Carme Nogueira “Eskola-koadernoa”

by

Carme Nogueira: Vida Hurdana. Lo que escriben los niños (2015-2016).

Egonaldia Bulegoa z/b-n 2017an

Carme Nogueiraren Eskola-koadernoa da Bulegoa z/b-n 2017an izango den egonaldirako aukeratutako proposamena. Epaimahaia 2017ko uztailaren 13an bildu zen eta Erlea Manerosek (artista), Maite Martínez de Arenazak (La Taller galeriako zuzendaria) eta arte- eta jakintza-arloko bulegoaren lau partaideek osatu zuten. Azken hauen botoa boto bakar bat bezala zenbatu zen.

Deialdia berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera. Egonaldia Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan bizi diren autoreentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du gehienez, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta. Artistak aurkezpen publikoa egingo du, egonaldiko eginkizunen artean.

Carme Nogueira. Eskola-koadernoa

Bulegoa z/b ekimenaren egonaldirako proiektuan, aurrera jarraitu nahi dut Vida Hurdana, lo que escriben los niños (Hurdesetako bizitza, haurrek idazten dutena) grabatu-zorroan/argitalpenean egin dudan ikerlanarekin. Hor elkarrizketa bat eratu dut bi elementurekin: Hurdesetako bi eskoletako bi irakaslek Freinet metodoa erabiliz 1930eko hamarkadan prestatu zituzten koadernoak eta Las Hurdes: Tierra sin pan filmeko zati bat.

Zorro horretan, asko interesatzen zaizkidan gai batzuk gurutzatzen dira. Alde batetik, pedagogia: zein dira haren formak, haren prozedurak. Bestetik, Freinet metodoarekin egindako liburu hauei dagokienez, asko interesatzen zait lurraldera, eguneroko bizitzara hurbiltzeko modua, modu intuitiboz egiten baita, bitartekaririk gabe, eta era horretan eraikitako jakintzen multzo hori dela testuliburu bilakatuko dena. Liburua idazteko, irudiztatzeko eta prestatzeko prozesu osoa ikaskuntzaren parte bat da, eta, hargatik, prozesuaren markak (akats bat, tokiz kanpoko koma bat) garrantzitsuak dira.

Egonaldirako aztergai gisa, Euskal Herrian Freinet metodologiarekin izan diren eta neuk ezagutzen dudan esperientzietako bat landu nahi dut: José Antonio Sistiagaren eta Esther Ferrer-en Taller de Expresión Libre Infantil (Haurrentzako Adierazpen Askerako Tailerra), Donostiakoa. Esperientzia horiek ez ziren 1930eko hamarkadan egin, Hurdesetako lanen moduan, ez eta araututako irakaskuntzan esparruan ere; baina, nolanahi dela, oso interesgarriak iruditzen zait irakaskuntza artistikoa ardatz gisa izatea. 

Carme Nogueira. Ibilbide artistikoan barrena, identitatearen kontzeptuari egindako gorputz-kritika, subjektibizazioko prozesuak eta espazioen zeregin normalizatzailea landu ditu, argazkigintzaren eta instalazioren bidez, eta, oraintsuago, objektu-sail batekin eta espazio publikoan ekintza batzuk eginez. Hona hemen oraintsu egin dituen erakusketa-proiektuetako batzuk: Castillete, retablo minero, Musac, León; Bewegtcentrum Botín Fundazioaren bekarekin; La Citoyennete, Montehermoso, Vitoria-Gasteiz; Dispositivo de sala para Archivacción Pontevedrako Bienala; Viaxes Guiadas, Galería adhoc, Vigo; Porteños, Museo Naval, Valparaíso; Rotterdamweg, Het Wilde Weten, Rotterdam; Dispositivo para el Archivo de Feminismos en Casa-Museo Emilia Bazán, Coruña eta Villagarcía, Bilbo eta León; Dispositivo para Aquí y ahora! Reacción-Erreakzioa, Kabinete Abstraktua, rekalde aretoa, Bilbo; Nos Camiños, Álvarezen fabrikako lursailetan egindako interbentzio espezifikoa, Vigo; CGAC-eko erakusketako gailua, Espazo Doble, Apolonija Sustersic-ekin batera, CGAC; A cidade interpretada, Santiago de Compostela. Liburu honen egilea da: La representación como puesta en escena: para una teoría de la mirada (Alfons el Magnanim, Valencia arg., 2001).
www.cntxt.org