Posts From the yearly archives: "2016"

Santiago Astaburuaga konpositore txiletarrak Pieza de Escucha I (Aditzeko pieza I) konposatu zuen 2013ko urtarrilean. Jon Mantxi gitarristak pieza hori aurkitu zuen -berak bakarrik daki nola- 2016ko ekainean. 2016ko uztailean pieza jotzea proposatu zion Fernando Ulzioni. Udak planak zapuztu zituen. Pieza jo gabe geratu ziren. Irailean egindako bigarren ahaleginak emaitza izango zuela ematen zuen. Gitarrista…(Gehiago irakurri)

       Peter Weiss (1916-82) pintore, zinemagile eta egile suediar-alemana maiz nahastu egiten zen, bere hiriko, herrialdeko eta munduko gertakari politikoak ikusita. Zalantzak zituen gertakari horiek konplexutasun osoan ulertzeko. Ezinezkoa baitzirudien.  Gaur egun, ondo dakigu ezinezkoa edo zaila dela testuinguru konplexuak ulertzea. Badakigu, baina agian ez dugu Peter Weiss ezagutzen, ez eta haren eleberrietako bat…(Gehiago irakurri)

Entzunaldia 10:00 – 21:18 Argitalpenaren aurkezpena – 19:00       SEM teknologiaren bidez lortutako irudia: biniloa eta orratza Saio hau, Soineko Paisaia artxiboaren entzunaldi jarrai gisa plantetatzen da. Ehun eta hogeita hemeretzi soinu grabaketek osatzen duten hamaika ordu, hemezortzi minutu eta berrogeita hiru segundoko iraupeneko artxiboa, haren grabaketen kronologiari jarraituz, hasieratik bukaerara entzungai jarriko dugu.…(Gehiago irakurri)

Catherine Foulkrodek proposatutako Zhantai (Platform) filmaren proiekzioa [Jia Zhangke, 2000, 2h 34min], eta, ondoren, solasaldia. Hizkuntzak: Mandarin txinera eta shanxi txinera, eta azpitituluak gaztelaniaz. Mao ondoko Txinako modan izan ziren joera bitxiak ikertzen nenbilela topatu nuen film hau. Platform filma Fenyang herrian (Shanxi probintzian) dago kokatuta, zuzendariaren jaioterrian, eta honela definitu dute: “denbora, eraldaketa eta…(Gehiago irakurri)

Beti bezala, Bulegoa z/b ekimenak urteak beteko ditu azaroaren hasieran. Zatoz eta ospatu gurekin seigarren urteurrena. Pintxoak, edariak eta hainbat saio izango ditugu jai honetan. 19:00. Hasiera 19:30. Elba Martínez. Esperando a Edgar 2007-2016 20:00. Eduardo Gaviña / Yogurinha Borova 21:00. Katza 22:30. Lourdes Madow https://www…(Gehiago irakurri)

2007-08 urteetan zehar Japonian bizi izan nintzen CCA Kitakyushu beka bati esker. Hasieran, denbora eta hondamena ardatz nagusitzat hartuta, Japoniako estetikaren eta mendebaldeko estetikaren artean dauden desberdintasunak ikertu nahi nituen. Azkenean, Japoniako kontserba-janariaren eta ozpinetakoen (Tsukemono) tradizio itzelak liluratu ninduen. Denbora joaten uztea metodo gisa erabiliz, jateko gordina eraldatzea bezalakoa zen, beste zerbait…(Gehiago irakurri)

Gold Diggers of 1933 (Busby Berkeley, 1933) 1h 37min. Zuz.: Mervyn LeRoy. Dirudunak ehizatzen saiatzen ziren Broadwayko koruko neskak ziren “Gold Diggers”. Horrez gain, 1919an Brodwayn sortu ziren musika-ikuskizunen saga baten titulua ere bada; zinemara eraman ziren, lehenik zinema mutura eta gero, soinudunera. Busby Berkeleyk horietako lau filmetan hartu zuen parte, koreografo- eta/edo…(Gehiago irakurri)

Un Coup de dés jamais n’abolirá le hazard (Dado-jaurtiketa batek ez du inoiz zoria desegingo) Stephane Mallarmeren poema bat da, eta poeta hil ostean argitaratu zuen Gallimardek 1914an. Marcel Broodthaersek irakurri, berrinterpretatu eta berridatzi zuen 1969an, eta orain Israel Galvan flamenko-dantzariaren dantzarako jarraibidea da. Hauxe da saio honen abiapuntua: “Ostiko bat…(Gehiago irakurri)