Posts Currently viewing the category: "Gonbidapenaren bitarteko egonaldiak"

2019ko apiril eta maiatza bitartean Bulegoa z/b-en izandako egonaldiaren ondoren, Santiago F. Mosteyrín eta Luisa Ungar-ek beren lanaren aurkezpena egingo dute. Santiago F. Mosteyrínek eta Luisa Ungar-ek performancea, instalazioa eta marrazkia lantzen dituzte, animaltasunaren eta humanitatearen definizioak manipulatuz, eta gaur egungo instrukzioak, diziplinak eta antsietateak berraztertuz, nahasmenduaren eta umorearen…(Gehiago irakurri)

  • Photo: Joel Englund

  • Argazkia: Mikel Eskauriaza

  • Argazkia: Mikel Eskauriaza

  • Argazkia: Mikel Eskauriaza

  • Argazkia: Mikel Eskauriaza

  • Argazkia: Mikel Eskauriaza

Camila Téllezek 2018ko ekaina eta uztaila bitartean Bulegoa z/b-n izandako egonaldian garatu duen Eraikina. Sortzen ari den arkitektura baterako metodologiak proiektuaren aurkezpena. Noranahi goazela ere, aldean eramaten dugu gure intimitateko espazioa: protogela bat. Gure gorputz barruko espazio ezezagun bat, eta, orobat, inguratzen gaituen espazio hurbila. Batzuetan, espazio hurbil hori hainbat metrotan hedatzen…(Gehiago irakurri)

“(…) ‘crear un espacio para este dar cuenta de nuestra propia intimidad’. La formulación de una voz que ‘da cuenta’ tiene relación para el Instituto [de arquitectura de Valparaíso] con ‘dar lugar’.” [María Berrios: “Apuntes paratácticos sobre la poesía viva de la Escuela de Valparaíso”. En Eremuak #3 aldizkaria…(Gehiago irakurri)

Olga de Sotok A Project Made of Voices (Ahotsez egindako proiektua), dantzaren historiaren inguruan egindako ikerketetan bildutako soinu-materiala berreskuratzen duen lana aurkezten du. Proiektua Bulegoa z/b-n egindako bi egonaldietan garatu da: lehenengoa Azalan, Arabako Lasierra herrian dagoen sormen-gunean (2017. maiatzaren 8tik 12ra bitartean) eta bigarrena Bulegoa z/b-ko egoitzan (2018…(Gehiago irakurri)

Argazkia: Françoise Rognerud

Lehen egonaldia: 2017ko maiatzaren 8tik 12ra – Azala, sormen-gunea (Lasierra) Bulegoa z/b ekimenak arte- eta ezagutza-ekoizpenari laguntzeko egonaldien programa berria abiarazi du hainbat fase eta mailatan. 2017an Bulegoa z/b-k gonbidatu egin du Olga de Soto koreografoa A Project Made of Voices (Ahotsez egindako proiektua) garatzera eta dantzaren historiaren inguruan hark egindako…(Gehiago irakurri)