Posts From the yearly archives: "2013"

Pablo Lafuentek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Como era gostoso o meu francês (Nelson Pereira dos Santos, 1971, 88 min.) Nelson Pereira dos Santosek 1971. urtean zuzendu zuen Como era gostoso o meu francês filmean, pertsonaia gehienek biluzik ematen dute denbora gehiena, Tupiri buruz hitz egiten da gehienbat, eta kultura eta zibilizazio…(Gehiago irakurri)

Ainize Sarasolak proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.  Izarretako gerra: Lehen atala – Itxaropen berria (Star Wars: First Episode – A New Hope, 1977) eta beste bideo batzuk. Izarretako gerra gogoan dudan lehen filmetako bat da. Gure amari izugarri gustatzen zaio zientzia fikzioa, eta, beraz, txiki-txikia nintzela ikusi nuen aurreneko aldiz Izarretako gerra. Behin baino gehiagotan nuen…(Gehiago irakurri)

2010eko udazkenean, gure bulegoa zabaldu eta berehala, Ana Vujanović eta Marta Popivodari gonbit egin genien TkH – Teoria Ibiltaria plataformaz ( http://www.tkh-generator.net ) hitz egitera etor zitezen. Plataforma hori 2000. urtean sortu zen Belgraden, hainbat artista, teorialari eta ikertzaileren ekimenez. Orduko hartan, Bulegoa Zenbaki Barik ekimena sostengatzen duen ingurunea ezagutu ahal izan zuten. Bulegoa…(Gehiago irakurri)

“Arteari buruzko zenbait liburutatik egindako ibilbidea” Nola pentsatu liburu bat. Nola eraman asmo eta ideia sorta bat irakurtzeko objektu baten espaziora, eta nola egin hori, delako objektu hori diseinatzailearen eta artistaren arteko elkarrizketaren emaitza denean. Aurkezpen honetan, aztergai hartuko dira arteko liburu bat egitean sortzen diren auziak: nola pentsatu liburuaren azala eraikinaren fatxada balitz bezala…(Gehiago irakurri)

Aimar Arriolak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. The Queen (Frank Simon, 1968, 66 min.)* “The International Cinema Hit” / “The Film of the Miss All-American Drag Beauty Pageant, 1967″ / “Presented in glamorous color”. Saio honek beste ekarpen bat egin nahi dio Paris Is Burning Oharduna argitalpenak eratzen duen oin-oharren bildumari. Jeletonen izen bereko…(Gehiago irakurri)

“Deskolonizazioaren eszenaratzeak: bere oraina ukatzen duen zinea” “Zinemaren etorkizuna bere orainaren ukapenetik sortu beharko da”. Esaldi hori Mozambikeko Informazio ministroak esan zuen 1977an, Lankidetzari buruzko Zine Afrikarraren lehenengo Hitzaldian. Hain zuzen ere, “bere oraina ukatzen zuen” zinema batek erakarri zituen Mozambikera Jean-Luc Godard, Jean Rouch eta Ruy Guerra zinemagileak, besteak beste, 1970eko hamarkadan. 2009az…(Gehiago irakurri)

Urriaren 4an (ostirala), 18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias (18 argazki 18 istorio) argitalpenaren aurkezpena izango da Londresen, Tate Modern galerian. Horrenbestez, buru emango zaio Isidoro Valcárcel Medina eta Amsterdameko If I Can’t Dance I Don’t Want To Be Part of Your Revolution plataformarekin izandako lankidetza-proiektuari…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b-k hitzaldi-zikloa antolatu du, EL CONTRATO proiektuaren baitan. AlhóndigaBilbaorekin elkarlan proiektu hau 2013. apirilean hasi zen, hamabostean behin elkartzen den irakurketa talde iraunkor bat osatuta, eta 2014ko erakusketak emango dio amaiera. 2013ko azarotik 2014ko urtarrilera, zenbait arlotako lau adituk kontratu-harremanei buruzko beren gogoeten berri emango dute AlhóndigaBilbaon, artea…(Gehiago irakurri)