta ospatu gurekin bosgarren urteurrena. Pintxoak, edariak eta hainbat saio izango ditugu jai honetan. 20:00. The Queen African Voice hirukotearen emanaldia 20:30. “Jai onomastikorako” orrazkerak. Beatriz Setién www.beatriz-setien.com 21:00. DJ Burgos http://lontxas.tumblr.com/ 22…(Gehiago irakurri)

Sentitzen badut hitzarekin soinuarekin irudiarekin egiten dut topo eta keinuaren bidez hitz naiz soinu naiz irudi naiz Parte-hartzaileak: Lorena Álvarez eta María Valle, “Elur azpian hazten diren forma txikiak”. Víctor Esther, “Motots intelektuala, motots politikoa, mototsa, mototsa”. Paco Diego (1927-1998), “Udako arratsalde bat zuk gordetzen zenituen argazkiei begira”. Kantia Diego Miera…(Gehiago irakurri)