Posts From the yearly archives: "2019"

Lavorare con lentezza filmaren proiekzioa (Astiro lan egitea, Guido Chiesa, 2004, 111’). Silvia Coppolak proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Bolognako egiazko pasarte bat, 70eko eta 80ko hamarkadetakoa. Garai hartan langileen eta ikasleen mugimenduek hirigunea aldatu zuten, matxinada armatuak eginez eta irrati independentez baliatuz. Radio Alice 100.6 egoera haren emaitza da. Jende guztiari zabalik zegoen…(Gehiago irakurri)

2019ko apiril eta maiatza bitartean Bulegoa z/b-en izandako egonaldiaren ondoren, Santiago F. Mosteyrín eta Luisa Ungar-ek beren lanaren aurkezpena egingo dute. Santiago F. Mosteyrínek eta Luisa Ungar-ek performancea, instalazioa eta marrazkia lantzen dituzte, animaltasunaren eta humanitatearen definizioak manipulatuz, eta gaur egungo instrukzioak, diziplinak eta antsietateak berraztertuz, nahasmenduaren eta umorearen…(Gehiago irakurri)

Deialdia: irekia 2019ko apirilaren 1etik ekainaren 3ra arte. Erakusketaren saioa (1977-2017) Azkuna Zentroak eta Bulegoa z/b ekimenak elkarlanean landutako proiektu bat da. Haren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu nahi dira. Horretarako, nazioarteko topaketa batzuk izaten ari dira, bakoitza hamarkada batean ardaztuta. Orain arte, bi edizio izan dira…(Gehiago irakurri)

Deialdia: irekia 2019ko apirilaren 2tik maiatzaren 2a arte. Deialdi hau berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera. Egonaldia artista eta ikertzaileentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta. Gure bulegoko gunea deskribatzeko, oinplano karratuko 85 metroko lokal bat dela…(Gehiago irakurri)

"Guahibos" (1976). Filmaren fotograma.

Transamerika: ispilua eta ibilaldia Camila Téllezek proposatutako Ju4n D0wn3y-ren filmen sail baten proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. The Looking Glass (1981, 28’49”) Guahibos (1976, 25’10”) The Laughing Alligator (1979, 27’) Izugarri gustatzen zait material hau partekatu ahal izatea. Material hau ez da erraz lortzen. Pablo Marteren laguntzari eta akuiluari esker berreskuratu ahal…(Gehiago irakurri)

Peter Friedl: "Bilbao Song" (2010). Artistaren eta Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalaren eskaintza.

Bilbao Song (Peter Friedl, 2010) lanaren inguruko topaketa, Ismael Manterolaren eta Leire Vergararen laguntzarekin. Ekitaldia Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk serieko parte da, hau da, Bilboko Arte Ederren Museoko, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketarekin batera doazen zazpi artelanen inguruko topaketetan sartuta dago. Topaketa bakoitzean, artelan batek hainbat…(Gehiago irakurri)

Antonio Menchen-en erakusketaren inaugurazioa, Bulegoa z/b-ko egonaldiaren amaieran. 2018ko egonaldien deialdian, Menchenen lurraz haraindiko hondo beltza izeneko proposamena hautatu zuten, Claudia Pagès-en Espigadoras / Gleaners proposamenarekin batera. Epaimahaian hauek izan ziren: José Ramón Ais (artista), Beatriz Herráez (arte-historialaria, komisarioa eta Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko egungo zuzendaria…(Gehiago irakurri)

  • Nemesio Mogrobejo: “Risveglio” (1903). Bilboko Arte Ederren Museoaren eskaintza.

  • Mikel Eskauriaza: “Museoan esnatzea” (1990-2018)

Risveglio (Nemesio Mogrobejo, 1903) eskulturaren inguruko topaketa, Mikel Eskauriazaren eta Asier Mendizabalen laguntzarekin. Ekitaldia Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk serieko parte da, hau da, Bilboko Arte Ederren Museoko, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketarekin batera doazen zazpi artelanen inguruko topaketetan sartuta dago. Topaketa bakoitzean, artelan batek hainbat artista…(Gehiago irakurri)